Hogeita hamaseigarrena
Amatiño
2012/01/19 22:30
"Euskal Kultura 2011" (Jakin 187) txosten-bildumaren baitan Patxi Gaztelumendik gogorarazten duenez, hamar urte joan dira Jimmy Walesek Wikipedia entziklopedia sortu zuenetik hona. Geroztik 300 (283?) inguru hizkuntzatan jaso omen daiteke bertako edukien berri eta guztien artean euskarazkoa da hogeita hamaseigarrena adiera eta sarrera-kopuruen arabera.
Erantzunik ez
Eman eta zabal ezazu munduan offshorea
Amatiño
2012/01/17 22:30
Hurrengo hamarkadan “offshore” energia eolikoak sekulako aukerak eskainiko dituela-eta, Euskadiko Energia Klusterrak lan-talde aproposa sortu zuen 2009an, berehalako etorkizuna zertan izango aztertu eta sektore honetako euskal enpresek euren eskaintza aldez aurretik prestatu zezaten.
Txillardegi, zer gerta ere, euskararen alde
Amatiño
2012/01/15 22:00
Trantsizio garaian, 1980 inguruan, hainbat gairen nondik norakoa jarri zen eztabaida sutsuan euskal gizartearen barrena eta, besteak beste, baita euskararen erakundetzea ere.
Oteizaren arte-oinordetza, Alzutzan
Amatiño
2012/01/14 20:45
Segurutik gaur egun Euskal Herrian dugun museorik txukunen, goxoen, finen eta ikusgarrienetakoa Oteiza Museoa da, Altzuzako muinoan. Gainera, azken bolada honetan sekula jendaurrean azaldu gabeko hainbat irudi bildu ditu, “Emakumea eta ispilua” eta “Familia”, tarteko.
Oinarrizko kultura, prestakuntza eta ezaguera
Amatiño
2012/01/12 22:00
Geroztik beti pentsatu izan dut Madrilgo nerabea ezjakintasunaren morroi baino ez zela, ni neu oinarrizko kulturaren lekuko, Juanan Larrañaga prestakuntza fisikoaren adierazgarri eta alemaniarra, berriz, ezagueraren jabe.
Ezohizko hidrokarburuen erronka
Amatiño
2012/01/10 22:00
"Shale oil" (arbel-petrolioa), "tight oil" (petrolio trinkoa) edo "oil sand " (petrolio-harea) dira ezohizko hidrokarburu berriak, betidaniko petrolioak ahitzen eta garestitzen ari diren heinean nazioarteko merkatuetan gero eta gehiago agertuko direnak. Familia berekoa Araban aurkitu berri den "shale gas" delakoa*.
Bertan Bilbo!
Amatiño
2012/01/08 22:00
Guggenheim Museoa, Euskalduna Jauregia, Iberdrola Dorrea, Isozaki Atea, Euskal Herriko Unibertsitatearen Paraninfoa, Deustukoaren Liburutegi berria, Euskadi Plaza, Zubizuri zubia, Artklass eraikuntza, Meliá Hotela… ez zen hauetariko ezein ere orain hamabost urte eskas eta guztiak dira egun, ordea, Abandoibarraren eraberrikuntzaren adierazgarri eta Bilboren aldaketaren ezaugarri.
Petrolioa ote, XXI. mendeko ikatza eta siderurgia?
Amatiño
2012/01/06 22:00
Frantzia, Belgika eta Suitzako petrolio-findegietako langile-sindikatuek dei egin diete bost herrialdetako Gobernuei Petroplus enpresaren krisialdia dela-eta hainbat laguntza burutu dezaten. Sindikatuek ez omen dute nahi “XXI. mendeko ikatza eta siderurgia izaten amaitu”.
Aprender euskera por amor
Amatiño
2012/01/04 22:00
Hay mucho vasquito, super-abertzales y demás, que creen que el euskera hay que aprenderlo para salvar la patria o complicar la existencia del enemigo. Ana nunca llegó a esos niveles de confusión ideológica. Hizo lo que creyó que tenía que hacer. No por militancia sino, simplemente, por amor.
Iragarritako albistearen kronika
Amatiño
2012/01/02 23:52
Jose Manuel Soria Industria eta Energia ministroak ziurtatu du ziurtatu beharrekoa. Espainiar gobernu berriak atzera botako du Zapaterorenak 2009ko udan hartutako erabakia eta Garoña ez da itxiko 2013an, sei urte geroago baino, 2019an. alegia. Ezin, ostera, albistetzat jo, Rajoy berak agindu baitzuen 2009ko udazkenean: “hauteskundeak irabazten baditugu ez dugu Garoña itxiko”. Esan, irabazi eta egin.