Zer larretan galdu ote, euskal ekimena...
Amatiño
2016/11/06 00:05
“Hezkuntza eta prestakuntza dira gure etorkizun industrialaren zimenduak. Lehiakorrak izan nahi baldin badugu, eta etorkizunik izan, lehen hezkuntzan jarri behar dugu fokua. Gure haurrak ez ditugu teknologia berrietan soilik hezi behar. Guztiaren aurretik, eta, batez ere, pentsatzen, sortzen, eraikitzen, laguntzen eta elkarlanean aritzen jakin dezaten hezi behar ditugu. Humanitateetako eta zientzietako ezagutzak ez dira antagonikoak. Elkarren osagarriak dira”. Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidentearen hitzak dira.
2 erantzun
Paret margolariaren omenetan
Amatiño
2016/11/03 00:05
Jesus Mari Lazkano bergararrak Kursaalean hiru hilabetez eskainitako erakusketan izan da koadro bat non, itsasaldetikako hainbat ikuspegiren artean, irakurri zitekeen: PARET – DONOSTIAN. Paret? Zer da Paret? Zein da Paret?
Euskal Autonomia Erkidegoko langabeziak ez du onera egiten
Amatiño
2016/10/31 00:05
Apurka-apurka, emeki-emeki, Espainiako langabeziaren datuak hobera egiten ari dira, baita Nafarrokoak ere; Euskal Autonomia Erkidegokoak, aldiz, ez arre eta ez ixo, azken bi urteotako ildo beretik. Lar txarrerako joera ez, baina nabarmen onerako ere ez.
Emakundek ahaztu, “berdintasunik eza”
Amatiño
2016/10/28 00:05
Izaskun Moiua jabetu zenean, 2005 urtean, Emakunde erakundearen zuzendaritzaz, 'Berria' egunkariak elkarrizketa egin zion eta haren ahotan honako burulerro hau jarri: “Genero berdintasunik eza da munduaren arazorik sakonena”. Batek daki, segurutik bai. Baina, hamaika urteren bueltan, Emakundek ahaztu egin du, nonbait, harako leloa. Ez du behintzat, zehatz mehatz, beste hainbeste jarri herriz herri ibiltari bota berri duen autobus handi-mandian.
Emakumeentzako moduko thrillerra
Amatiño
2016/10/25 00:10
Nago, ez ote zitzaion liburu-kritika lar eskuzabala egin eta, orain, film-kritika, aldiz, estuegia. Aitortu behar dut, behintzat, ezin izan nuela nobela amaitu eta pelikula, ostera, erdipurdikoa baino dezente hobea iruditu zaidala.
Urrezko hiria
Amatiño
2016/10/22 15:15
Ederra gero, zoragarria, kanpotik zein barrutik, Banda Sinfonikoaren kontzertuaz atzo, estreinako, jendeari ateak ireki zizkion Musikene ikastegiaren eraikuntza. Honako honekin eta lehendanik dituenekin (San Telmo, Kursaal, Koldo Mitxelena, Basque Culinary Center, Tabakalera, Chillida-Leku…) ezin ukatu Donostiak eskaintzen duen kultura-azpiegitura pare gabea, donostiarren arrangurak eta intziriak nekez ahituko diren arren.
Cerretania, Sirtaniya eta Cerdanya
Amatiño
2016/10/19 00:05
Cerdanya da Pirinioetako haranik zabalena -- ia bi Aran edo hiru Baztan bestekoa, Gipuzkoa erdi ingurukoa--; eta, segurutik, historiarik eta ondarerik oparoena azaltzen duena. Trikuharriak, arte erromanikoa, azken gerretako bunkerrak eta Europako eguzki-laberik handiena*. Gastronomia ona eta turismo aktiboaren paradisua: 70 disziplina ezberdin. Dena 1.200 metrotik gora. Nork eskain dezake gehiago?
Jauzi egin artekoa
Amatiño
2016/10/16 00:05
Behin jauzi eginez gero, minutu eskas bat baino ez da. Beldurtzeko, izutzeko edo zirrara sumatzeko baino zatia laburragoa. Eta barrenera heldu bezain laster, ezinbesteko galdera: hau al zen guztia?
Australiar angulak arrautzatan
Amatiño
2016/10/13 00:05
Umetatik entzun izan dugu angulak Sargazoen itsasoan jaio izaten direla, Ternua eta Karibe artean, eta Mexikoko golkotik Europaraino Atlantikoan zehar datorren itsaslaster beroaz baliatuz, euskal ibaietan barrena sartu ohi direla igeritan, euskaldunok Gabonetan jan ditzagun.
Ezaguera-kontua
Amatiño
2016/10/10 00:05
Pedro Migel Etxenike, Euskal Herriko Unibertsitatearen katedraduna eta Donostia International Physics Center fundazioaren lehendakaria, Teknologiaz doctor honoris causa egin berri dute Finlandiako Aalto Unibertsitatean. Zorionak.