Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Zerrategi "adimenduna"

Amatiño 2019/11/20 00:00
Entxufe adimendunak instalatzea asmakizun handia da, segurutik, etxeko berogailua lanpostutik telefonoz piztu edo itzali ahal izateko. Baina, XIX. mendearen hondarrean, baserritik atera beharrik gabe zerrategia martxan jartzeko sistema asmatzea gutxi batzuen etorri apartaren erakusgarri baino ez zen.

Bartók, Bruckner eta Agur Jaunak

Amatiño 2019/11/15 15:00
Segurutik Hamburgoko Orkestraren kontzertua entzun nahirik aurrekoan Donostiako Kursaalera joan ziren 1.600 lagunek ez zuten inondik itxaro, zutik amaituko zutenik txaloka. Txaloka bai, zutik ez ordea. Izan ere, ez ziren tente jarri txaloak jotzeko, txaloei ekin aurretik zutik baitzeramaten zenbait minutu, isil asko, noiz “Agur Jaunak” amaituko. Hamburgoko Orkestrak Kursaaleko entzulegoa ustekabean harrapatzen asmatu zuen.

Alderdi Popularra falta

Amatiño 2019/11/12 11:25
Igandeko hauteskundeetan Alderdi Popularrak ez zuen, beste behin, batere diputaturik lortu Euskal Autonomia Erkidegoan. Ez Gipuzkoan, ez Bizkaian eta, azkenean, ezta Araban ere. Nire ustez, Espainiako Kongresuan Alderdi Popularrak hiru lurraldeotako ordezkaritzarik ez izatea albiste txarra da euskal joko politikoaren ikuspegitik.

Kontzesioak, nork nori?

Amatiño 2019/11/10 15:30
Euskara gutxietsia gelditzen da, Paco Ibañez Donostiara etorri, Kursaala bete, euskaraz baleki bezala harro asko aditzera eman, eta aurkezpen arrunt bat egiteko ere gauza ez denean. Kontzesioa… nork nori?

Langabeziaz, Europar Batasuna 2007ko egoerara itzuli da; Espainia, ez.

Amatiño 2019/11/05 16:00
Auskalo 2019ko langabeziaren azken datuak iazkoa hobetuko ote duen Gabon Zaharretarako, baina irailean amaitu zen hirugarren hiruhilabetekoak, behintzat, ez zuen ekainekorik ondu Hego Euskal Herrian. Espainian, berriz%14tik jaitsi da estreinakoz azken hamabi urteotan, nahiz krisialdi aurreko kopuruetara inondik ere ez heldu.

Garai beltzak

Amatiño 2019/11/01 12:10
Lagun batek helarazi dit ondoko testua. Nik esango nuke 1977-1978 inguruan gertatua eta, segurutik, 1998an idatzia eta argitaratua. Duela berrogei urte ez zen giro gurean, ezta hogei urte geroago ere. ETAk 788 pertsona erail zituen 1998 baino lehen eta 66, 1998tik 2010 arte. Angel Ruiz de Azua prentsa-argazkilariaren gorazarrez idatzitako testua izugarri hotza da. Tragediaz kanpoko bastidoreetatik idatzia. Biktimei zaien errespetu apur bakarra da euren izena ez aipatu izana. Birritan biktimak, alegia. Benetan garai beltzak.

Epikarik gabeko errutina

Amatiño 2019/10/29 11:17
Berrogei urte dira erreferendumez onartu zela Gernikako Estatutua. Orduan sekulakoa zena, orain ez omen dago ospatzeko moduan.

Montserrateko Andra Mariak har gaitzala altzoan

Amatiño 2019/10/24 17:10
Urteak kunplitu ahala, begiak lausotzen ari zaizkidan neurrian, gero eta ilunago ikusten dut nik Kataluniaren konponbidea. Nago, nekez atonduko dela ezer, Kataluniak zezena adarretatik oratuko duen liderrik aurkitzen ez duen heinean eta, Espainian, gobernu sozialistak ahul jarraitzen duen artean.

Eko Rallyaren eredua

Amatiño 2019/10/15 11:40
Aurreko asteburuan eratu da, Bilbon, lehen Eko Rallya. Rallyak autoz egindako lehiaketak dira, baina irabazleak ez dira izaten helmugara lasterren heltzen direnak, zirkuitoa erregularren egiten dutenak baino. Eko Rallyak, berriz, erregularrenak izateaz gainera, energia-kontsumoaz ere eraginkorrenak direnak. Hau da, nork energia berdinez kilometro gehiago egin.

Ustea ez da jakitea, baina jakitea ez da nahikoa

Amatiño 2019/10/05 10:05
Zenbaitek besterik uste arren, “komunikatu” eta “informatu” adierarik zaharrenetakoak dira euskal testu idatzietan. Lehena Landucciok jaso zuen euskarazko aurrenengo hiztegian (1561) eta, bigarrena, Leizarragak aipatu, Testamentu Berrian (1572). Ia bostehun urte geroago, bi funtzio horiek dira zientziarik aurreratuenaren erronketakoak.