Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Eibarko euskal jaia
Dokumentu Akzioak

Eibarko euskal jaia


Eibarko lehenengo euskal jaia 1965. urtean antolatu zen. Frankismoaren urte ilunetan, euskal munduarekin zerikusia zuen edozein ekimen antolatzea lan gogorra eta zaila zen. Imajinazioa eta lan handiari eskerrak, baina, Arrate Kulturaleko lagunek euskal jai handiak antolatu zituzten Eibarren. 1965-1970 bitarteko euskal jaiak nolakoak izan ziren jakiteko aukera daukagu, gainera, pelikuletan grabatu zirelako, Super 8 formatuan. Nire aitxitxa Antonio Sarasuak grabatu zituen, eta dijitalizatu ondoren, hementxe jartzen ditut denontzat.

Grabazio orijinalak nahi badituzu, edo informazioren bat gehitu badezakezu, idatzi neri, mesedez: asarasua (arroa) euskalnet. net


Euskal Jaia, Eibar 1965

Eibarko lehenengo euskal jaia. Enekok kontatu zigun urte hartako egunkari bateko kronika zoragarria. Ondorengo hau grabazio laburra da, 4 minutu ingurukoa, baina argi adierazten du sekulakoa antolatu zutela kulturalekoek. Ehunka dantzari, karrozak, herritarren parte hartzea...


Euskal Jaia, Eibar 1966

Untzagan "pipar-potiak", dantzarien artean tuna bat, eta grisak edonon. Pospolinen arkuetan, baina, kolore gorri-zuri-berdeak, zentsura gainditu zuten ikurri bakarrak.


Euskal Jaia, Eibar 1967

Kartela zoragarria da! Lehenengo 3 edo 4 euskal jaietako kartelak Sagala artista eibartarrak egin zituen. Ondoren hil egin zen, eta 5. urtean aurreko urteetako kartelekin atera zen bosgarrena, bere omenez. Urte horretako egunkari bateko kronika ere argitaratu dute Kulturalaren blogean.


Euskal Jaia, Eibar 1968

Aurreko urteetakoekin alderatuta, are dantzari eta parte-hartze handiagoa.


Euskal Jaia, Eibar 1969

Ezin dut zehatz esan, grabazio hau 1969koa den, ala aurreko (edo hurrengo) urtekoa. Hobeto begiratu behar.


Euskal Jaia, Eibar 1970

Grabazio hau ere, beharbada 1969koa izan daiteke. Grabazio honetan, dagoeneko, Untzagako dorrea eraikita zegoen, eta bertatik ateratako planoak ederrak dira, Untzaga plaza dantzariz beteta dagoela.

Bi zatitan dago:



Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

 

 

 

 

----------
 
 
Azken erantzunak
txu Kongo edo Marruekos, Belgika edo Espainia, 2012/01/22
. @argazkilaritza, 2011/12/07
Enbidixia Amatiño, 2011/12/07
Itxaro Borda asier, 2011/12/06
baten bat ahaztu maider, 2011/12/05