Sute "teknologikoa" Los Angelesen
Badirudi arma artifizial berri batekin eragindako sutea izan dela. Suaren portaeragatik, arma elektromagnetikoren batekin edo.
Robert Brame jaunaren arabera gertatu dena guztiz ezinezkoa da, ereñotza bezalako landareak erre gabe, zuhaitzak sutik zutik erre gabe eta kotxeak eta etxeak kiskalita.
Azpiko bideoko irudiak adi-adi ikusten egon naiz. Horietako baten egur eta alanbrez egindako itxitura bat agertzen da, zeinean egur hesolen beltzuneak alanbre ingurutan bakarrik agertzen diren. Raro, raro, raro... Edo egur ezberdinetan torloju eta iltzeen inguruan bakarrik.
Beste puntu batzutan, metal ezberdinak lurrean urtuta eta zuhaitzak erre gabe.
Haritz bat ere ageri da hasieran, enbor barruan, muinean erreta eta belztuta, eta azaleko eraztunak erre gabe. Eta beste hainbat kontu arraro: