Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Mikel Laboa jazzeroena

Mikel Laboa jazzeroena

Asier Arregi 2024/09/23 14:40
Iñaki Salvador Quartet laukotearen kontzertu bikaina Zumarragako Antioko elizan... Zirraragarria: "Txoria nuen maite: Laboa gogoan".

Egia esateko, bizitzan musika talde, abeslari eta musikari asko izan ditut oso gogoko, baina ez naiz inoren fan izan..., salbuespen batekin: Mikel Laboa.

Umetatik entzun izan nuen etxean. Gaztaroan bere kontzertuetara joaten hasi eta noizbait laister baten bukatu egingo zirelakoan mordoxka bat ikusi nituen. Hogeitabostetik gora gogoratzen ditut. Artze, Atxaga, Lete, Sarrionaindia... horrela musikatuak, Camarón de Islari egindako Lekeitioa, Gernikako bonbaketaren hegazkin soinuak... Komunikazioa-Inkomunikazioa...  arima goxatzen duten hainbeste melodia...

Aurtengo irailak 21, larunbata, egun gogoangarria. Kontzertu bikaina egon zen Zumarragan. Ekinozio egunetan Antioko ama-birjinaren estatuan ageri den eguzki izpia lainoegatik ezin ikusi, baina han egon ziren doinuek ederki argitu zuten eliza guztia. Zirraragarria. Ainara Ortega eta Maria Berasarte, bikain, ahotsen joku miresgarritan... Não Es Tu, Faculdade de Sentir Sarriren olerkiaren Mariaren bertsioa, flipantea... eta zer esan Ainarataz, gure euskal Billie Holiday Laboaren hitzetan, bere jolas jazzeroak, bere presentzia, eder ederrak. Eta gero, bi ahotsak batera, bere tinbre desberdinen fusio ikaragarritan, mundiala... Alde instrumentalean bi maisu, Iñaki Salvador pianoan eta Angel Unzu gitarra, mandolina eta beste soinu batzutan. Lauen artean batasunean egin zutena, ondo gogoratzekoa.

Gero, tokia... Ez dakit teilatuaren egurrezko egitura ikusgarriak eragina izango zuen edo tenpluaren energia bikainak berak... baina soinua ere, ezin hobea.

Txoria nuen maite: Laboa gogoan beste nonbait ikusteko aukera izan ezkero, ez galdu.

 

(argazkia: Mikel Lizarralderi hartuta facebooketik)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02