Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Erabakirik popularrenak ez dira beti abertzaleenak

Erabakirik popularrenak ez dira beti abertzaleenak

Amatiño 2017/05/28 00:05
Donostiako Udalak erabaki zuen, 1906ko abenduaren 26an, “Herriaren onespena merezi zutela” bai "1878ko otsailaren 28an lehen kontzertu ekonomikoa hitzartu zutenek" eta “baita hurrengo kontzertuak kudeatu zituztenek ere”.

1876ko uztailaren 21ean foruak galdu ostean, etsipena barreiatu zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zehar (ordurako Nafarroak sinatua zuen Lege Hitzartua, 1841ean). Giro goibel hartan “dena ala ezer ez” delako jarrera nagusitu zen euskal gizartean barrena. Ferran Soldevila i Zubiburu historiagileak jaso zuenez: “Es difícil para un pueblo dolorido bajo el peso de una tragedia colectiva –y este es el caso de Vasconia en la hora de perder sus instituciones— medir el interés de lo que se salva en medio de la catástrofe, juzgar rectamente a los que contribuyen a salvarlo. Por eso no es sorprendente que el concierto económico fuese considerado desdeñosamente por la mayoría de los vascos y que los hombres que trabajaron por conseguirlo fuesen considerados poco menos que como traidores” (Historia de España. VIII. liburukia, 166 orr. Bartzelona, 1959).

Urte dezente asko pasatu behar izan ziren, euskal gizartea jabetu zedin lehen kontzertu-negoziatzaileek lortu zuten itunaren garrantziaz: “No se les hizo justicia sino años después, cuando hubieron aparecido los beneficios que aquel régimen había reportado a las provincias vascas y el contraste con las otras provincias agobiadas bajo el peso de contribuciones mucho más duras y sometidas a los procedimientos exactivos del Estado”.

Belaunaldi oso bat igaro behar izan zen Donostiako Udalak onartu orduko “un voto favorable al régimen de los conciertos” eta, agirian aitortu, zein gogotik asmatu zuten “los que, en mismas o más adversas circunstancias, habían trabajado y conseguido mantener y consolidar el régimen, especialmente los que, en momentos difíciles, desoyendo otras voces que no fuesen las del patriotismo y amor al país, lo fundaron arrostrando la impopularidad, que es el más grande don que el patriotismo puede ofrecer…”

Alegia,  epe motzean besterik iruditu arren, aldarrikapenik popularrenak ez direla beti emankorrenak edo, beste modu batez esanda, benetako abertzaleak jakin behar duela erabakirik onenak hartzen, nahiz, anartean, popularrak izan ez. 

España foral

España Uniforme o Constitucional, España Foral, España Incorporada o Asimilada eta España Colonial. 1854

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal