Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Malatuz honaindi, Malatuz haraindi

Malatuz honaindi, Malatuz haraindi

Amatiño 2012/12/12 22:35
Gaur egun Malatu zuhaitza gogorarazten digun gurutzea nora ezean dago, inora ez doan bide bazter antzu, apal, goibel eta erdi ezkutuan. Ez dut nik esango haren gorazarrez oroitarritzar handi-mandirik jarri beharko litzatekeenik baina, nago, bere memoria onaz sarri harrotzen den Herriak ez ote dion zertxobait gehiago zor, non dagoen jakiteko seinaletxoren bat edo beste baino ez bada ere.
Malatuz honaindi, Malatuz haraindi

Malatu gurutzea, Luiaondon

Egunen batez agertuko da, gure goizeko izarra

bere odeietan inguru dela, Jaun Zuriaren itzala.

Eta orduan zainetan bada, ibero zarren odola.

biziak eman esanez biba, Jaungoikoa eta Arbola.

Iparragirrek kantatua da duela 150 urte inguru eta, jakina, zenbaitek pentsa lezake Gernikako Arbolaz ziharduela, baina, behar bada, Jaun Zuriaren aipamena tarteko, urretxuarrak Araiako Malatu arbola zuen gogoan ahapaldi hori burutzerakoan.

Araiako Malatu zuhaitzaren aurrenengo erreferentzietako bat Lope Gartzia Salazar jauntxoak eman zuen (Crónicas de Vizcaya, 1454): y bino allí en ayuda de los biscaynos Don Sancho de Stegures, Señor de Durango, y obieron allí su pelea, mucho porfiada y recia, y fue allí vencido y muerto el yjo del rrey de León y muchos de los suyos yacen enterrados en Arrigorriaga, que quiere decir en castellano peña bermexa Ensangrentada; y fueron en el alcance asta el árbol gafo de Luyando, y, porque no pasaron adelante en el alcance, le llamaron el árbol gafo; y con la gran alegría que ovieron y porque el dicho Don Zuria provó mucho bien por sus manos, tomáronlo por Señor y alcanzáronlo por Conde de Biscaya, y partieron con él los montes y los monasterios a medias, y prometiéronle de ir con él cada y cuando que menester lo obiesen hasta aquel árbol gafo a su costa dellos y con armas y sin sueldo y que, si dende allí adelante les quisiese llevar, que les diese sueldo.

Hau da, Malatu zuhaitzak adierazten zuela, ordurako, bizkaitarren ardurapeko arma-barrutiaren mugarria. Arbolaz honaindi, musu truk gudukatzeko gertu egon ohi ziren “aitaren etxea defenditzeko”; arbolaz haraindi, aldiz, diru truk baino ez.

Inoiz aipatu izan da Jaun Zuria eta Arrigorriagako gudua ez ote zituen Lope Gartzia Salazarrek asmatu, baina Andrés E. de Mañaricua historialariak esan bezala: “Se ha dicho con excesiva ligereza por alguien, que la leyenda de la batalla de Arrigorriaga se la inventó Lope García de Salazar. Esto no es verdad. Tan no es verdad que un siglo antes que Lope García de Salazar, había hablado ya de este episodio el conde Pedro de Barcelos”.

Badirudi, gertari hauek 840 urtetik 880ra bitartean jazo zirela, bizkaitarrek Leongo erregeren gudariak Padurako guduan garaitu eta Luiaondoraino uxatu zituztenean. Dena den, badirudi 1603 urterako galdua zela Malatu zuhaitza eta, geroztik, Bizkaiko Batzar Nagusiek haren ordez eta oroimenez oraino bertan dirauen gurutzea eraiki zutela. Gurutze ostean dagoen zuhaitza, berriz, Gernikako Arbolaren kimua omen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: