Pedro Aierbe, kardiologoa
Amatiño
2012/09/26 10:00
Pedro Aierbe gaztaroko laguna dut eta zahartzaroko kardiologoa. Arrazoi bi, zein baino zein garrantzitsuagoak, estimu handitan izateko. Gainera, euskararen aldeko beharginik isil eta amorratuenetakoa dugu Pedro, "Katillunekoa", beronen euskal ekarpenaz eibartar askok ez dakien arren.
2 erantzun
Mitoaren ohore hunkigarria
Amatiño
2012/09/23 23:45
Berrogeita hamar urte joan dira Iribarrek Athletic-en jokatzeari ekin zionetik. Hemeretzi urte besterik ez zituen. Gaur iluntzean San Mamesen bildutako zaleek 1960ko hamarkadan ospetsu egin zen leloa errepikatu dute, barrena hiru aldiz: “Iribar, Iribar, Iribar es cojonudo, como Iribar, no hay ninguno”.
Iruzurra
Amatiño
2012/09/22 23:25
Mila bederatzirehun eta hogeita bederatziko “krak” larri bezain ospetsutik atera ahal izateko, Roosvelt lehendakariak estrategiazkotzat jo zituen industria-sektoreetako bat zinema izan zen. Geroztik, zine-industriak laurogeitaka urte daramatza indarrean Estatu Batuetan eta Europan, ostera, kultura izaten jarraitzen du, frantsesek bataiatutako “l´exception culturelle” delakoaren aitzakiaz.
Pazientzia… pazientzia…
Amatiño
2012/09/20 10:05
“Un público de tres millones de lectores, que se encuentra fuera del alcance de la civilización literaria… “ zioen Wilkie Collins idazle ingelesak 1858an. Publiko ezezaguna, nonbait, ohiko literatura-esparru ofizialetik kanpora ziharduena.
Itun fiskalaren gibela
Amatiño
2012/09/19 00:05
Artur Masek eta Mariano Rajoyk, itun fiskalaz-edo, bihar elkarrekin izango duten bileraren inguruan, ez da beti zehatz ulertzen zergatik Hegoaldeko lau euskal lurraldeetan burujabetza fiskala dugun eta Katalunian, ordea, Madrilgo gobernua arduratzen den zergak biltzeaz. Arrazoia, inon aurkitzekotan, orain hirurehun urteko Ondorengotza Gerran (1716) bilatu behar da.
Hodeien azpitik
Amatiño
2012/09/17 00:05
Igande arratseko familia-giroan eta lagunartean eskaini du bart Ruper Ordorikak kantaldia, Donostiako Larrotxene plazan, Intxaurrondo zaharrean. Giro samurra, hurbila, arteza. Euskal kantagintzak bizi dituen hodei guztien azpitik, ofizioa du oñatiarrak. Lanbide miresgarria gero euskal kantariarena, sare guztien azpitik eta teknologia guztien gainetik.
Ixteko hamaika arrazoi
Amatiño
2012/09/14 23:45
Nuclenor-ek Garoña ixtea erabaki baino hiru hilabete lehenago, Terra.org digitalak “Diez razones para cerrar Garoña” agiria jaso zuen sarean. Zenbait adituren iritzia omen zenez gero, ez dut nik hamar arrazoietarik bat bera ere ukatuko baina bai nabarmenduko, ordea, hamaikagarren bat izan dela azkenean Garoña itxiarazi duena.
Homenaje a Iñaki Goenaga
Amatiño
2012/09/14 00:05
Iñaki era de los que no se resignaba ante la fatalidad, de los que tienen visión de futuro y empuje de presente. Iñaki era un ideólogo en el mejor sentido de la palabra, estaba en posesión de un sistema de ideas y valores bien estructurado. Estaba tan seguro de que nadie es imprescindible como de que nadie lo va a hacer por nosotros. Tenía algo que parece escasear cada vez más: ilusión por el desarrollo humano en todas sus facetas. Iñaki nos dejó cuando más le necesitábamos.
Aldatzeko gertu
Amatiño
2012/09/12 23:30
Ez nau ni gaur politikak Madrila eraman, ekonomiak baino, eta gizarte-esparru honen inguruan lan egiten duen jendea arduratuta ikusi dut, atzo Bartzelonan gertatuaz. Ez --ea asmatzen dudan adierazten— atzoko manifestazioak esangura dezakeenaz arduratuta, manifestazioaren aurkako argudiorik ezaz baino. Inor ulertu ezinak inoren iritziarekin bat etorri ezinak baino gehiago asaldatu ohi gaitu. Ulergaiztasuna adostasunik eza baino aztoragarriagoa da.
Herensugetan
Amatiño
2012/09/11 00:05
Gorkak dragoiak ikusten omen zituen han-hemenka. Baina semeak diotsa dragoiak ez direla existitzen (sic) eta emakumeak, berriz, dragoiak, inon egotekotan, Gorkaren buruan baino ez zeudela. Horra azken berrogeita hamar urteotako historia, dragoirik gabeko dragoi-historia. Norberak esan eta norberak sinetsi.