Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Gotzainaren protokoloa bete

Amatiño 2022/12/01 09:00
Badut nik aspaldiko laguna, apaiza, ezohiko formazio handia duena eta sekulako umore finaren jabe dena. Honezkero laurogeitaka urte ditu, baina ez du ez bata eta ez bestea galdu. Buruargi jarraitzen du, eta eguneroko abadetza-eginkizunetatik jubilatu duten arren, lanean darrai, diskrezio handiz, ikastaro berezietan hitzaldiak ematen eta liburuak argitaratzen. Ez da edonor.

"Hazia", Arizmendiarrietaren omenez eta gomutaz

Amatiño 2022/11/27 21:30
Arrasaten eta Bilbon aurkeztu ostean, bart heldu da “Hazia” musikala Donostiara. Ez da Kursaala betetzeko gai izan, bai, ordea, bertan bildutakoak pozarren asetzeko lain. Nago, badela euskal gizartean Arizmendiarrieta zena sekula ahaztuko ez duenik eta, aldi berean, nor izan ote zen ere ez dakienik. Ezustean, bietakoak izan nituen ezker-eskuin. Eta biak urbitsetan. Ez da gero gutxi.

Gazteak irakurzaletu beharra-edo

Amatiño 2022/11/23 09:40
Bada gazteriak “lehen” baino gutxiago irakurtzen duela uste duenik. Ez dakit nik zer den “lehen”. Ez dago batere argi, elektronika hedabideetan sartu ostean jendeak irakurtzeari utzi ote zion. Eztabaida Ipar Ameriketan hasi zen 1950eko hamarkadan, telebistaren ustezko kalteak zirela-eta. Baina, 70 urte geroago, inork ez du uste XXI. mendeko belaunaldi gazteak XX. mendearen hasierakoak baino gutxiago irakurtzen duenik. Ez gurean, behintzat.

EGArik gaindituko ez lukeen itzultzailea

Amatiño 2022/11/19 09:00
Pantailak Euskaraz plataformaren proposamenari jarraituz, ikusi berri dut Netflixen “Enola Holmes2” filma, euskarazko azpidatziekin. Familia giroan ikusteko moduko ekoizpena, nerabe gazteei dagozkiekeen amu, amarru eta imintzioez moldatua. Harako azpidatzien abizaria izan ez balitz, sekula ikusiko ez nukeen filma,

Berrogei urte eta orain hau!

Amatiño 2022/11/15 17:30
Batek daki egungo gazteriari ardura ote zaion Nikaragua, eta auskalo ba ote dakien nor den Ortega presidentea. Nago, ostera, duela mende erdiko gazteriari ardura zitzaiola Nikaragua eta bazekiela nor zen Somoza diktadorea. Geroztik berrogei urte luze joan dira. Eta gure Benigno Baskaranek esango zukeen bezala: "Berrogei urte eta orain hau!".

Ziurgabetasunak ez dio, oraindik, lan-arloari nabarmenegi erasan

Amatiño 2022/11/11 09:50
Ekonomiak bizi duen ziurgabetasunak zalantzak eta noraezak areagotu arren, ezin esan, ordea, orain arte langabezian eragin nabarmenik izan duenik, aurtengo hirugarren hiruhilekoko datuei bagagozkie behintzat.

“Ardiordosa”, zurezko presak egiteko teknika

Amatiño 2022/11/07 23:30
“Ahardiak” dira abere beltzen (zerriak-eta) arteko emeak eta “ordotsak”, berriz, arrak. Beraz, ahardi-ordotsak lirateke gaur egungo ar-emeak edo, hobeto esan, ordenaz esanda, eme-arrak. "Ardiordosa" da zurezko presak egiteko teknika, XVI. mendean, behintzat.

Elkano, “homo faber" euskaldunaren garaikide

Amatiño 2022/11/04 10:30
“Vuelta al país de Elkano” sekulako dibulgazio-liburua da. Zabalkunde arloan gutxitan aurkitzen den horietakoa. Erabat gomendagarria, erraz eta gustura irakurtzekoa. Nire biloba bakoitzari ale bana oparitzeko modukoa. Ander Izagirre kazetaria da, kazetari ona. Jakinmina du, galdetzen daki, areago biltzen eta, zer esanik ez, kontatzen.

Katalanen pilota eta irlandarren literatura

Amatiño 2022/10/31 09:00
Irati Jimenezen “Begiak zabalduko zaizkizue” da, azken bolada honetan gustuen irakurri dudan liburua, saiakera arloan Euskadi Literatura Saria irabazi berri duena, hain zuzen. Idazlearekin bat etor gaitezke edo ez, baina ezin muzinik egin haren idazteko makina bizkor, sutsu, lotsabako eta pasioz josiari. Hala ere…*

Bi mila urteko arnasa estua

Amatiño 2022/10/27 08:53
Muinopeko aparkaleku huts-hutsean autoa utzi, sugandila artean maldan gora igo, eta bi mila urteko hiri galdu, ahaztu, ezezagun eta anonimoaren baitan murgiltzea ez da, inondik ere, edozein astegun buruzuriko zoria. Sekulako isiltasuna, erabateko bakardadea, lur-soro idorra eta, are agorrago, sargori giroa. Bi mila urteko arnasa estua.