René Guereçague, eta soinu frekuentziak
Zorionekoa sentitzen naiz René Guereçague Irulegiko semea gure lagun ona delako. Geobioteken Ikertzen ditugun gaien artean zubi asko dauzkagu Renéren lanarekin, bide askotatik Geometria eta elektromagnetismoa, soinu frekuentzekin lotzen baitira.
Ikerlari bezala ikaragarrizko ibilbidea dauka, errusiar ikerlariekin harreman zuzena, ospitaletan ere ikerketa klinikoak, froga ezberdin ugari eta 35 urtetako lan fina, Invertone sortzerainokoa.
Musikari bezala ere, paregabeko ibilbidea Europako talde handien teknikari bezala eta tartean...Oio proiektuarekin. Inor gutxik badaki ere, baliteke, diska kopuru aldetik euskarazko diskarik salduena Guereçague jaunarena izatea. Hori bai, Euskal Herrian salmenta oso oso gutxirekin, baina ez ordea Alemanian. Han punta-puntan ibili ziren bertako telebistatan urte on baten zehar euskal matraka ematen, diska ugari salduz. Gero euskalerriratu nahi eta euskal enpresa diskografiko garrantzitsu baten ezezkoa jaso zuten, baita Espainiako Warner-ena ere.
Orain Renéren lana, besteak beste, soinu frekuentzien bitartez pertsonentzat tratamentu oso espezifikoak sortzean datza. Berezia, ikusgarria (edo entzungarria) eta emaitza oso onekin.
Bideoan azalpen batzuk badaude baina beste bi elkarrizketarako ere ematen du gaiak.
Esker aunitz René.