Mimosa, ansiolitiko samarra
Amatiño
2012/04/06 23:00
Mimosa da udaberriak aurrera egin ahala lore horia galtzen duen zuhaitza. Kandelario, San Blas eta Santa Agata egunekin batera loratu ohi da urtero, otsailaren lehen aste inguruan, eta San Jose ondotik zimeldu, apiril aurretik. Gurean behintzat, mimosarik ez da basoan edo oihan galduan. Nekez gero ernalduko da mimosarik bere kasa. Mimosa non, etxea han. Mimosak jarri egiten dira, nahita landatu. Norbaitek, noizbait, horrela nahi eta erabaki izan duelako.
Erantzun bat
Albistea bigarren finala omen
Amatiño
2012/04/04 23:00
Zertan ote antzeko kazetariak eta adineko jendea? Ez daudela sekula egunekoaz gustura. Laurogei urteko zaharra egongo da bai, pozarren, familiaz goxo-goxo inguratua eta esango du: datorren urtean ez naiz egongo. Eta liburu-aurkezpenean kazetariak galdetuko diogu egileari: noiz argitaratuko duzu hurrengoa?
Pasioa San Joanen hitzetan... lapurteraz
Amatiño
2012/04/02 23:10
Igande arratsaldez Donostian izan genituen "Le Concert Lorrain" ganbera-orkestra eta "Nederlands Kamerakoor" abesbatza. Elkarrekin eskaini ziguten Johann Sebastian Bach konpositorearen "Pasioa San Joanen hitzetan" erestia. Bach berez da astuna, eta atsedenik gabeko 130 minutu lar luze, musika anoa txikerragoetan maite dugunontzat. Hala ere, ez lokartzeko-edo, dezente gustura aritu nintzen librettoa lapurteraz irakurtzen. Lapurteraz?
Saiak, jolasantza
Amatiño
2012/03/31 23:00
Bertako-bertakoek baino ez dakiten arren, sarri gero, usu asko, sai-aldrak jaitsi ohi dira Karrantzatik Muskizko hondartza aldera, “maldan behera”, Petronorren findegiko tximiniei darien isuri beroaz gozatzeko eta, bidenabar, behetik gorako aire-lasterraz baliatuta, lar ahaleginik gabe, berriro ere, gorantza, Karrantzako mendi-gailurretara itzultzeko. Sekulako ikuskizuna.
Bertan Bilbo!
Amatiño
2012/03/29 23:00
Batere erregairik gabe ibiliko omen den beribila datorren udan aurkeztuko da. Aire konprimituz abiatuko da eta ezein ibilgailu elektriko baino garbiagoa eta merkeagoa izango omen da. Ezelango isuririk gabe, gainera. Bertan Bilbo!
Jubilatu arte ez zazpi milatik jaitsi
Amatiño
2012/03/27 23:00
Udaberriarekin batera 68 urte bete dituen arren, ez omen du oraingoz jubilatzeko asmorik. Are gehiago, plana egina du, 68tik 78ra bitartean mendian jarraitzeko eta, 78tik aurrera, berriz, bizi; bestelakorik gabe, bizi. Eta “mendian jarraitzeaz” zer esangura ote duen galdetu diodanean, berak erantzun: “7.000 metroren bueltan”.
Lerroburuak ala burulerroak?
Amatiño
2012/03/25 23:00
Jose Migel Barandiaran aitajaunak esan ohi zuen izenik duen oro izan badela nonbait. Eta, seguraski, Euskadi Irratiaren albiste-faktorian behin eta berriz errepikatu ohi dituzten “lerroburuak” izan ere izango dira izenaren jabe, auskalo zelan asmatzea batere samurra ez den arren.
Loarre vs Bolea
Amatiño
2012/03/23 21:00
Egungo bake santuaren arabera nekez antzeman daitekeen arren, orain mila urte inguru bi zibilizazioren arteko muga gorria zen Loarre eta Bolea artean. Hegoaldean, musulmanen Buleya (Calagurris Fibularia) gotorlekua. Aurrez aurre berriz, iparraldean, nafarren Lobarre gaztelu ahaltsua. Mila urte geroago biek diraute, elkarren ondoan, turisten gozamenerako baino ez bada ere.
Henrike Knörr oroitu bai, jaramonik ez
Amatiño
2012/03/21 12:00
Hiru mende behar izan ditu Espainiar Akademiak euskara omentzeko eta hainbat hamarkada, berriz, Alderdi Popularrak, Jose Ignacio Wert ministroaren eskutik, gogoan hartzeko. Eta, giro honetan, batzuok eta besteok oroitarazi nahi izan dute, gozoki, Henrike Knörr zenaren elkar-bizikidetza. Oroitarazi bai, baina Henrike Knörr-ek nahi lituzkeenak bete ez. Ez PPek eta ez PSEk. Atzo Andres Urrutia euskaltzainburuak Eusko Legebiltzarrean egindako salaketa lekuko.
Footballista
Amatiño
2012/03/19 12:55
Besterik dirudien arren, ez da Eibarko euskara, japonieraz baino. Edo hobeto esan, japonieraz edo, baina latindar alfabetoz idatzia. Antza denez, kirol-aldizkariren bat da.