Kissinger Txostena, txertoak eta gehiegizko heriotzak
Munduko populazioaren murrizketa botereko Agendan aspaldidanik dago. Bill Gates gizateriaren etsaiak ere horri buruz antologikoak bota zituen TED hitzaldi baten.
Kissinger txostenak argi lagatzen du helburu hau, baita feminismoaren erabilpen maltzurra bide honetan. Emakumetasunaren aurka, feminismoa boterearen gol haundi bat izan da. Adrian Zelaiak jasotako datuekin Independentean publikatutako artikulu bikain hau irakurtzea, guztiz gomendagarria:
1974an, Estatu Batuetako Estatu Sailaren dokumentu konfidentzial batek «MUNDUKO BIZTANLERIAREN HAZKUNDEAK ESTATU BATUEN SEGURTASUNAREN ETA INTERES OROKORREN GAINEAN DITUEN ONDORIOAK» aztertu zituen, Henry Kissingerrek koordinatuta. «Kissinger Txostena» edo «200 Memoranduma» izenez da ezaguna dokumentu hori (NSSM 200. National Security Study Memorandum 200) (U.S. Department of State, 1974). Dokumentu konfidentzial hori ez zen desklasifikatu 1989ra arte.
Bien bitartean, gehiegizko heriotza tasaren datuak ikaragarriak izaten ari dira mundu osoan zehar. Gazteen heriotza tasa 8 aldiz biderkatu da. Komunikabideen isiltasuna, tamalgarria. Pandemian baino heriotza gehiago daude baina ez dakigunez zergatik... ba pozik, osasuna kaltetzeko eta komunikazio normala mozteko erabili den musukoa kendu ahal izateko balio izan duelako txertoak. Ez dago froga zientifiko bakarra musukoak Covid-19 gaitza murrizteko balio duenik demostratzen, bakarra ere ez (bide batez...ezta txertoak ere).
Gure Lau-buru Teknologiako gailuen eraginkortasuna ikertzen momentuz publikatu ezin ditugun ikerketatan gabiltza. Eremu iluneko mikroskopioan txertatutakoen odolari begira, ukaezina dena da ikaragarri kaltetua dagoela. Horretara, iktusak, tronboak, minbizi galopanteak, miokarditisak, bihotzekoak...oso ondo arrazoitzen dira. Ez da askorik behar hau ikusteko. Ez-ikusiarena egiteko ahalegin gehiago egin beharra dago. Gehienbat ospitaletan lan egiten dutenen aldetik. Aski da!
Larunbatean Bilbora!!!
Raymond Montercy, in memoriam
Otsailaren 3an zendu zen gure maisua izan den Raymond Montercy. Mundu mailan Antzinako Obra Maisuen Geometria ulertu, landu eta irakatsi duen maisurik handiena, ezpairik gabe. Hileta hunkigarria, hilaren 10ean Toulousen (egun idiopatikoki dauden gehiegizko heriotzek errausteko eragindako atzerapenagatik).
Frantziako tolosarra, umilla, umoretsua eta zorrotza. Berari buruz gehiago...HEMEN
Infinituki eskertua nago Raymond ezagutu izanagatik, bere ikasgaiak jaso eta hauek eguneroko lanetan aplikatu ahal izateagatik. Berak landu eta transmititutako jakituria izan da Lau-buru Teknologia garatu ahal izateko oinarria.
Agur eta ohore haundi!!!
Miokarditisa umeetan
Artikulu zientifikotan publikatutako datuak dira. Gaitz hau 100 aldiz biderkatu ezkero, 4tik 400era, eskandalo bat izango litzateke...baina datuokin kasuak 6.250 aldiz biderkatu dira.
Peter McCullough doktoreak azaltzen du hau:
Eta bere beste bideo eta artikulu batzutan miokarditisa bera, era oker okertuan "txerto" deiturikoek nola sortzen duten azaltzen du.
No comment...Non daude "Txertatu, txertatu, txertatu" oihukatzen zutenak?...Benga Arnaldo, Urkullu, Sagardui, Felix Zubia and company, inungo autokritikarik ez? Holako informazioak zentsuratzen jarraituko duzue? Noiz arte?
McCullough berriro, orain gaztelerazko subitituluekin eta informazioa gehitzen.
Gauzak horrela, hurrengo urteetan seguraski "repentinitisak" jota jende dexente hil daiteke.
Feminismoa vs. Kultura Matrilineala
Behinola Abuela Margaritari zera entzun nion: gizona emakumearen gainetik jartzen hasi zenean, orduan, hasi zela gizakia ere (gizona) Lurra petral tratatzen eta jabetza bere gain hartzen. Jabetza pribatuaren sorrera alegia.
Espiritualtasun minimo bat izanik Lurraren gaineko jabetza pribatuak ez du zentzu askorik. Ura, airea, lurra, eguzkia, landaretza, erregaiak...Naturan horrelako harmonia perfektuan sortua izan denak nola jasan dezake bere gaineko jabetzerik? Amalurra jainkotua bada, nola izan dezake inork jabetzarik jainkotutako gai batena? Nola gizakia horren gainetik egon? Lehenengo jainko maskulinoen sorrerak arrazoitu omen zuen amalurra, Mari, jainkosa bortxatzea eta bere gaineko jabetza, konkista eta tratu txarrak.
Kontua da ez gaudela jada filosofadetarako, Historiako inflexio puntu berezi baten baino: Foro Ekonomiko Mundialak, ONU, OMSek planteatzen duten Munduko Ordena Berrirantz sumisioa eta esklabutza, edo gizatasunaren garapena eta askatasuna, gizabidea.
Datozkigun urteetarako gizakiaren garapen on eta osasuntsuena lortzeko bidean, gizabanakoaren subiranotasunetik abiatuta kultura matrilinealaren bertuteak berreskuratzea gako garrantzitsuena izan daiteke. Pertsona subiranoek antolatutako Komunalaren berreskuratzea, Batzarrea eta Auzolana berreskuratuz; eta ez goitik behera, aldaketa klimatikoaren izenean inposatu nahi duten Agenda 2030eko esklabutza sasi-komunista, global-sozialismoa. Faxismo berritua...
Emetasunaren, amatasunaren pentsamoldeak eta baloreak indartu behar dira. Fritjof Caprak laburbiltzen zituen bere liburu baten ar / eme (maskulino / femenino) pentsamolde eta baloreak:
Pentsamoldea:
ar / eme errazionala / intuitiboa analitikoa / sintetikoa erredukzionista / holistikoa lineala / ez lineala Baloreak:
ar / eme hedapena / kontserbazioa, iraupena lehiaketa, konpetizioa / kooperazioa kantitatea / kalitatea menperatzea, dominazioa / elkartzea, elkarkidetza
Balore eta pentsamolde biak dira beharrezkoak eta oso onak izan daitezkenak, pertsona bakoitzean bi polaritateak ondo integratuz...baina emetasun baloreen urritasun larria daukagu.
Eliteko taldeetatik, Rockefeller Fundaziotik esaterako (Aaron Russok argi eta garbi filtratu zuen bezala), Estatu Batuetan feminismoa bultzatu zen, baina emakumeei balore maskulinoak inokulatuz eta ingenieritza sozial zaindua erabiliz. Emakumearen egoera txar, zapaldu eta onartezina aprobetxatu zuten, parekidetasuna emakumea gizontzearen bitartez bilatuz. Etxeko-andrea, etxearen buruzagitzatik kenduz, familia elikatzeko ardura supermerkatuari eta multinazionalei emanez, eta umeen zaintza Estatuari eman eta eman-kumeari eta familiari hartuz. Emakumearen eskubideak gizonen lanak egitearen truke onartuz eta gainera beraiei gutxiago ordainduz...Gizonkeriaz, zitalkeriaz, bultzatu eta diru askorekin lagundutako parekidetasun antzua.
Egunotan gai honekin erlazionatutako liburuak aurkeztuz Matriegunak antolatu dituzte (goiko irudia), Mari Karmen Basterretxea eta Guillermo Piqueroren lanekin. Interesgarria izango da seguru. Gaur Donostian eta gero, Bilbon, Iruñean, Baionan eta Gasteizen.
Kultura matrilinealean emetasuna eta artasunaren arteko oreka dago, benetako parekidetasuna, amatasunaren funtzioak eta baloreak indartuz, gurtuz. Amatasuna da guztion sorleku, amatasuna beti dago gizakiaren zerbitzura, beti ematen. Aitatasun orekatua, gizontasuna emakumetasunaren zerbitzura, tribuko zaintzaren zerbitzura. Batzarreak eta auzolana, erabakiak eta lanak egiteko moduan, Komunala denon artean erabiltzeko. Askatasuna. Giza garapen naturala.
Emakumea, emetasuna, kultura matrilineala...aurrera!!!!
Donostiako jardunaldia:
Pedofilia eta pederastia, goitik behera
Overton-en leihoaren teoria erabiltzen hasiak dira gizatasunik gabeko ideia gaixo hauek poliki-poliki giza burmuin eta hankatartetan sartzeko.
Gurean ere, zurrumurru maila baino pittin bat goragokoak diren epaitegietako zantzuak daude zenbait politikari holako kasutan inplikatuak daudena (baita epaile, enpresari, bankari eta kazetari garrantzitsu ere), Jeffrey Epstein baino xumexeagoa den Kote Cabezudoren jaien inguruan (30 urtetan zehar!!!)... baina badirudi isiltasun pakturen bat dagoela, hitzarmen demoniakoa, bai alderdi politiko GUZTIAK eta bai komunikabideak mututzen. Eta ez dirudi Ertzaintzaren ikerketen agendan dagoenik.
Gogorra gero, gure udaletxeak, epaitegiak, Foru gobernuak eta Jaurlaritza okupatzen dituztenak, hau da, gure alderdi politikoak, bere pederastia izkutatzeko elkartu izana. Eta beraiei botoa ematen jarraitzeko eskatuko digute laister. Botoa botaka...botagurea da ematen dutena. Eta bota, dauden tokietatik bota behar ditugu.
Alfred Kinsey perturbatu pederastaren teorietako batzuk gailentzen doaz urteotan, aurrerakoitasunaren izenean amen, umeak identitate sexualik barik jaiotzen direna, esaterako. Familia apurtu nahi dute. Identitate gabeko pertsonak sortu, errazago manipulatzeko, bestela ez da ulertzen Rockefellertarren inplikazioa, feminismoa emakumearen kalterako, kotizazio diruak handitzeko eta familiaren egitura apurtzeko sortu zutenena...beraiek erabiltzen duten sheeople....(sheep + people), gu alegia, giza-artaldea erabat kontrolatzeko, beraien klanetan familiaren baloreak ederto babesten dituzten bitartean.
Genero-identitate terminoa asmatu zuena John Money pedofilo eta pederasta zelandaberritarra izan zen. Gaur egungo Irene Monteroren trans-legea ikerlari honen hipotesi zientifiko oso eztabaidagarritan oinarritzen da. Baita helburu ideologiko-politiko perturbatuekin haurtzaroaren sexualizazioa hezkuntzan bultzatzeko ere, Kinsey, John Money eta Harry Benjamin (transexual terminoaren asmatzailea) pederastak jarraitzen.
UNESCOko 2009ko ekaineko dokumentu batek 9 urtetik aurrerako masturbazioa eta penetrazioak normaltzen zituen (argazkikoa). 0tik - 4 urtera estimulazio sexuala...Hori dokumentuori erretiratu beharra izan zuten sortutako eskandaluagatik...baina era piskat xuabeagoan geroxeago publikatu, bidea ondo markatuta...eta goitik behera.
En fin, hamaika ikusteko...
Martxa honetan urte gutxi barru pedofiliaren aurka gaudenok atzerakoiak eta ultra-eskuindarrak garela esango dute.
------------------------------------
Argigarria eta ondo dokumentatua informazio hauek agertzen dituen Santiago Armesillaren honoko bideoa:
Munduko Ordena Berria eta "Ordo ab Chao" bide madarikatutik desbideratuz bizitzaren aldeko bideetara
Gauzak horrela, irtenbide bakarra pertsona bakoitzaren subiranotasuna da.
Bide honetan, norbanakoaren subiranotasuna behin onartuta, irtenbide bakarra, alderdi politikoen partehartze gabeko politika da. Auzoz auzo, herriz herri, norbanako guztiak aintzat hartzen, norbanako bakoitzaren eta taldeen eskubide unibertsalak goitik behera errespetatuz. Auzo eta herrietako subiranotasunetik hasita, bailara, eskualde, lurralde historiko eta Euskal Herriaren subiranotasunera.
Informazio eskubideak astindu galanta jaso du azken bi urteotan. Jasandako zentsura, manipulazioa eta psikologikoki ondo aztertutako beldurrak eta gezurrak neurrigabekoak izan dira. Eta ez da alderdi politiko bakarra ere horren aurka jarri, berdin du zentsuratutakoak Nobel saridunen iritziak edo parekako erribisiodun ikerketa zientifikoak izan. Edo milaka pertsonen manifak izkutatzen, eztabaida zientifikoa alboratzen, txertoen ondorioak izkutatzen: kirolarien heriotzak, iktus, tronbo, bihotzeko eta minbizi galopanteen gehitze esanguratsuak, umeen heriotzak... Ezikusiarena egiten dute era oso kutrean, "txertatu, txertatu eta txertatu" oihukatu eta koakzionatu ostean. Kasurik onenean era amnesikoan, baina kontzienteki edo oso inozoki Munduko Ordena Berriaren plana era zorrotzean jarraituz.
Ehundaka urte daramatzate era krono-logikoan gerrateak, iraultzak, erahiltzeak, atentatuak, krisi ekonomikoak, genozidioak...programatzen eta gauzatzen, datekin jolastuz gainera; numerologiaren eta astrologiaren jakiturekin egun historikoak josten.
Historiaren manipulazioa, gerrate mundialak (II. gerrate mundialean oso esanguratsua diru iturri berdinek ordaindu zituztela nazien armak eta Amerikako Estatu Batuetakoak), torre bikiak, pederastia erritualizatua, sinbologia, Covid-19 plandemia eta identifikazio digitala, elkarte sekretuak, Davos foroa, transhumanismoa...plangintza zehatzaren jarraitzeetan.
Nauzet Morgadek egiten duen Munduko Ordena Berriaren berrestearen sintesi hau ikusteak merezi du, pixkat ilustratzeko:
Gure alderdi politikoek saldu egin gaituzte, salgai ez gaudela kontutan izan gabe. Eta hau, noizbait ordainduko dutela espero dut. Bitartean, norberak norbanako bezala dagozkion ardurak hartu eta sistemaren morrontza gabeko antolaketatan aurrera egitea komeni da, gure osasunaren elkar zaintzarako, gure basoen, mendien, erreken eta ingurumenaren zaintzarako, gure bizipozaren alde, kulturaren alde, informazio askatasunerako, auzo eta herrietako politiketarako, gure energia sortzeko...eta zergatik ez, herri plataformak sortu eta udalak herriarentzat berreskuratu, benetako demokrazia bilatu, gure genoman daukagun antzinako antolaketa berreskuratu, zelaia, auzoko biltzarrak, herri biltzarrak...LIBERE izateko bidean.
Aurrera!
Hernaniko plenoa Youtubek zentsuratua
Udaletako plenoak publikoak dira legez, baina Plandemiari buruzko gaietan ZENTSURA legeetatik gora dago, konstituziotik gora, estatuetatik gora, giza eskubide unibertsaletatik gora eta logikatik gora.
Iktusek, bihotzekoek eta minbizi galopanteek nabarmen gora egin dute baina ez dago estatistikarik aztertzeko borondaterik...Ze faktore egon da hau gertatzeko azken urte t'erdian?
Berriro...zentsuratutako gaiak azaleratu beharrean blog xume honetan...Odysee-n behintzat ikus daiteke Udaleko Youtube kanaletik zentsuratua izan dena:
Hau eta gero Jon Ander Etxeberriak eginiko hausnarketak:
ADMITIR LA DUDA RAZONABLE ES PROPIO DE EJERCER EL SENTIDO COMÚN
El pasado martes día 29 de noviembre se presentó en el Ayuntamiento de Hernani una moción por parte de Bizitza respecto a la sobremortalidad detectada en los últimos meses seguramente correlacionadas con la inoculación del medicamento génico experimental covid-19 y como apoyo a dicha moción se incluyeron 3 informes:
1.- DECLARACIÓN DE CRISIS MÉDICA INTERNACIONAL POR ENFERMEDADES Y MUERTES CORRELACIONADAS CON LAS
"VACUNAS Covid-19"
2.- INFORME SOBRE LA EFICACIA/NO EFICACIA DE LA VACUNA COVID Y 4ª INOCULACIÓN – JON ANDER ETXEBARRIA GARATE EX – DECANO DEL COLEGIO DE BIÓLOGOS DE EUSKADI
3.- COSAS QUE ESTÁN PASANDO – PEDRO PRIETO – CIENTÍFICO
Dicha moción constaba de 5 puntos, pero en esencia, el primer punto definía el objetivo básico de la moción, cuyo texto es el que expongo a continuación:
Que este Ayuntamiento apruebe en sesión plenaria de la Corporación Municipal solicitar a los responsables del Gobierno Vasco a que realicen una Auditoría para conocer las causas de los excesos de defunciones en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa en los últimos meses, y que quedan acreditadas en el Informe elaborado por Jon Ander Etxebarria, Ex Decano del Colegio de Biólogos de Euskadi, y ratificadas por el
científico Pedro Prieto y las bases de datos de efectos adversos recogidas en la declaración de Crisis Médica Mundial (los 3 documentos mencionados se anexan a la presente moción).
El Ayuntamiento de Hernani tiene 20 concejales cuyo reparto es de 11 para EHBildu, 6 para el PNV, 3 PSE y 2 Elkarrekin Podemos. La Alcaldía le corresponde a EHBildu en la persona de D. Xavier Lertxundi Asteasuinzarra.
El resultado de la votación fue de aprobación de este primer punto mencionado de la moción y rechazo del resto de puntos, siendo un paso muy importante el que el punto aprobado sea básicamente la esencia de la moción.
Esta aprobación del primer punto contó con los votos afirmativos de EHBildu y Elkarrekin Podemos y los negativos de PNV. El PSE no quiso participar de la votación de manera inexplicable, dando a entender un miedo escénico exagerado para enfrentarse al tema de la pandemia, y, por supuesto no queriendo plantearse la mínima duda razonable.
Los otros cuatro puntos en algunos de ellos tuvo el apoyo de Elkarrekin Podemos y la abstención de EHBildu.
La posición del PNV fue desde un inicio de no querer saber nada de la moción, al pronunciarse con su voto negativo a todos los puntos, sin antes haber escuchado la explicación del informe adjunto que se les había enviado con la moción, demostrando al igual que el PSE, que no tenían el mínimo interés en plantearse una duda razonable.
Quisiera agradecer a los concejales de EHBildu y Elkarrekin Podemos su disposición a razonar y a mantener un espíritu crítico con lo que ha y está pasando con la pandemia, poniéndose del lado de la duda razonable y el sentido común. En este agradecimiento quisiera destacar el exquisito trato del Alcalde de EHBildu D. D. Xavier Lertxundi Asteasuinzarra.
El oficialismo ha llegado a tal punto que el video del pleno del propio Ayuntamiento de Hernani lo ha censurado “You Tube”, porque en el mismo se decían afirmaciones sobre las vacunas que contradicen a la OMS. Creo que con estas actitudes, por parte del oficialismo, cada vez se quedan más definidos, por una parte, al esconderse detrás de un relato que saben que ha resultado fallido, no queriendo reconocerlo, y, por otra, al escudarse con métodos con total falta de democracia y sentido crítico con el fin de bloquear las mentes de las personas para que no se lleguen a plantear, aplicando el sentido común ningún atisbo de duda razonable respecto a lo que ha ocurrido.
Igualmente aprovecho para comentar, ante la noticia de la prensa referente a que la mitad de los mayores de 60 años no se ha puesto la cuarta dosis de la vacuna covid, que dicha información nos dice a las claras que incluso la administración sanitaria no tiene claro que estas inoculaciones estén resolviendo el problema, ya que hubieran hecho más pedagogía de las inoculaciones y menos imposición, llevándonos a una situación donde, como se suele decir” es peor el remedio que la enfermedad”.
Cuando los políticos se han puesto de perfil durante esta pandemia lo he denunciado, cuando toman responsabilidades hay que valorarlo, y, mucho más, cuando además el posicionamiento está del lado de la duda razonable y el sentido común.
Bilbo a 1 de diciembre de 2022
Jon Ander Etxebarria Garate
Kimika errailak edo "Chemtrails" deiturikoak
Ikusi beharreko hitzaldia, Oñatiko Informatu elkartea egiten ari den lan bikainari esker Nauzet Morgaderen hitzaldia ikusgai:
Iraultza Gozoa
Irailak 6an Josep Pamiesek emandako hitzaldi interesgarria:
Medio normaletan zentsuratuak diren jakintza garrantzitsuak, sendabelarrak, MMS, kloro dioxidoa, homeopatia edo mikrodosiak, itsasoko ura, marihuana olioa eta abar eder bat, tartean, Euskal Herriko itsasoko uraren marka berria ere hor agertzen da, Kantaberik. Eta beste kontu ugari...Oso hitzaldi ona.
Lander Gerekak eginiko bideoa (www.landerfilms.com).