Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Terrorismo klimatikoa

Terrorismo klimatikoa

Asier Arregi 2024/11/03 14:15
Geoingenieritzako atentatu terrorista baten aurrean egon gaitezke, zantzu ugari baitaude Dana manipulatua izan dena pentsatzeko edo aukera hau mahai gainean jartzeko bederen.

Gaur goizean zehar negarrari eutsi ezinik nabil ordenagailuan Valentziako hondamendiari buruzko irudiak eta informazioa ikusten... 2.000 hildakotik gora egon daitezkeela ere esan dute, desagertutakoen heriotzak baieztatu ezkero. Izugarria izan da, eta izutzekoa. Gertatutakoaren dimentsioaz oraindik jabetzeko aukerarik izan gabe.

Hala ere, burua argi eta gertatu denari buruz ikasi beharreko asko. Ikertzeko asko. Luze joango da eta informazioa ere zentsuratzen saiatuko dira. Gogor gainera. Boterean daudenek (Pedro Sánchez eta Klaus Schwab-en hitzak gogoan), gobernuek eta ordaindutako komunikabideetako borrero ezberdinek,  manipulatu gabeko benetako zientzia eskatzen dugunoi negazionista terminoa eskegitzen digute lepoan eta soka estutzea nahi dute, zentsuratu eta zigortu beharreko negazionista arriskutsuen zakuan sartuz.

Laguntza ere, gehiago doa herritarrek herritarrentzat administrazio publikotik herritarrentzat baino, zergatik?

Badirudi ere, lurrak merke erosteko xedez, Espainiako nekazaritza erasotzea helburu geo-estrategiko bat dela munduan agintzen ari diren inbertsio-fondoentzat. Horretarako errez sor ditzakete suteak, uholdeak, kazkabarrak, lehorteak…

Bestalde, sheeple giza artaldearen manipulazio agendatuan hurrengo beldur kanpainak eta itxialdiak klima alertagatik izango omen dira.

Lehenago ere egon da holakorik Valentzian, 1957ko urriaren 14an antzerako egoera eman zen, eta alarma klimatikoaren doktrina gabe. Orain badirudi, berezkoa izan daitekeen klima gertaera bat artifizialki handitu egin dutela.

Oso oso susmagarriak diren zantzuak:

    • Horrelako manipulazio klimatikoak sortzeko teknologia egon badago. 1891koa da kliman eragiteko lehendabiziko patentea. Gero, HAARP geoingeniaritza programa, gerra ezberdinetan egindako erabilpenak, eta abar.

    • Honi buruzko informazioa desklasifikatua dago, batzuk, patente publikoak dira gainera:

      • Kazkabarra sortzeko patentea: US3877642A

      • Hurakanak kontrolatzeko patentea: US2003/0085296

    • Gaur egungo radarren bitartez klima manipulatzeko teknologia dago, atmosferan sartu dituzten nanopartikula metalikoetan eragiten (estrontzioa, aluminioa...). 

    • Presak eraitsi dituzte ekologiaren izenean, ur-biltze ahalmena eta uraren kontentzio sistemak eragiten.

    • Valentzia inguruko errekak, emaria mantentzeko xedez plastikoz inpermeabilizatu dituzte azken urteotan akuiferoetara sarrera naturalak oztopatuz eta azaleko ura gehituz.
    • Administrazio publikoaren laguntzaren desastrea:

      • Marlaskak Frantziako 200 suhiltzaileren laguntza ukatzen du baina hauek aginduak bete gabe Valentziako eragindako herri batera heltzen dira, bertara heltzen den lehen laguntza ofiziala izaki.

      • Bilboko 13 suhiltzaile materiala eta kamioiak prest izanda ez mugitzeko agindua jasotzen zuten eta ahal baino 3 edo 4 egun beranduago joan dira.

      • Berdin, Espainiako ejerzitoko unitate asko gelditu egin dituzte.

      • Espainiako AEMETek ez du aurrikusi radarren errore arraroz edo, eta bai, eta zehaztasunez, Frantziako eta Japoniako metereologia zerbitzuek bere turistak abisatzeko (bi egun lehenago Japoniako zerbitzuen kasuan).

      • Demagun ez dagoela geoingenieritzako ekintzarik. Guztiz naturala izan dela gertatutakoa. Horrela ere, alerta egoeraren ezkutatze intentzionatua egon dela dirudi eta baita ondorengo laguntza oztopatzeko politika nabarmena. Hain tontoak izatea eta errorez gertatzea... ez da sinesgarria.
    • Aldaketa klimatikoa manipulazio politikoa eta militarra da, ez dauka zientzian oinarririk. Estrategia honek Agenda 2030 gizateriaren aurkako plan ilunari erantzuten dio.

    • Hildakoak behar dituzte, beldur kanpaina eta aldaketa klimatikoko politikak inposatzeko. Manipulazio emozional kanpainak egingo dituzte komunikabideetan.
    • Nauzet Morgadék urteak daramatza aldaketa klimatikoaren eta chemtrailen gaia ikertzen...Hona hemen Oñatin 2022an emandako hitzaldia.
    • Hurrengo bideoan gertatu denari buruz hitz egiten dute, Pilar Esquinas, Iru Landucci, Magdalena del Amo, Nauzet Morgadé eta Victor Viciedo koronel erretiratuak. Eta bukaeran, 2:00:56 tik aurrera Nauzetek egindako behaketen bideoa (oraindik ere Youtuben dagoena): lainoen mugimenduak, Marruekoseko radarren bultzada, Moroneko radarraren eragina, Valentzia eta Murtziako radarren erroreak...

Aurrera egin beharra daukagu, pertsona burujabe bezala pertsonen arteko elkartasuna bilatuz. Estatuetako alderdi politiko guztiek aspaldi saldu gintuzten. Eta Hegoaldeko alderdi euskaldunek burujabetza terminoa prostituitzen dute, bereziki azken denbora honetan, norbanakoaren askatasunari, benetako burujabetza denari burla eginez, Euskal Herriko edo Nabarrako independentziari uko eginez eta Foro Ekonomiko Internazionaleko global-sozialismo naziaren funtzionario arrunt bihurtuz.

Gizakia esnatuko da. Beldurrak uxatu, manipulazioa azaleratu eta maitasunak irabaziko du. Ez dago beste biderik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02