Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Behiak jezten dakien Justizia ministroa

Behiak jezten dakien Justizia ministroa

Amatiño 2017/05/21 00:05
François Bayrou biarnotarra izango da Macron gobernuaren Justizia ministroa. Baserri-girotan hazia eta hezia, letra klasikoetan da graduatua, literatura du gustuko eta Nafarroako Henrike III.a zena eredutzat. Europa zale sutsua eta “hirugarren bidearen” aldarrikatzaile, ez da arrotza Sabin Etxean.

Bordères herrixkan (700 biztanle inguru) jaioa (1951), Betharram eta Lourdes inguruan, François Bayrou nekazarien semea da eta, aita hil ostean, amari lagundu behar izan zion hainbat urtez etxeko baserri-lanetan. Oraindik ere, "traktorea ondo kudeatu beharra" da berak sarri erabili ohi dituen alegorietakoa.

Senez biarnotar arrunta, Paueko alkatea da egun eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren lehendakari, 1982an. Nafarroako Henrike III.aren eta Frantziako IV.aren (Joana Albretekoaren semea) biografiagilea ("Le Roi libre"), haren agintea azpimarratu izan du, Frantziako katolikoak eta protestanteak elkartzeko gauza izan zenez gero; baita ildo beretik “hirugarren bidea” proposatu ere, Frantziako zentru-eskuina eta zentru-ezkerra elkarrekin uztartze aldera.

Hain zuzen ere, kontserbadore eta sozialisten arteko zubigintzaren aldarritan sortarazi zituen Frantziako Mugimendu Demokrata zein Europako Alderdi Demokrata non, Romano Prodiren ohorezko lehendakaritzapean, bildu zuen, bidelagun, Eusko Alderdi Jeltzalea. Orduan, 2004ean eta Erroman, izan nuen nik zentrista peto-petoa ezagutzeko aukera. 

François Bayrou Frantziako Hezkuntza ministro lehen aldiz izatera heldu zen urtean (1993), Emmanuel Macron 16 urteko nerabea baino ez zen. Horra non, ia 25 urteren bueltan, erretiratzeko sasoi-bezperetan, Biarnoko nekazarien semeak lortu ahal izango duen, azkenik-edo, betidanik erdietsi nahi izan duena: hirugarren bide Europa zalea.

Bai ote?

Ortuzar, Juncker, Bayrou

François Bayrou, lehena eskuinetik. Ezkerraldean, berriz, Andoni Ortuzar eta Jean-Claude Juncker, Europako Batzordearen presidentea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: