Portugalen gehiegizko heriotzak, orain
Mediku anestesista bat, Pedro Girão, bertsio ofiziala zalantzan jartzen sen ona edo zentzu komuna erabiltzen. Galdera normalak egiten, eztabaida natural bat egiteko. Agintariei erantzunkizunak eskatu, Covid-19 garaian sortutako terrorismo zentzugabea salatuz eta oraingo garaian, gehiegizko hilkortasunari buruzko gogoeta logikoak egiten.
Gehiegizko hilkortasuna, orain, Europa guztian ematen ari da. Portugalen era berezian, Covid-19 garaiaren momenturik txarrenetako hilkortasun tasen gainetik ibili dira eta.
Txertoek ez ote dute ba eraginik izan osasunaren murriztean?
Korrelazioa dago, geroago eta txertatze tasa handiagoa edo dosi gehiago, hilkortasun tasa altuagoa. Hau datu objektiboa da, hilkortasuna multifaktoriala den arren.
Umeei begira, txertoaren arriskuak eta Covid-19 gaitzaren kalteak balantzan jarrita ez dago inokulazioak egiteko inolako arrazoirik. Zer gertatzen da umeen bapateko heriotzen gaur egungo tasa beldurgarriekin?
Zer gertatzen da miokarditisaren gehitzearekin?
Zergatik isiltzen dira datu hauek guztiak?
Zergatik ukatzen da eztabaida zientifikoa?
Silvano Baztan mediku naparrari elkarrizketa
Horrelako elkarrizketak dira Pandemien Itunak, Davoseko Foroak (Foro Ekonomiko Internazionalak), eta orohar mundua kontrolatzen duen psikopata taldeak debekatu nahi dituenak. Informazio eskubidea kendu digute eta gehiago estutzea nahi dute gainera.
Klaus Schwab apezpiku ilunak argi utzi du desinformazioa erasotuko dutela. Eta noski, beraiek erabakitzen dute zer den informazioa eta zer ez. Pertsonen programazioaz ari dira ezpairik barik eta oso onak izan dira. Hain onak izan ere, txertatutako pertsona bat txertatubako baten presentziagatik beldurtzeraino. Ez logika, ez zientzia, ez inungo frogarik, eta Zientziaren izenean amen. Eta programazio neurolinguistikoan, ingenieritza sozialean, gure manipulazio mentalean alegia, dirutza inbertituz.
Bide honetan aurreratzen badute, holako elkarrizketa bat ikustea guztiz ezinezkoa izango da. Nire blog hau ere, ortozik egotetik hanka barik egotera pasako da. Beraz, aprobetxatu badaezpada Silvano Baztan ezagutzen ez duzuenak, bera entzuteko:
EITB hasi da goikoen aginduak xuxen betetzen hegazkinetako chemtrailsen gaia, lur laua, Agenda 2030, klima manipulazioaren gaiak gutxiesten eta beraien albistegiak goraipatzen: Gertukoak, Zehatzak, Fidagarriak. Ja!
Nola izango dira fidagarriak errelato bakarra aurkeztuta, egiaztatu gabeko informazioarekin eta inungo froga zientifiko gabe, edo zehatzak zientziatik datozen informazioak izkutatzen (adibidez musukoen eraginkortasuna edo txertoena hutsaren hurrengoa direla, edo txertoen ondorioak, iktusak, tronboak, bihotzekoak, miokarditisak, repentinitisak eta oraingo gehiegizko heriotzak alboratzen) eta eztabaida zientifikoari uko egiten; edo gertukoak, gutxiago oraindik, milaka euskaldunen adierazpenak zentsuratu baitituzte, EITBren Bilboko egoitzaren aurrean eginiko ekitaldia esaterako, Gasteizko manifa, Donostian egin zen milaka pertsonatako manifa edo Bilbokoa (hau ere, bai handia izan zela eta aipamen txikitxo bat egin beharra izan zuten) baina jendetzaren irudirik agertu barik. Eta gerora egin diren guztiak agertu ere ez dituzte egin. EITBrena da desinformazioa! ZENTSURA eguneroko jardunean dago.
Gure esku dago garunetan neurona burujabeak biltzen joatea eta gure kasa pentsatzen hastea. Gizakiaren aurka, gure arimen aurka doazen hauek geratu behar ditugu. Beharbada, biderik beharrezkoena norberaren barrukoa da. Barrua ondu, garbitu eta beldurrak uxatuz. Maitasunean benetako arimaren ikasketa eta askatasunerantz bidaia egitea. Silvanok azaltzen duen homeostasi hori gureganatzen, osotasuna, osasuna. Aurrera!
Pandemien Ituna eta gure askatasunaren murrizketa
Maiatzean OME-ren Pandemien Ituna onartzekoak dira. Elite psikopataren helburua derrigorrezko txertaketak, pase sanitario nazia, itxialdiak eta horrelakoak era totalitarioan derrigortu ahal izatea da.
SARS-Cov-2a oraindik ez dute isolatu eta froga zientifiko bakarra ere ez dago Covid-19 gaitza birus batek sortutakoa dela demostratzen. Errelato ofiziala propaganda goebbeldarra da, ez da zientzia. Txertoak beraz, txertoaren definiziotik kanpora daude zientifikoki. Bere onuraren froga bakarra ere ez dago, propaganda mediatiko kutreaz salbu.
Txertoetan grafenoa, aluminioa eta beste toxiko asko daude, osasunaren onerako baino, beste helburu batzutarako intentzioa egon daitekena adierazten dutenak. Neurotoxikoak, odola kaltetzen duten substantziak (beraz sistema osoa) eta eremu elektromagnetiko artifizialekiko erreakzioa dutenak.
Inokulazioen eragina gogor jasaten ari gara: minbizi galopanteek gora egin dute, kirolari gaztetxoak ere hiltzen ari dira repentinitisak jota historian lehendabiziko aldiz horrelako kopuruan (zenbat gehiagok hil behar dute ikerketa egiteko?), gaztetxoak ez diren kirolariak ere berdin, askok kirola utzi behar izan dute bihotzeko arazoak medio, gazteetan miokarditisaren prebalentzia milioiko 7tik, milioiko 25.000 kasutara igo da, iktusak ere topera, tronboak, bihotzeko arazoak, antzutasuna, abortoak... Orain bai pandemia, eta gero eta grabeagoa, baina ez, ez da ezer gertatzen, hau da gure normalitate berria. Egoera berez, aurrekoa baino makurragoa den heinean, subnormalitate berria bezala izendatu beharko genuke.
OMEren kapitalaren erdia baino gehiago pribatua da, Medikamentu Berrien OMEren sailean adibidez, %80tik gorakoa da Bill eta Melinda Gatestarren fundazioko kapitala. Munduaren jabeena da, Black Rock eta Vanguard ia denaren atzetik daude. Beraiek dira munduko enpresa haundi guztien akzionista nagusiak, tartean nola ez farmazeutika multinazionalak. Baina baita, Iberdrola, BBVA, Santander eta mundu guztiko enpresa haundi guztietan ere, kontrola eragiten dute, denean sartuta daude. Gure komunikabideak ere kontrolpean dituzte. Informazio eskubidea pikutara bidali dute eta zentsura sistema sotil on eta eraginkor bat inposatu. Berria, Gara, EITB...denak daude kontrolpean beraien interesen aurkako eritzi edo gaiei dagokienean. Ondo zainduta artaldea... Artzaia otso ordea.
Gizateriaren aurkako erasoa da eta gure alderdi politikoak konplize izaten ari dira. Zer negoziatuko ote zuten TXERTATU! TXERTATU! TXERTATU! oihukatzeko, eztabaida zientifikoak ukatzeko, froga bakarra mahai gainean izan barik holako indarrez kanpaina kriminala egiteko? Ez al zen ba Osasun Publikoa Osakidetza eta Osasunbidearen eskuetan jada transferentzia osoz? Ba ez, orain badirudi gure politikari ustelak Osasun Publikoaren subiranotasuna enpresa pribatuen esku uzteko prest daudela.
Gizarteak ez daki, inon ez delako informatzen, eztabaida publikorik gabe negoziatzen ari direla hau. Maiatzetik aurrera, Osasunaren Mundu Erakundeak botere totalitarioa eskuratu nahi du osasun krisiak eta hondamendiak kudeatzeko eta desinformazioa kontrolatzeko. Hemendik aurrera, beraien erabakiak juridikoki lotesleak izatea nahi dute. Hori bai, beraiek erabakiko dute ere, noiz dagoen osasun krisia, eta argi geratu denez ez dituzte froga zientifikorik behar, nahiz eta Zientziaren izenean hitz egin.
Gizakiok, Erkidegoak eta Estatuak osasun arloko eskumena galtzeko arriskuaren aurrean gaude. Osasun Publikoa psikopaten esku eta populazio osoa edozertara derrigortzeko eskumenarekin.
Gure burujabetzaren aurkako eraso latz honi erantzun beharrean gaude.
Martxoak 10, Iruñeara!
Musukoaren derrigortzea eta osasun mentala
- Zerbait aldatzen ari da: The New York Times egunkari famatuak Harvad Unibertsitateko azterlan baten berri eman du, maskarek covid gelditzeko ez dutela inolako onurarik ekarri frogatzen duena.
- Maskarei buruzko ikerketa, uztailaren 22an argitaratua: Boston eta Chelseako barrutiak, maskaratze-aginduei eutsi zietenak, atipikoak ziren tamainari, demografiari eta probei dagokienez. Ez zen aldaketa nabarmenik aurkitu maskara-agindua zuten barrutietako ikasleen kasuetan, jatorrizko estudioko 70 barrutiekin alderatuta, eta gorakada txiki bat aurkitu zen estatu osoko kontrol-talde batekin alderatuta. Emaitzak antzekoak izan ziren konbinatutako ikasle eta langileentzat.* Maskaratze-aginduak utzi zituzten barrutiek izan zituzten beherakada handienak:*
- Musukoaren baliogarritasuna frogatzeko asmotan Danimarkan ikerketa egin zen 6.000 pertsonakin, 3.000 musukoarekin eta 3.000 musuko barik. Beraien harridurarako (asmoa baliogarritasuna baieztatzea baitzen) ez zen bi taldeen artean Covid-19 gaitzaren prebalentzian diferentziarik eman.
Altxa burua!
Burua makurtzea, menpekotasuna onartzeko jarreratzat hartu izan da historian zehar kultura ezberdinetan. Orain smartphone delakoekin, segapotoa alegia (egokiagoa beharbada), era automatiko eta masiboan gorpuzkera sumisoa, subditoa, menpekoarena behartzea lortu dute.
Gainera, telefonoa bera smart da, azkarra, argia, inteligentea, baina erabiltzaileak ordea... Historian lehendabiziko aldiz belaunaldi berrien inteligentzia koefizientea (neurtzen denetik) bere gurasoena baino okerragoa dena baieztatzen duen ikerketa ere badago. Horregatik, Europa iparraldeko eskolatan pantailak ikasgelatatik ateratzen ari dira.
Zenbait herritan Altxa burua mugimendua ari da eratzen, telefono mugikorra nerabeentzat benetako modu inteligentean erabiltzeko edo adin batera arte ez erabiltzeko helburuarekin. Berriki Durangoko Azokan aurkeztu da Nerabeen Garrasia, Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalen lan bikaina. Argi agertzen da nerabeen osasun mental arazoen areagotze esponentziala, besteak beste.
Auzi honetan, edukiagatik eta erabileragatik arazo asko sortzen dira. Eduki desegokiak, adikziozko erabilerak, wasap taldeen bitartez egiten diren bazterketak, irainak... Eragin larriak sortuz, bai nerabe eta bai berauen familietan, sarritan gurasoak arduradun zuzenak direlarik. Esaterako, 16 urtera arte, ez da legezkoa wasap erabiltzea.
Eraginak areagotzen ordea, badaude faktore gehiago eta batipat osasunean zuzenean eragiten dutenak. Alde batetik konposatu neurotoxikoak eta bestetik, eremu elektromagnetikoak.
Konposatu neurotoxikoak ugaldu egin dira eta era oso deigarrian, txertoetan daude, aluminio hidroxido eta aluminio oxalato edo fosfato moduan. Seguruak direla diote baina 24 ordutan gernutik bota ezean biometagarriak dira, eta non eta gure garunetan.
Eremu elektromagnetikoen efektuei buruz esateko asko dago. Informatu nahi izan ezkero begiratu Bionitiative elkarte zientifikoaren weborria. Beste efektu askoren artean frogatuak daude nerbio-sisteman eraginak, loaren kalitatean eragina (melatoninaren segregazioa kaltetuz) eta baita, mintz hematoenzefalikoan zulotxoak eragiteko efektua ere (Yuri Grigoriev-en taldeak efektu hau dela eta mugikorra 18 urtera arte ez erabiltzeko gomendioa luzatu zuen Errusiako Erradiazio Ez Ionizatzaileen Babeserako Erakundearen bitartez). Garunetan fisikoki kaltea egoteko, toxiko ezberdinek mintz hau gurutzatu behar dute.
Higiene elektromagnetiko neurriak behar beharrezkoak dira: erabilera denborak mugatu, interneta kable bitartez erabiltzen ikasi (routerraren Wifia deskonektatu daiteke eta kable bitartez erabili mugikorra, tableta edo portatila hegazkin moduan erabilita), hegazkin moduan manipulatu eta idatzi luzeak egin, gauean mugikorrak, tabletak eta abar itzali edo hobeto, logelatatik kanpora atera, eta abar.
Lau-buru Teknologiako sortzaile naizen aldetik, urte asko daramatzat gai hau ikertzen eta ezinbestekoa ikusten dut gure haurren eta geronen zaintzan, neurriak hartzea.
Burua argi.
Klima aldaketa eta sena galtzea
Sinistu ezinda nabil Foro Ekonomiko Internazionalean zenbait hitzaldi eman dituen Mathew Liao xelebrearen hitzak entzuten. Klima-larrialdia gainditzeko giza-ingeniaritza soluzioak proposatzen ditu, humorista-monologista moduan gainera eta jendeak barrearekin erantzun (oxitozina dosi egokia izango dute beharbada):
- Giza genetika aldatzea behikiak ez onartzeko, okelari intolerantzia artifizialki sortzeko. Horrela txuletak, xerrak eta abar jateari utziko diogu, baita behi-esnea edateari ere, CO2 eta metano isurketak gutxitzen. Genetikoki manipulatutako kapar edo akain batekin DNA aldaketa hau egitea proposatu dute (edo txertoekin... auskalo).
- Giza genetika manipulatzea, etorkizunean gizaki txikiagoak sortzeko in vitro manipulatuta. Horrela pisu gutxiagorekin garraiotan adibidez, gutxiago kontsumituko dugu. Zapata txikiagoak, erropa txikiagoak...ze ondo!
- Jaiotze-tasa murriztea. Antzutasuna sortzea esatea bakarrik falta zaio, beste alde batetik eremu elektromagnetikoekin eta hainbat txertotan aurkitu dituzten gai batzurekin bultzatzen ari direna.
- Gizakien arteko kooperazioa sustatzeko oxitozina denentzat, horrela eskuzabalagoak eta enpatikoagoak omen gara eta hori da behar duguna klima-larrialdia gainditzeko. Bide batez, pobreak baina zoriontsuak izango gara.
Hemen umoretsu, proposamen kriminalak botatzen:
Eta hemen serioago Davoseko Foroan:
Holakoak onartuta... sena galdu dugu. Era honetan, gizaki izateari uzten ari gara, beraien plangintza jarraituz.
Giza-arimaren aurkako gerra totala bizitzen ari garela esango nuke. Horretarako fronte garrantzitsuena ingenieritza soziala da, gure burmuinak manipulatzeko darabilten artilleria guztiarekin. Lurretik, airetik eta uretatik datorkigu eraso hau. Ea poliki-poliki kriminal eskuadroi guzti hau agerian jartzen dugun.
Klima aldaketaren narratiba ofiziala iruzurra da
Elite globalak eta bere aliatuek komunikabide korporatiboetan bultzatutako krisi klimatikoaren narratiba engainutzat jo du Nobel Saria irabazi duen zientzialari ezagunak.
John Clauser doktoreak, 2022ko Fisikako Nobel Sariaren irabazleak eta mekanika kuantikoko munduko jakintsu nagusienetako batek, larrialdi klimatikoaren baieztapenei kritika egin die, munduko ekonomia eta milaka milioi pertsonaren ongizatea arriskuan jartzen duen Zientziaren ustelkeria arriskutsua delakoan.
Zentzu komuna, ikerketa eta zientzia dira, inork aukeratu ez dituen Foro Ekonomiko Internazionala eta OME (OMS) bezalako elkarte pribatu globalistetaz defendatzeko behar duguna. NBE (ONU) Nazio Batuak eurak ere, Rockefellertarren eraikuntza baten sortuak izan ziren. Globalismoaren helburuak argiak dira, bere forotan nahiko garbi adierazten dituzte, gero horiek massmediatara heltzen ez diren arren: gizateriaren erabateko kontrola, populazio murrizketa eta transhumanismoa. Totalitarismo global berria. New-nazi batzuk dira, Ekai Centerrek (Adrian Zelaia) aipatzen dituen neonazi posmodernoak (edo sarritan proposatu dudan global-sozialistak).
Zentzu komuna, sen ona edo gutxieneko logika, desagertu egin dira ordea. Ez dakit arrazoi hutsez zerbait aurreratu dezakegun, inokulazio susmagarrien garaian gai izan baitira (eta bereziki unibertsitate ikasketak dituztenei) absurdoetan absurdoenak sinistarazteko. Esaterako, txertatutako pertsona batentzat txertatubako baten presentzia arriskutsua dela. Egon den birus bakarra, neuronala izan dela dirudi (bestea inon aurkitu ez dute eta).
Klima aldaketaren gaira bueltatuz aipagarria oso, CO2 Coalition zientzialarien elkartea, orain berriki Clauser doktorea ere partaide dena.
CO2a orain baino 20 aldiz gehiago ere egon da munduaren historian zehar eta CO2aren igoera ez da planetarentzat kaltegarria; eta are gutxiago, landareentzat, beraien elikagaia baita, CO2tik karbonoa hartu eta honekin bizidunen materia sortuz eta oxigenoa botaz.
Beste Fisikan Nobel saridun batek bultzatuta, Ivar Giaever norbegiarrak, 1.100 zientzialarik baino gehiagok Klimari Buruzko Mundu Mailako Adierazpena (WCD) sinatu zuten:
- Ez dago larrialdi klimatikorik. Ez dago inungo ebidentzia zientifikorik.
- Klimaren zientziak politika gutxiago izan beharko luke, eta klima-politikak, berriz, zientzia gehiago. Zientzialariek argi eta garbi egin behar diete aurre berotze globalari buruzko iragarpenen ziurgabetasunei eta gehiegikeriei; politikariek, berriz, grinarik gabe beraien politiken kostu errealak adierazi beharko lituzkete, bai eta beren politika-neurrien irudikatutako onura ere, baldin badago.
Senator Ron Johnson dixit:
Fernando López Mirones biologoaren hitzaldia
Plana...Gizateriaren aurkakoa..."Kalentologiaren eliza", komunikabideen manipulazioa, gure osasunaren aurkako legediak, gure askatasunaren aurkakoak... Eta ezin eztabaidatu, debekatua desberdin pentsatzea.
BURUJABETZA: behetik gora eta printzipioekin
Burujabetza – Demokrazia Zuzena ekimenaren sorreraren funtsezko oinarria paradigma sozio-politikoa aldatzea da, ALDERDI POLITIKOEI EZEZKOA emanez, eta antolaketa berria eta balizko hierarkiarik bada (demokratikoki adostu edo erabaki daitekeenean soilik) behetik gorakoa izango da, eta goiko eskalara pasatzen diren pertsonak behekoen bozeramailetza eginez, batzarreen antolaketa-oinarria dena Batzar Nagusietara iritsi arte.
Hau horrela izatea ere ezinbestekoa, beharrezkoa eta funtsezkoa da, hasiera hasieratik, Burujabetzarekin landatu dugun hazian sinadurak biltzeko eta herritar subirano gisa aurkezteko mobilizatu diren lekuetan: Antsoain, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Eibar, Zerain, Markina, Lekeitio, Gernika, Zamudio, Zumaia, Aia, Orio, Zarautz, Irun eta Andoain.
Toki gehienetan ez da posible izan denbora urritasuna, sinadura kopuru handia (abalak) hautesle-elkarte gisa aurkeztu ahal izateko, eta hauteskunde-lege bidez NANaren kopiarekin abalatu behar zelako. Lege hau ez da demokrata, partitokrata baino. Hala ere, NANik gabeko sinadurak entregatzea lortu dugu. Legezko mugek eragindako atzerapenengatik eta Markina eta Andoain bezalako udalerrietan udal idazkaritza batzuen trabengatik ez dira hautagaitzak onartu. Andoaingoa benetan tamalgarria izan da, 600 pertsona baino gehiagok babestu baitute Burujabetza - Andoain hautagaitza.
Zorionak Zamudio, Aia eta Zeraini, udal hauteskundeetan izango baitira hautagaitza burujabeekin. Hautesle-elkarteen hautagaitzekin aurkezten diren beste udalerri batzuk ere animatzen ditugu, beharrezko paradigma-aldaketa honen parte izan daitezen, alderdi politiko gabeko antolaketaren bila.
Sortutako talde bakoitza, sortutako herritar-elkarte bakoitza subiranoa da, burujabea, bere buruaren jabea, eta ez dio inori gainetik erantzuten eta ez du gainetik inork koordinatzen. Koordinazio berri bat sortzen bada, behetik gorakoa izango da.
Egiazko antolaketa burujabe berri baterako, abiapuntuak garbia izan behar du, Printzipioa edo hasierari, eta printzipioei edo baloreei zor zaien errespetutagatik. Ezin da deitu eskualdeko batzarretara, alderdidun auzokrata berriak tematzen diren bezala, tokiko batzarrerik ez dagoenean. Ezin da ere ez, euskarari zor zaion begiruneagatik “batzarre" hitza arinki erabili, berau desitxuratuz. Ezin da hasi jarduera goitik behera eginez, behetik gorakoa aldarrikatuz. Erabat kutsatuta dago horrela, goitik hasita, alderdi politiko batekin eta ezagun duten kontrolaren obsesioarekin. Burujabetzaren proposamena norbanakoaren eta taldeen behetik gorako burujabetzan oinarritzen da. Beraz, gutxi batzuren eskuetan dagoen alderdi baten eskutik joatea erabateko kontraesana litzateke.
Horregatik guztiagatik, nahiz eta paradigma-aldaketa nahiko genukeena baino motelagoa izan, oinarrizkoa da ALDERDI POLITIKOEI EZETZ esatea, baita haien eginkizun garrantzitsuenari ere, pertsonak zatitzeari, ezezko borobila. Era berean, ez dugu sistema ustel honetan sinesten hauteskunde espainol batekin gainera, baina mezu argia dugu garai hauetan hain beharrezkoa den paradigma-aldaketa honetarako: BOTO BALIOGABE BURUJABEA, behetik gorako antolaketa baten alde: Burujabetza – Demokrazia Zuzena.
Aiako alkategaiari elkarrizketa:
Zeraingo alkategaiari elkarrizketa: