Landarbaso, Donostia berdea
Amatiño
2021/09/20 00:10
Landarbaso da, segurutik, Donostiako ingurune naturalik nabarmenenetakoa. Errenteriaz, Hernaniz eta Astigarragaz inguratua izan arren, lurrez da donostiar auzoa (barrendegia), XV. mendetik edo, nonbait. Donostia “kalea” baldin bada, Landarbaso, berriz, mendia, basoa, izena berak dioenez. Hiri berbera, bi mundu.
Erantzunik ez
"Suaren froga", XVI. mendeko historia nobelatua
Amatiño
2021/09/17 23:55
Joanes Lopez Zeraingoa (Zerain, 1488 – Granada, 1530) izan zenik ere ez genekien oraintsu arte. Patri Urkizuk haren aipamena aurkitu zuen ezustean “Erasme et l’Espagne. Recherche sur la vie spirituelle du XVI siècle” (Marcel Bataillon, 1957) tesian. Han-hemenka tiraka hasi eta burutu ahal izan du, datuz eta fikzioz, “Suaren froga” izenburupeko historia nobelatua.
Joseba Arregi: ‘Gaur Egun’ euskaraz izan zedin ordenatu zuena
Amatiño
2021/09/14 20:55
Bart hil da Joseba Arregi. Albistea sarean barreiatu da goizean goiz, irrati-telebistek ahal bezain laster eman dute heriotzaren berri eta biharko egunkariek, era batez zein bestez, hainbat informazio eta iritzi eskainiko dute hartaz. Nekez jasoko, ordea, Joseba izan zela ‘Gaur Egun’ euskaraz izan zedin proposatu zuena.
Nora bere noraezean
Amatiño
2021/09/12 00:25
Ane Pikaza sinesgarria da bere bakardadean. Bere osteratxoa, berriz, naif samarra, motela, borondatetsua. Beragarria, agian, baina inondik ere ez hunkigarri edo zirraragarria. Gehiegikeriarik gabeko euskal paisaia, euskal aktore ezagunen zerrenda, musika hurbila, laueleduna… euskal publikoa bereganatzeko moduko faktoreak dira.
Zulo beltzetik galaxiarik zabalenera
Amatiño
2021/09/09 09:00
Zazpi euskal opera konposatu ziren 1909-1920 bitarteko hamarkadan. Ondoko mende osoan, bat baino ez (Gernika. Escudero, 1987). Adituek jakingo dute zelan kalifikatu azken ehun urteotako euskal musikaren balantza, baina operaz, behintzat, hutsaren hurrengoa, zulo beltza. Iluntasun hori argitzera datorren izpia da "Maitena".
Marroia, jatorrizko larru-kolorerik benetakoena
Amatiño
2021/09/07 09:05
Zenbat buru hainbat aburu dio esaera zaharrak, eta hain zaharra ez denak, berriz, zenbat gustu hainbat zapore, edota zenbat gustu hainbat kolore. Baina, dena ez da gustu-kontua, ez da estetika soila. Horrez gainera badira, joerak eta modak ere, jatorriak eta istorioak.
Ni naiz naizena
Amatiño
2021/09/04 23:50
“Yo soy el que soy” antzerki-saioaren formulak aurreneko minututik funtzionatu ez ezik, azken momenturaino eutsi ere eusten dio goiari, eta egiazko historiaren protagonista beraren hausnarketa pertsonalaz amaitu. Hasi eta buka, benetan ziraragarria
Filologia vs felinologia
Amatiño
2021/09/01 12:55
Inork ez dio Xapi Elkarteari katuekiko zaletasun eta maitasunik ukatuko. Ezta katu-koloniarik kudeatzeko gaitasunik ere. Nahi genuke pentsatu, ordea, katuen mesedetan, xapitarrak hobeak direla katuzaintzan euskal ohargintzan baino. Zer ote larriago, euskarazko testu traketsak moldatzea ala katuei jaten ematea?
Donostian sartu beharrik gabeko Donostia
Amatiño
2021/08/29 23:55
Nor ez da noizbait Igeldon egon? Nork ez ditu Donostiatik gorako bi bideak (Antiguotik nahiz funikularraren azpitik) ezagutzen? Donostiako Klasikak erakutsi digu, berriz, badela Murgiletik igotzerik ere. Baina ez dira hor aukerak amaitzen. Beste hiru bide ere izan badira, gutxienik, beti leku beretik igo nahi ez duenarentzat. Ez dira, behar bada, gozoenak baina bai, agian, politenetakoak. Aginagatik gora, esaterako.
Baloia jokoan, Gipuzkoa Plazan
Amatiño
2021/08/26 13:01
Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA) arrazoia eman dio Eibar futbol-taldeari eta, jakinarazi, Gipuzkoako Foru Diputazioak hobe lukeela lurraldeko futbol-taldeentzat urtero jartzen dituen diru-laguntzak deialdi publikoaz zabaltzea eta ez Real Sociedad-en bitartez. Alegia, indarrean daukan ordain-sistema eta barne-merkatua “bateraezinak” direla.