Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Hara Europa, lur hoberikan

Amatiño 2009/06/16 00:02
Ahoa betetzen zaigu progresiaz eta modernitateaz baina, Iparragirrerekin batera, XIX. mendeko kanta dugu oraindik ere ahotan: "Ara España, lur oberikan, ez du Europa guciac".

Denon artean

Amatiño 2009/06/13 12:28
Telebista-programatzaileek aspalditxodanik dakite audientziarik handienak lortzeko modua ez dela beti arlo jakinekoren bateko programarik onena jartzea. Aitak futbola ikusi nahi badu, amak albisteak, amamak telesaila, alabak lehiaketa eta semeak marrazki bizidunak… atzenean familia osoak erdipurdiko filma ikusten amaitu dezake.

Euskal enpresen arteko lankidetza

Amatiño 2009/06/10 23:07
Albistea ez da segurutik inon agertuko baina, gaur bertan, euskal enpresa* batek ateak zabaldu dizkio merkatuan konpetentzia zuzena egiten dion beste euskal enpresa bati, lantegi osoa erakutsi, hiruzpalau orduko informazioa eman eta bere ekoizpenik berritzaileenak zertan diren aurrez aurre azaldu. Behar bada ez da horrelakorik sekula aurretik gertatu.

Etxeko erreginak

Amatiño 2009/06/09 00:27
Gurean emakumeak dira nagusi. Guztira bost: isilpoltsa-erregina, bi aginte-erreginak eta oraindik bururik lar altxatu ez duten hiru printzesak.

Euskal energiaren indarra

Amatiño 2009/06/07 23:54
Joseba Grajales gasteiztarra da. Inor gutxik ezagutzen du eta Wikipedian ez du batere sarrerarik. Baina Joseba Grajalesek azken aste honetan sinatu du, Cristina de Kirchner lehendakariaren, Argentinan hurrengo urteetan Guascor enpresak egingo duen munduko parke eolikorik handiena. Guztira 400 haizerrota edo 1.700 milioi euro.

Euroerregioen aukera

Amatiño 2009/06/05 13:50
Europar hauteskundeak direla eta, Izaskun Bilbao hautagai jeltzaleak Euskal Herri guztia bilduko lukeen “euroerregioa” aldarrikatu du. Auskalo aukera hori jorratzerik ote dagoen honez gero, bazterrak larregi gaiztotu baitira azken urteotan. Baina, edozein modutan, nik nahiago euskal euroerregio apala oraingo egoera petrala baino. Aukera hoberik duenak esan dezala.

Aurkariak eta etsaiak

Amatiño 2009/06/04 00:03
Hogeita hamar urte luze bai, euskal esparruan “denetik bi” izateko dugun zoritxarreko joera salatuz zutabetxoa idatzi nuela. Garai hartako panoramaren arabera, bi ETA, bi ELA eta bi euskal akademia aipatu nituen adibidetzat. Hurrengo hamarkadan bi EAJ sortu ziren; geroxeago, berriz, ezker abertzale bi; orain hurrengo ezker batu bi eta atzodanik, ostera, EA bi. Gurea mortala da gero.

Sistema ia perfektoa

Amatiño 2009/06/02 12:08
Zorioneko Internet eta teknologia berriei esker, honez gero bi milioi lagun omen dira munduan zehar ezein estatu, gobernu edo administraziori kontu handirik emateke bizi direnak. Nola ote? Nik emango dizut errezeta. Apuntatu.

Emakumeak maite ez zituzten gizonezkoak

Amatiño 2009/06/01 22:56
Argitara emandako nobelan oinarritutako filma ikustekotan zer ote da hobe, nobela irakurri aurretik joatea zinera ala irakurri ostean? Lagun arteko eztabaida honek inguratu nau asteburu honetan baina ez dut uste eztabaidak zentzurik duenik. Nekez erantzun dezake inork egoki eta zuzen, inork ez baitu aldi berean bi ikuspegien jabe izaterik. Ezina da, eta ezina baldin bada, ez gara gero ezinezko gonbaraziotan hasiko.

Oñatiarrak badaki Maltzagaren berri

Amatiño 2009/05/31 17:47
EAJ bitan zatitu eta EA sortu zenean, 1986an, Garaikoetxea lehendakariaren agintepeko alderdi berria erabat ahalegindu zen ia mende bat lehenago suspertutako ondare politikoaz jabetzen. EAk Jose Antonio Agirreren zein Manuel Irujoren mezua aldarrikatu ezezik, haien argazkiak eseki zituen elkartetxeetako hormetan. Honetan laburbildu daiteke gaur egungo EAren barne-zatiketa: Agirre-Irujo bikotea lemazaintzat hartu ala ez.