Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Klima aldaketaren narratiba ofiziala iruzurra da

Klima aldaketaren narratiba ofiziala iruzurra da

Asier Arregi 2023/08/27 21:55
John Clauser, 2022ko Fisikako Nobel saridunaren baieztapena dugu hau... eta ez berarena bakarrik, puntako zientzialariena baino, orohar

Elite globalak eta bere aliatuek komunikabide korporatiboetan bultzatutako krisi klimatikoaren narratiba engainutzat jo du Nobel Saria irabazi duen zientzialari ezagunak.

John Clauser doktoreak, 2022ko Fisikako Nobel Sariaren irabazleak eta mekanika kuantikoko munduko jakintsu nagusienetako batek, larrialdi klimatikoaren baieztapenei kritika egin die, munduko ekonomia eta milaka milioi pertsonaren ongizatea arriskuan jartzen duen Zientziaren ustelkeria arriskutsua delakoan.

Zentzu komuna, ikerketa eta zientzia dira, inork aukeratu ez dituen Foro Ekonomiko Internazionala eta OME (OMS) bezalako elkarte pribatu globalistetaz defendatzeko behar duguna. NBE (ONU) Nazio Batuak eurak ere, Rockefellertarren eraikuntza baten sortuak izan ziren. Globalismoaren helburuak argiak dira, bere forotan nahiko garbi adierazten dituzte, gero horiek massmediatara heltzen ez diren arren: gizateriaren erabateko kontrola, populazio murrizketa eta transhumanismoa. Totalitarismo global berria. New-nazi batzuk dira, Ekai Centerrek (Adrian Zelaia) aipatzen dituen neonazi posmodernoak (edo sarritan proposatu dudan global-sozialistak).

Zentzu komuna, sen ona edo gutxieneko logika, desagertu egin dira ordea. Ez dakit arrazoi hutsez zerbait aurreratu dezakegun, inokulazio susmagarrien garaian gai izan baitira (eta bereziki unibertsitate ikasketak dituztenei) absurdoetan absurdoenak sinistarazteko. Esaterako, txertatutako pertsona batentzat txertatubako baten presentzia arriskutsua dela. Egon den birus bakarra, neuronala izan dela dirudi (bestea inon aurkitu ez dute eta).

Klima aldaketaren gaira bueltatuz aipagarria oso, CO2 Coalition zientzialarien elkartea, orain berriki Clauser doktorea ere partaide dena.

CO2a orain baino 20 aldiz gehiago ere egon da munduaren historian zehar eta CO2aren igoera ez da planetarentzat kaltegarria; eta are gutxiago, landareentzat, beraien elikagaia baita, CO2tik karbonoa hartu eta honekin bizidunen materia sortuz eta oxigenoa botaz.

Beste Fisikan Nobel saridun batek bultzatuta, Ivar Giaever norbegiarrak, 1.100 zientzialarik baino gehiagok Klimari Buruzko Mundu Mailako Adierazpena (WCD) sinatu zuten:

  • Ez dago larrialdi klimatikorik. Ez dago inungo ebidentzia zientifikorik.
  • Klimaren zientziak politika gutxiago izan beharko luke, eta klima-politikak, berriz, zientzia gehiago. Zientzialariek argi eta garbi egin behar diete aurre berotze globalari buruzko iragarpenen ziurgabetasunei eta gehiegikeriei; politikariek, berriz, grinarik gabe beraien politiken kostu errealak adierazi beharko lituzkete, bai eta beren politika-neurrien irudikatutako onura ere, baldin badago.
Zientziaren izenean gizateria xumearen jardunak klima aldatzen duelako baieztapena egitea iruzurra da. Ez dago ebidentzia zientifikorik. Pseudo-zientzia hutsa, helburu oso argiak dituen talde jakin batek ingenieritza sozialaren bitartez Zientziaren izenean gure burmuinetan inokulatua.


Amatiño
Amatiño dio:
2023/08/28 11:18
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez zaizkit une honetan batere ardura. Zurea bai, ordea. Esaten ari zara zuk ontzat ematen duzula larrialdi klimatikoaren ebidentzia zientifikorik eza?

Eskerrik asko.
Asier Arregi
Asier Arregi dio:
2023/08/28 15:26
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta itzela, baina ez “sheeple” jendeak, alegia guk, sortutakoa, sinistarazi diguten moduan. Larrialdia artifiziala da, HAARP proiektua, lurrikarak artifizialki ELF uhinekin sortzeko ikerketa baieztatuak (nahiz eta kasualitatez konturatu ziren honetaz, petrolio bila zebiltzala) eta beharbada frogak, hegazkin militarretatik igorritako lerrokadura kimikoak (Espainiako Govermentak publikatu duen bezala AEMET bitartez eta gainera atmosferara botatakoen artean nanoingenieritzako partikulak aipatzen dituzte). Hau bai, larrialdia.

Berotze-efektua bera ere ezin izan dute zientifikoki ebidenteki demostratu eta horregatik orain aldaketa klimatikora edo desastre klimatikora jokatzen dituzte mahai gaineko kartak politika globala “manejatzeko”. Aldaketa hauetako asko, lehorteak, lurrikarak, ekaitzak...artifizialki sortzeko teknologia ere mahai gainean dago. Hau bai, larria.

Hawaiko sutean eta munduko beste hainbat tokitan suteen fokoak airetik sortzen grabatu dituzte tekonologia militar berriren batekin, laser berrituren batekin edo, goitik behera di-da.

Egiten didazun galderari buruzko erantzuna, ez dakit, da. Ez ditut batzuren zein besteen datuak eta ikerketak aztertu eta nere iritziaren balorea hutsaren hurrengoa da. Esan behar ordea, egun bizi dugun zentsura, zientziaren manipulazioa eta informazioaren totalitarismo garai honetan ganorazko eztabaida dela falta dena. Eta publikoa bada, hobeto. Izan ere, muntaia sozio-politiko-ekonomiko ikaragarria baitakar atzetik eta guztion ardura izan beharko litzateke.

Iturriak kontutan izanik sinesmen ariketa egin beharra badaukat askoz fidagarritasun eta segurtasun gehiago ematen didate John Clauser eta Ivar Giaever Fisikan Nobel saridunek (edo Alberto Crescenti eta Italiako aditu taldeak), Al Gore jakintsua eta ONUren aditu taldeak baino (hauek Bakearen Nobel Saria irabazi zuten...Zientzian, ez).
Amatiño
Amatiño dio:
2023/08/28 16:16
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02