eibarko batzokia
Suminduen kasuan billeteetan idazteko esaldiak proposatzen ziren, edo aldarri alternatiboak proposatzen dituztenak ere badaude. Baita nola idatzi billeteetan hauen balioa galdu barik ere. Baina inola espero ez nuena Eibarko Batzokiko helbide eta telefonoa 5 € koan aurkitzea.
Spanish pop songs for peace
Izugarri politta den bideo baten lotura jaso nuen orain urtebete inguru: Stand by me, era ikusgarri eta globalizatuan jota:
Zeinek, zelan, zergatik, zertarako egin zuen jakitea zen hurrengo pausoa. Kuriositatea. Weborria: PLAYING FOR CHANGE, aldaketarako musika jotzen. Polita. Abesti famatu ugari, bertsio oso atseginak, tartean Lennonen Imagine, Bob Marleyren Redemption song (bere semeak ere parte hartuta), One Love Manu Chao eta beste askorekin, eta abar.
Gero, 2012rako mundu osoan zehar Playing for change eguna antolatu dutela ikusi dut. Eta iberiar penintsulan, non eta GETXON! elkartu behar direla. Ze ondo. Gero izenburua irakurri eta harridura osoa, Españako pop abestiak bakerako...euskerazkoak ez ote dute ba balioko bakerako? Edo txinatarrak? Arabiarrak? Portuguêsak? Imagine abestiaren hitzak ez dut uste musikatuko dituztenik:
(...)
Imagine all the people
Living for today
Imagine there's no country
It isn't hard to do
Nothing to kill or die for
And no religion too
Imagine all the people
Living life in peace
(...)
Imajinatu ez dagoela naziorik, ezer ere ez inor erahiltzeko, erahila izateko, jotzeko, atxilotua izateko, torturatua; erlijiorik ere ez. Bizitza, gizakien arteko bakean. Ba...ez, Spanish pop for ever. Espainia betirako.
Ez dakit Getxoko horren atzean nor dagoen baina ebentoari eman dioten izenarekin ez dute asmatu. Kanpotik begiratuta ere ez. Munduko aldaketa eta bakearen izenean Españako popa Getxon, irailak 22, aldaketa ederra bakera bidean.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Europar Kontseiluko 1815 Ebazpena onartu dute
Europar Kontseiluko Parlamentu Batzarren 1815 Ebazpena honoko hau da:
Bertan besteak beste, mikrouhinen kutsadura maila, izugarri murriztea gomendatzen da. Wifia bezalako frekuentziatan, egungo muga legala, potentzia dentsitatearen arabera 10.000 mW/m2 da. Ebazpen honen arabera 1 mW/m2 tara murriztu beharko litzateke egonaldi luzeko guneetan, eta epe ertainera 0,1 mW/m2 tara.
Eskolatarako espreski, 8.3 atalean, interneten erabilerarako, kablea hobesten da inolako ezpairik gabe.
Ekainak 19an Errusiako Erradiazio Ez-ionizatzaileen Babeserako Komite Nazionalak zentzu berdinean zenbait gomendio plazaratzen ditu.
Blog honetan sarritan aipatu dugu 1mW/m2 tik gorako baloreak altuak zirela logela baterako adibidez (legea baino 10.000 aldiz gutxiago). Eta zientziaren hobebeharrez esperimentua egitea ere askotan planteatu da. Legea segurua bada, 500, 1.000 edo 10.000 aldiz gutxiagoko potentzia dentsitate batek segurua izan beharko luke, begiak itxita. Baina ez da. Horregatik orain hau.
ELA sindikatua eta kutsadura elektromagnetikoa
Badira aste batzuk eremu elektromagnetikoei buruzko ELA sindikatuaren txosten hau jaso nuela. Eta poz piskat ere sentitu nuen, gai honi buruz dauden ebidentziak kontutan hartu eta zentzunari bidea emanez hausnarketa hau argitaratzen dutelako.
Honats (gazteleraz lehenengo, gero euskaraz):
ELA_eremu elektromagnetikoak
Wifia eskoletan
Hona HEMEN Manu Arregiren iritzi artikulua eta ostean, orrian aurrera eginda, jarri ditudan erantzunak.
Orain zertxobait gehiago.
Funtsean, eszeptikoen taldeak egiten dituen baieztapenek zientifikotik gutxi dute. Kategorikoki diote Zientziak erradiazio ez-ionizatzaileen efektu termikoa bakarrik onartzen duela. Hau esatea adimenari erasotzea da. Baita biologiari, bizitzari eta logikari ere.
Eremu elektromagnetiko gabe bizitzarik ez da. Beraz, inola ere ezin esan liteke kaltegarriak direnik. Behar beharrezkoak dira, ionizatzaileak ere bai. Bizitzeko baldintza elektromagnetiko egokiak naturak ematen dituenak dira eta hauek ere aldakorrak izan daitezke, eguzkiaren jardueraren arabera batipat. Arazoak, gure gorputza genetikoki prestatua dagoen baldintza elektromagnetikoetatik asko urruntzen garenean sor daitezke. Hala ere, uhin artifizialak era terapeutikoan erabiltzerik ere badago, eragina badutelako gure zeluletan, onerako eta txarrerako, eta ez berotasun soilaz.
Argi dago gure biologiak, gure izateak, ingurunera egokitzeko berezko joera duela eta seguru ere genetikoki giza garapena egongo dela eremu artifizialak jasateko. Baina ze preziotan? Ikusteko.
Gure organismoak prozedura elektromagnetiko ugari erabiltzen ditu. Bihotza, neuronak, guruinak, zelulak...Frekuentzia eta maila ezberdinetako korronte eta uhin elektromagnetikoz. Gure sistemak Lurraren frekuentzia ezberdinetara egokitutako prozedura elektromagnetikoak konstanteki sortzen ditu. Ezagunenak akaso, frekuentzia baxuko uhinak dira, zerebroaren egoera baldintzatzen dutenak batzuk. Esna edo lo egon, adi edo piperminduta, trantzean edo aspertuta...
Behetik gora:
Delta uhinak: 0 - 3,5 Hz. Lo sakona.
Theta uhinak: 3,5 - 7,5 Hz. Meditazio sakona, relaxa, ametsetako loa...
Alfa uhinak: 7,5 - 14 Hz. Lasaitasun mentala, meditazio aktiboa...
Beta uhinak: 14 - 30 Hz. Esna egoera arruntena. Arrazoitze logikoa, hizketan...
Gamma uhinak: 30 - 40 Hz. Histeria, egoera alteratuak.
Esna eta lo egotearen muga 7,8 Hz inguruan kokatzen da, itxura batean. Hau Lur planetaren erresonantzia uhin natural bat da, Schumann erresonantzia uhinetako bat.
Baina zerebroko elektroenzefalograma edo magnetoenzefalograma batean ikus dezakegunaz gain, edozein zelulak ere bere mintzetatik pasako dena edo ez dena pasako (Na bonba eta abar) elektromagnetikoki edo elektrikoki bideratzen du. Zelula eta molekula polo magnetikodunak eremuekin orientazio aldaketak jasaten dituzte. Korronte elektrikoak daude bihotz taupadatan, nerbio sisteman, guruinetan eta abar. Informazio biologikoa elektromagnetikoki kodetzen du gorputzak.
Zientziak, berau ulertzeko dauden era guztietan (erlijiosoan ere bai), elektromagnetismo lege fisiko batzuk onartuak ditu, Faradayren legea kasu. Honen arabera materia eroale bat zeharkatzen duen ermu magnetiko aldakor batek, tentsio elektrikoa sortuko du eta zirkuito itxi batean, gorputzean, ezinbestean, korronteak.
Eragin termikoak bakarrik egon daitezkela sinisteko, siniste ariketa latza egin beharra dago, kuriosoki, eszeptizismoaren izenean. Hori bai paradoxikoa.
Gainera, eragin ez-termiko nabarmenak daudela esperientziaren bitartez frogatu daiteke. Eskura daukagu. Eta zientziak, modu objektibo eta sistematikoan, behaketaz eta arrazoimenez, osatzen den jakintzak, bide hori erakusten digu. Sinismen kontuak ez dira zientzia. Zientziak hau dio...bla, bla, bla.
LIFI versus Wifi
Sistema honek har lezakeen izena VLC (Visible Light Communications) da, LED argi batzuren bitartez informazio digitala garraiatzeko asmatu dutena.
Wifi sistema gehienek 2450 MHz inguruko frekuentziak erabiltzen dituzte eta aski frogatua da, ZIENTIFIKOKI, frekuentzia mota hauek osasun arazoak izateko arriskua estatistikoki gehitu egiten dutena. Orain benetako esperimentua pertsonekin eta 11 urtetik aurrerako umeekin sistematikoki egiten ari gara, baina zientifikoki era txapuzeroan, egin eta kitto. Ez daude definituta zer parametro, zer ratio eta abar neurtuko ditugun, baina eragina edozein modutan frogatu ahal izango dela uste dut, oso agerikoa izango delako, nahiz eta beti egongo den kausa-efekto zuzena ez dagoela demostratu ezin dena esango duenik. Ikusteko.
Teknologia berri honekin informazioa 400 eta 800 THz artean kodetuta doa.
Mikrouhinei pantaila egiteko geruza edo sare metalikoak behar dira, argia ordea edozein materiale opakorekin mozten da.
Informazio digitala duen argiak osasunari egin diezaiokeen eragina ez dugu ezagutzen. Printzipioz, eragin kaltegarririk izatekotan, mikrouhinek egiten dutena baino askoz eragin gutxiago izan beharko lukete, argi artifizialen pare. Argitasuna eta osasuna oso loturik daturik daude. Fotosensibleak gara ezpairirk gabe, gure hormona sistema batzuk argitasunarekin erregulatzen dira. Argi artifizialei buruz ere asko hitzegin daiteke, bakoitzaren kalitatea, argi kantitatea (luxak), lanpara ezberdinen tenperatura koloreak (kelvinak), indize kromatikoa, kolore gabeziak, desorekak, frekuentzia elektromagnetikoak eta abar. Beste baterako.
aritmEtika 20N
Bi partidu haundiei matematikaren ikuspegitik era erabilgarrian aurre egiteko irakurri dudan proposamena, eskañuen "prezioak" eta PP edo PSOEri probintzia bakoitzean aulkiak kentzeko aukerarik onenak. Gipuzkoan eta Nafarroan Amaiur aukerarik onena (eta bigarrena Araba eta Bizkaian), PNV bigarrena Gipuzkoan eta lehenengoa Bizkaia eta Araban, GBai, bigarrena Nafarroan.
Demokrazia monarkiko eta parlamentario honetako espainiar subdito garenon bototxoekin egiten diren KALKULOAK.
frequency and volume
Uhinen irudikatzea eta ezagutza ez da kontu erreza. Ez dira ikusten eta. Lehendabiziko bideo honetan pertsonen neurrien araberako frekuentziak agertzen dira eta uhin artifizialekin konparaketa, berauen soinuak ere eginez.
Ez dut bertan ikusi, lagin hau besterik ez, zuk orain bezala, baina hurrengo urteko martxoak 14ra arte dagoenez, ikusiko dudala uste dut. Tokia: Arts Santa Mónica zentrua Bartzelonako Ramblan.
Uhin elektromagnetikoetan frekuentzia eta uhin luzera erlzionatuta daude. Beraz, era berean neurri bakoitzak, distantzia bakoitzak, berarekin erlazionatzen den frekuentzia bat edo gehiago izan ditzake (elektromagnetikoa, soinua, eta medioaren araberakoa).
Uhin luzera gero eta handiago, frekuentzia gero eta motelagoa. Erlazioa, uhinaren hedatze abiadura da.
λ uhin luzera da, v bere abiadura, eta f frekuentzia (Hz tan, zikloak segunduko adierazten duen parametroa). Argiarentzat y eta hutsuenean doazen uhin elektromagnetikoentzat, v abiadura 299.792.458 m/s, c konstantea. Airetik doazen soinu uhinentzat abiadura gutxi gora behera 343 m/s da atmosfera baldintzen arabera aldatuz.
Esaterako, gaztelerazko wikipedian agertzen den adibidea, argi gorria, 440 THz ko frekuentzia duenak, 680 nm inguru dituzten uhinek osatzen dute:
Formula berdinarekin, etxeko argindarrak 50 Hz rekin, 6000 km inguruko uhin luzera izango luke eta Wifiaren ingurukoek edo etxeko mikrouhinak (2.450 MHz, milioi hertzio), 12,24 cm koa. GSM900 telefonia mugikorra hartu ezkero, 33 cm inguru. Eta 100 MHz tako FM irratiak, 3 m. Beraz frekuentzia horien tartean eta inguruan gorputz atal ezberdinen luzerak dituzten uhin-luzeradun uhin elektromagnetiko komertzial askok bategiten dute. Zientzialari batzuren iritziz erresonantzia izan daiteke osasunaren eragin onuragarri edo kaltegarrien faktoreetako bat.
Erakusketarekin lotutako beste bideoak:
Wifiaren irudikatzea:
Uhinez inguratuak
Hau da orain arte gai honi buruz ikusi dudan programarik onentsuena. Polita. Azken urteotako ikerketa esanguratsu batzuren zientzialariak agertzen dira.
Bestalde, orain dela hilabete t'erdi, Madrilen, Europar Batasunaren egoitzan sinposio interesgarri bat egon zen:
LA DIMENSIÓN REAL DE LAS RADIACIONES NO IONIZANTES: análisis científico, jurídico y social
Txertoak, beldur orratzak
Beldurraren erabilpenari
buruz aspaldi idatzi nuen blogean eta esan behar txertoen aldeko oinarri sendoena horretan datzala. Eta orain gogoan ez daukat A gripearen txertoa, umeei txiki txikitatik sartzen dizkieten guztiak baino. Oinarria, beldurra da. Ez dago beharra zientifikoki demostratzerik. Are gehiago, gezur ugari erabili dira beraien beharra kolektiboaren kontzientzian grabatzeko.
Oso argigarria egin zitzaidan Vacunaciones sistemáticas en cuestiónliburua. Beharrezkoa den eskeptikotasunetik, bere garaian (2005ean konkretuki) bakunen aldeko eta kontrako argudio ugari irakurri nituen. Eskuragarri izan nituen guztiak. Espainiako pediatren elkarteko garaiko weborria, bakunen historia, datuak, egutegiak, Japoniako eredua, Estatu Batuetakoa, Europakoak, bakuna motak, konposaketak, eta abar.
Aldeko argudiotan gezurrak eta egia ez osoak aurkitzea ere, oso argigarria.