Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / "Izarretako gerra" trilogia euskaraz #StarWars

"Izarretako gerra" trilogia euskaraz #StarWars

Asier Sarasua 2014/04/12 20:40
Jatorrizko 3 pelikulak euskaraz ikusteko aukera dago, Euskal-Encodings webguneari esker.

Azkenaldian ez dugu beste gairik etxean: Anakin eta Darth Vader, Luke eta Leia, R2D2 eta C3PO. Semeak 8 urte bete ditu, eta ni bere adinean bezala dago: Star Wars sagarekin zoratzen. Baina zo-ra-tzen.

Pelikulak, marrazkiak, kopinak... Azken asteotan ez darabilgu beste gairik etxean, goizean jaiki eta oheratu arte.

Orain arte gaztelaniaz ikusi ditugu filmak, baina hara non, euskaraz ere badauden. Garai bateko loturak galduta zeuden, baina aste honetan beste hauxe aurkitu dut EuskalEncodings-en webgunean: jatorrizko trilogia euskaraz, "Izarretako guda", "Inperioaren kontraerasoa" eta "Jedi zaldunaren itzulera".

Hortxe aukera bikaina, StarWars-zaleok, txikienekin batera zuek ere berriro galaxia urrun-urrun batera joan ahal izateko. Eta euskaraz.

Giroa berotzeko, ETBk 1992an egindako iragarkia uzten dizuet (eskerrik asko Igor). 

Oharra: "Izarretako guda" darabilte EuskalEncodings webgunean; "Izarretako gerra" erabili zuen ETBk. Bietara nik.

etiketak: haurrak, bideoak
e-gor
e-gor dio:
2014/04/14 23:13
Ez horregatik, baina nik lanaren zati txiki bat besterik ez dut egin... Euskal-Encodings-ekoak dira kristoren lana egiten dutenak. Haiei esker semeek filmak eta marrazki bizidunak euskaraz ikusten goza dezakete, eta nik beraiekin.

Guk "Star Wars" duela urte bat edo bi disfrutatu genuen. Orain "El Señor de los Anillos" ari gara gora eta behera, behin eta berriz ikusten eta horretaz hitz egiten. Baina gaztelaniaz...

Beste gomendio bat onartzen badidazu, "Avatar, azken aire maisua" jaits dezakezu hortik (http://eibar.org/blogak/e-g[…]raldiak-euskal-encodings-en). Agian ezagutzen duzu? Niretzat inoiz ikusi dudan marrazki bizidunetako serierik onena. Haurrak hasi ziren ikusten, nik beraiekin bat edo bat ikusi eta engantxatuta amaitu. Beraiekin zerbait partekatu eta elkarrekin disfrutatzeko bikaina!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz