Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ertzaintzarentzako “eredu zibila”

Ertzaintzarentzako “eredu zibila”

Amatiño 2012/12/18 23:40
Karguaz jabetu bezain azkar Estefania Beltrán de Heredia Segurtasun sailburu berriak aldarrikatu du Ertzaintzaren eredu egokia: “Volver al modelo original <…>, un modelo civil, que sea del pueblo y esté al servicio del pueblo”. Oso ondo, ez da asmo txarra. Ezta kontu berria ere.
Ertzaintzarentzako “eredu zibila”

Estefanía Beltrán de Heredia

Orain dela hogeita hamar urte, Ertzaintzaren lehen andana (1982) kaleratu zenean, espainiar poliziaren tankera baino, britainiar “bobby"en eredua jarraitu beharra aldarrikatu zuen hainbatek. Eta Eli Galdos oñatiarrak, orduko Herrizaingo Sailburuordeak, erantzun zuen ironia handiz: "ondo dago ertzainak britainiar poliziaren pareko izan daitezen eskatzea. Saiatuko gara haien ospea merezi dezagun. Orain, euskal gizartea britainiarraren pareko izatea besterik ez zaigu falta".

Ezin esan, gero, azken hogeita hamar urteotan oso "britainiarrak" izan garenik. Aukeran, ea hurrengo beste hogeita hamar urteetan zertxobait baretu-edo egiten garen, patxada apurren batez jabetu, eta nolabaiteko errutina zibilen bati ekin. Orduan bai, orduan ertzaintzari ere samurrago egokituko zaio Estefania Beltrán de Heredia Segurtasun sailburuak amesten duen zorioneko eredu zibila.

E Galdos Jesus Agirre

Eli Galdos, 1995ean, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi zela,  eta Jesus Alberdi, Elkargiren zuzendari nagusia

Jaime
Jaime dio:
2012/12/19 23:18
Azken hamar urteotan ez gara sobera “britainartu”, jakina, baina Herri honetako biztanle arrunta naizen aldetik, Ertzaintza dela eta, hiru gauza eskatuko nizkioke sailburu berriari:
1º- Gizalege gehiago herritarrekiko tratuan. “Oye tu...” eta horrelako nabaskeriak baztertzea. Etxekoak ditugu ertzainak baina, sarritan, guardia zibilek duten gizalegea eredutzat edukitzea ez litzaieke txarto etorriko.
2º- Ertzaintzaren uniformearekiko errespetua. Zerbitzuan dagoen agente batek ongi uniformatua izan behar du, esan nahi da: lotuta egon behar diren botoiak lotuta izatea, txapela beti buruan (eta nola ipintzen den ikastea).
3º- Kontuan har dezatela euskara dela Euskal Herriaren jatorrizko hizkuntza. Kontuan hartuta, halaber, duela mende erdi bat ikastolen mugimendua hasi zela, ez da onartzekoa ertzain batzuen “ ikasten ari naizka “ desenkusa famatu hori euskaldunekin aritzen direnean. Euskaldunekiko errespetu eza izugarria dela iruditzen zait. Gaur egun euskaraz ez dakiena interesatzen ez zaiolako da.
Zilegi bekio horrelako kritikak egitea, gogo eta harrotasun handiz, 24 urtez Eusko Jaurlaritzako Barne Sailean, haietariko 5 berrozi gisan, lan egin zuen bati.
txu
txu dio:
2012/12/23 02:44
Ez dot uste euskal gizartiak Ertzaintzari gauziak errez darri detsanik. Alrrebes nago. Eta horrez gain azken gobernuak uste dot Ertzaintza erabili gura zebala Espainian botuak ataratzeko, horregaitik "gogorra" izan behar. Ondorixuak ondorixo.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: