Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Inteligentzia artifiziala, transhumanismoa eta jainkotasun berria

Inteligentzia artifiziala, transhumanismoa eta jainkotasun berria

Asier Arregi 2024/12/22 23:50
Oscar Terol eta Rafael Monterderen arteko elkarrizketa interesgarria, erlijio berri baten aurrean ote gaude?

Pasa den ostegunean Oscar Terol Instagrameko zuzeneko baten elkarrizketatu nuen (Youtuben ikusgai) eta bertan bukaeran aurkeztu zuen gaur publikatzen den elkarrizketa sakon eta interesgarri hau.

Gurean ere bota genituen honi buruzko zenbait gogoeta baina beste gai batzurekin batera. Hemen, ordenatuago eta askoz sakonago gai hau era zorrotzean landu duen filosofo batekin.

Gauza hauei buruz eztabaidatu beharko genuke. Informazioa zabaldu. Partekatu. Berba egin. Hausnartu. Gizatasuna, gizabidea zer den. Espiritualtasun transhumanista berri hau aukeratu nahi dugun edo ez. Inteligentzia artifizialaren mugak non dauden eta abar.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.