Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Esperimentuak eta ohiberritzeak, gaseosaz hobe

Amatiño 2016/12/19 23:55
Orkestrak Ramon Lazkanoren erestia (Ravel – Scènes) amaitu bezain laster, aurreko eserlekuan nuen emakumeak galdetu zion senarrari, errietan egingo balio bezala: “¿Tú sabías que este concierto iba a ser así?” Gizonak, mutu, hasperenka, bizkarra jaso zuen, etsita eta asper-asper eginda, damuak jota edo. Bitartean, berrogeitaka entzulek jarrilekua utzi eta alde egin zuten.

Ezjakintasunaren ausardia

Amatiño 2016/12/17 00:35
Urte gutxi (28) eta informazio gutxiago nuen nik, 1974an, erbesteko Jesus M. Leizaola ustekabean agertu zenean, Aberri Egunez, Gernikan. Nik, nire baitan, ez nion “lehendakari zahar” (78 urte) hari batere meriturik, jatortasunik eta zintzotasunik ukatzen, baina, topikoak topiko, erabat sinetsia nengoen “lege zaharreko beste edozein politiko bezala” nabarmen ezjakina zela kultura-arloan eta euskara-kontuetan. Gero jakin nuen, ostera, ezjakina inor izatekotan, ni neu nintzela. Ezjakin eta ausart. Ezjakintasunaren ausardia.

Azkueri zor zaion ezagutza

Amatiño 2016/12/14 00:05
Lekeitioko herriak, Euskaltzaindiak, sabindarrek eta euskaltzale orok omenaldia eskaini zioten Resurrección M. Azkueri 1936ko ekainaren 28an. Ekitaldia amaitu ostean, Aitzol, Orixe, Antonio M. Labaien eta Aita Altzo kaputxinoa, bertako kaian motordun txalupa hartu eta, Donostialdera abiatu ziren itsasoz. Segurutik, lauzpabost ordu behar izango zituzten etxeratu orduko baina, antza, Lekeitiotik Donostiara joateko biderik azkarrena zen garai hartan.

Andoni Barbarin, Beriaingo zaindaria

Amatiño 2016/12/11 00:05
Andoni Barbarin lizarratarra 1313 aldiz, barrena, igo da Beriaingo gainera. Hobeto esan, zehatz, hilaren 4an. San Donato inguruan elkarrekin topo egin genuenean, 1313 igoaldi zeramatzan, bata bestearen ondoren. Geroztik, astebete igaro denez eta, azken bolada honetan, ia egunero igotzen ari denez gero ba… behar bada, honezkero, 1320ren bat bider edo.

Austriarren abilezia

Amatiño 2016/12/08 00:05
Erreferendumak joeran omen dauden honetan, atera bai kalera mikrofonoa eskuan hartuta eta galdetu jendeari pasatu ahala: nongoa zen Hitler? Eta hamarretik bederatzik erantzungo dizu: alemana. Ondotik, berriro galdetu: eta Beethoven? Eta gehienek austriartzat joko dute. Distortsio hau omen da sekula Herri batek historiari sartu dion ziririk handiena.

Datuak onegiak direlako ezkutatzen direnean

Amatiño 2016/12/05 00:05
Nik uste, une honetan hau irakurtzeari ekin dioten gehien-gehientsuenei interesatzen zaie zein den Eusko Jaurlaritzak euskal hedabideei ematen dien dirulaguntza. Baina, nago, gehien-gehintsuenok ez dakitela. Eta zergatik ez dakite? Datuak publikoak ez direlako ala publikoak izan arren zabaltzerik ez delako komeni? Eta zergatik ez da komeni? Datuok txarregiak direlako ote? Baina, txarregiak balira… gizarte-saretan ez al lirateke nabarmen salatuko? Orduan… onegiak direlako ezkutatzen al dira?

Beti da aurrenengo aldi bat

Amatiño 2016/12/02 00:05
Zahartzat jotzeko modu asko daude. Noizbait gazteren bat hurbilduko zaizu "qué hora tiene?" galdezka. Beste behin, museoko sarrera erosterakoan, neskatilak jubilatuaren txartela emango dizu adinik ere galdetu gabe eta, gutxien uste duzunean, ezezagunen batek bere eserlekua utziko dizu autobusean. Beti da aurrenengo aldi bat.

Elurrak zuritu aurretik

Amatiño 2016/11/29 00:05
Lalarriko lautada, Ordesako Natura Parkearen ekialdean, glaziarra izan omen zen duela hainbat mila urte. Gero, ibon mendi-urmaela, eta orain, bizpahiruko kilometroko zelai ordeka eta lau-laua. Joaterik merezi duen ingurunea.

Ad maioren revolutionis gloriam

Amatiño 2016/11/26 21:15
"Kubak ezagutzerik merezi ote duen galdetzen didatenei baietz erantzun ohi diet. Baina ez polita, merkea edo sexuala delako, geratzen zaigun turismo politikorik interesgarrienetakoa delako baizik. Berandu baino lehen Fidel Castro hil egingo da eta nekez iraungo du Castrorik gabeko castrismorik (2006.08.06)". Orain hamar urte idatzi nuen "berandu baino lehen" horrek hamar urte iraun du.

Sydneyko euskal etxeak, 50 urte

Amatiño 2016/11/25 00:05
Jai-giroa nagusi izan da aurreko astean Sydneyen, “Gure Txoko Basque Club” izeneko euskal etxea sortu zeneko 50. urteurrena ospatzerakoan. Eta aparteko lekuko izan dugu, bertan, Manu Ibarra eibartarra. Berari zor dizkiogu gaurko argazkiak