“Egunkaria”rekin bat, hainbat argudiorekin ez
Amatiño
2009/12/21 00:28
Bai, “Egunkaria libre” delako leloarekin bat nator baina ez, ostera, manifestazioaren inguruan zabaldu den zenbait lelorekin. Ez dut uste “Egunkaria” euskaraz baino ez zelako itxi zenik. Ez dut uste epaitegiko aulkian eserita dagoena “euskalgintza” denik.
21 erantzun
Avatar: teknologia asko eta gidoi gutxi
Amatiño
2009/12/19 22:33
Aspaldi agindu nion nere buruari ez nintzela gehiago joango animalia antzeko humanoide-filmik ikustera eta, oraingo honetan, “Na’viak” ikustera joan naiz, animalia itxurarik ez dutenaren aitzakiaz eta “Avatar” delako filma zinegintzaren historia aldatzera datorrelakoan. Auskalo aste neketsua izan den, agure-zahartzen ari naizen edo, beste barik, film aspergarri samarra ote baina, zenbait minututan, lo hartu dut.
Tailerreko jendea
Amatiño
2009/12/18 23:40
Orain hurrengo lan-bilera berean topo egin nuen Migel Lazpiur Confebask-eko lehendakariarekin eta, zenbait egitasmo berri tarteko, hainbat ordezkari ezezagunekin harremanetan hasia zela aldez aurretik nenkienez gero, galdetu nion: “Eta, Migel, ze moduz jende horreaz?” Eta Migelek jator asko erantzun: “Oso ondo, taillarreko jendia dok”.
Don Don Kikilikon
Amatiño
2009/12/17 00:00
Txirri, Mirri eta Txiribiton 1985eko abenduaren 17an hasi ziren Txirri, Mirri eta Txiribiton izaten. Ez ziren, ordea, pailazogintzan hasiberriak, ordurako hamahiru urte zeramatzaten-eta Kixki ta Mixki ta Kaxkamelonenak egiten Euskal Herri guztian zehar.
Zientzietakoak eta letretakoak
Amatiño
2009/12/16 00:13
Zientzien eta humanitateen arteko banaketa klasikoa Aristotelesen denboretakoa omen da. Agindu ere agindu ziguten --1982ko udazkenean entzun nuen estreinako-- teknologia berriek hemisferio bi horiek elkartaraziko zituztela baina… bistan denez, oraindik ez behintzat.
Trakatan trakatan, hiru errege
Amatiño
2009/12/14 23:57
Mundua aldatzen ari denik ez du gero inork ukatuko. Nago gainera, ni neu, azken bolada honetan ez ote duen abiada dezente hartu. Aurreko mendearen hondarrean ustekabean topo egin zuten hiru erregeak elkarrekin bildu eta, oraingoan, XXI. mendeaz arrapaladan jabetu nahi bide dute. Hiru dira, hiru, erregeok: Teknologia, Komunikazioa eta Botorea. Hemen dira, heldu dira, nagusi dira. Saretikan mintzatzen da Interneten tronpeta, baita ere ikaratzen zibernauten ibarra.
Zapalduak eta zapaltzaileak
Amatiño
2009/12/12 16:00
Urrunegi joan beharrik gabe, aurreko ostegunean, Deustuko Unibertsitateak honoris causa doktorea izendatzen zuelarik, Jon Sobrinok gogoratu zigun munduan bizi garenok talde bitan baino ezin garela banatu: zapalduak ala zapaltzaileak. Kinka larria bezain latza gero, nik ez baitut nere burua zapaldutzat… Hala ere, gure Jon Sobrino miresgarriak ez zigun argitu jesuitak zein taldetan dauden.
Denboraz kanpoko auto elektrikoa
Amatiño
2009/12/11 23:55
Hurrengoa, liburu elektronikoaren zein auto elektrikoaren hamarkada izango da. Horrela esanez gero badirudi pareko asmakizun edo teknologia berri biren aurrean gaudela, baina ez da egia. Liburu elektronikoa guztiz berria da eta auto elektrikoa, ostera, orain dela 50 urtekoa. Izan ere, 1953tik aurrera auto elektrikoak egin ziren Eibarren eta liburu elektronikoa zer izan ote zitekeen ere, inor gutxik jakin zezakeen orduan.
Ameliaren aukera galdua
Amatiño
2009/12/10 13:36
Amelia Earhart emakume ameslaria izan omen zen, burrukalaria, ausarta, egoskorra, kartsua, pasioz josia… “argiaren jainkosa” eta “Amerikaren andregaia”. Bai, izan omen zen. Omen… esandako guzti horretatik ezer gutxi islatzen baitu haren bizitzaren berri biltzen duen filmak. Ameliaren zine-izakerak ez du emoziorik, ez bere errebeldiak amorru izpirik, ez hegazkin-abenturak aparteko zirrararik. Maitalearekiko harremanei ez darie batere grinarik eta senar adarduna ez da betozko ilunik jartzeko gauza ere.