Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak

(Euskal) Irakurle taldeen jardunaren inguruko hamasei hausnarketa

zaldua 2010/06/02 11:48
Irakurle (edo irakurzale, edo literatur) taldeak (edo txokoak, klubak, solasaldiak, bilguneak etab.: aukera beza bakoitzak gustukoen duen izendapena) errealitate sendo bihurtu dira, azkeneko urteotan, euskal literatur sistemaren baitan. Iban Zalduak, halako pare batetan koordinatzaile gisa aritu denak, esperientzia horretatik zenbait ustezko ikasgai atera, bere intuizio batzuekin nahastu (ezin esan zeintzuk diren zentzuzkoago, ikasgaiak ala intuizioak…), eta hausnarketa hauek zirriborratu ditu, Volgako Batelariak inoizkarirako propio idatziak.

Apunte labur bat "Ojos que no ven" nobelari buruz

zaldua 2010/04/07 09:08
Leitu berri dut J.Á. González Sainz (Soria, 1956) idazle eta itzultzailearen azken nobela, "Ojos que no ven" (Anagrama, 2010). Irakurketa bakarra egin dut, orrialde bat edo besteren ertza tolestu, baina askoz ere gehiago ez, beraz, ezin hau liburuaren kritikatzat hartu, baizik eta irakurketa hurbilak eragindako (nolabaiteko) urgentziazko gogoeta batzuen gisa, gehien jota.

Volgako Batelariok bost urte

Volgako Batelariak 2010/03/30 09:48
Halaxe da, bai: egunotan betetzen ditugu urteak, zehazki bost, Volgako Batelariok. Gure lehenengo sarrera martxoaren 28an plazaratu genuen, eta aurkezpen ofiziala, Gasteizko Gora tabernan, apirilaren 6an egin genuen. Eta hori ospatzeko, edo gogoratzeko (eta alfer samarrak garelako), inoizkari honen lehenengo manifestua berreskuratu dugu.

Haur eta Gazte Literatura helduei azalduta (2): Baina zer gertatzen da (HGLko) euskal sortzaileekin?

Manu Lopez Gaseni 2010/03/25 12:29
Haur eta gazte literaturari buruz Volgako Batelariak-en argitaratzen ari den kolaborazioaren bigarren emanaldiarekin datorkigu Manu Lopez Gaseni idazle eta unibertsitate-irakaslea. On egin!

Kartak Iwo Jimatik

Uxue Apaolaza 2010/02/12 14:39
"Cartas desde Iwo Jima" Clint Eastwood-en pelikularen eta "Cartas desde Iwo Jima del general Kuribayashi" Kumiko Kakehashiren liburuaren irakurketa konparatua egitera noa. Gehiago oinarritzen da pelikulan, liburuan baino, behingoagatik esan baitezaket nahiago dudala pelikula liburua baino, liburua jeneralarekin maiteminduegi egoteagatik beharbada. Zergatik da pertinentea lan hau hemen agertzea edo nola sinestarazi diet hala dela Volgako gainerako kideei? Fikzioak historia eta zuzendariaren ikuspuntua kontatzeko, errealitatea oinarri, erabili dituen estrategiak azalduko nituela esanez; errealitatetik tresna dramatikoak atereaz, fikzioa errealitatean txertatuz historia hobeto azaltzeko… Eta espero dut emaitzak izango duela horretatik.

Euskal idazle erretxinaren tridekalogoa

Iban Zaldua 2010/01/27 11:45
Euskal idazlearen paradigma ez da idazle "postmodernoa", ezta "autonomiaren belaunaldikoa", "engaiatua", "tropelekoa" edo "Erasmustarra" ere: euskal idazlearen paradigma (betierekoa, unibertsala) euskal idazle erretxina da. Eta hona hemen haren mandamenduak, zeinak, ezin bestela izan, hamahiru baitira: ez gehiago, ez gutxiago.

Haur eta Gazte Literatura helduei azalduta

Manu Lopez Gaseni 2010/01/13 14:05
Beste kolaborazio bat iritsi zaigu, kasu honetan Manu Lopez Gaseni idazle eta unibertsitate-irakaslearena. Haur eta gazte literaturarena ez da Volgako Batelariak inoizkarian agertu ohi den gaia, eta, beraz, pozten gaitu alor horretako aditu baten ekarpena hemen argitaratzeko aukera izateak, segida baten lehenengoa izango dena, gainera.
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44