Pfizer paperak eta gizateriaren aurkako krimenak
Asier Arregi
2025/01/29 17:50
Egia badator ate joka, Oier Ateka medikuaren artikulu bikaina Independentea.eus-en
Artikulu osoa, oso ona, hemen irakurgai: Independentea.
Ondorio mamitsuetara joanik eta betiere Pfizer beraren barne paperetan agertutakoari begira honokoak azpimarra daitezke:
- Pfizerrek bazekien zaztadaren konposatuak 48 ordutan gorputz osoan barreiatzen zirela giza gorputzeko mintz guztiak zeharkatuz —odolaren eta garunaren hesia barne—, eta gibelean, adrenaletan, barean, garunean eta, emakumea izanez gero, obarioetan pilatzen zirela.
- Pfizerrek lanaldi osoko 2.400 langile kontratatu zituen konpainiaren Mundu mailako Segurtasun datu basean aurkezten ari ziren “gertaera kaltegarrien txostenen gehikuntza handia” prozesatzen laguntzeko.
- Pfizerrek 2021eko otsailaren 28rako jakin zuen —COVID txertoa gizarteratu eta laurogeita hamar egunera— bere injekzioa hamaika gertaera kaltegarri larrirekin lotuta zegoela: heriotza, COVID-19 larria, gibeleko arazoak, gertakari kaltegarri neurologikoak (iktusak, dementziak, dardarak, Parkinsona, Alzheimerra, epilepsiak), tronbosiak, bihotzeko arazoak (miokarditisa, perikarditisa, takikardia, arritmia), aurpegiko paralisia, giltzurrunetako kaltea, gaixotasun autoimmuneak, organo anitzen disfuntzioaren sindromea, herpes zosterraren aktibatzea, larruazal eta mukosetako lesioak, arnas arazoak, biriketako egituraren kaltea, arnas gutxiegitasuna, eta abar.
- Pfizerrek 2021eko apirilerako bazekien injekzioek kalte egiten zietela gazteen bihotzei.
- Pfizerren txertoa publiko egin zenerako, farmazeutika erraldoiak bazekien umetokiko haurrak hilko zituztela eta emakumeen eta gizonen ugalketari modu beldurgarri eta jarraian kalte handia egingo ziotela.
- Pfizerrek datu okerrak aurkeztu zizkion FDAri, plazeboaren taldean heriotza gehiago izan zirela erakutsiz (nahiz eta benetan kontrakoa izan).
- Haurretan eta hamabi urtetik beherakoetan iktusa, aurpegiko paralisia edota giltzurrun gutxiegitasuna bezalako albo-ondorioak eragin zituzten.
- Txertaketaren ondoren, paziente gazteenak minbiziekin agertzen hasi ziren; tumoreak handiagoak ziren eta populazioak masiboki inokulatu aurretik baino erasokorrago eta bizkorrago hazten ziren; minbizi ezberdinen aldi bereko agerpena ere ohikoagoa bihurtu zen.
Hau guztia, bazekiten. Eta orain, badakigu bazekitela.