Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Horrelakoa zen Zarautz orain dela 2000 urte

Horrelakoa zen Zarautz orain dela 2000 urte

Asier Sarasua 2013/11/18 20:10
Gizakiok sekulako ahalmena daukagu gure ingurua eraldatzeko (eta kakazteko).

Ideia bat bestearekin lotuz, Twitterreko txio-truke txiki batek beste irudi hau ekarri dit gogora: Zarautz da, orain dela 2000 urte inguru (Mollarri ingurutik begiratuta, barrenean Getariako San Anton). Arkamurka Taldeak antolatutako erakusketa bateko kartela da, Andoni Ruiz Etxeberriak egina.

Zarautz, duela 2000 urte inguru

Bai, horrelakoa zen, gutxi gorabehera, Zarautz orain dela 2000 urte ingurura arte: itsasoa, dunak, eta padura zabala bere ostean (gaur herria dagoen tokian). Garai hartan hasi zen gizakia ingurua eraldatzen: lehenengo herrixka txiki bat eraikiz hondartzaren beste muturrean, ondoren herria gutxinaka handituz, eta beti etengabe dunei eta padurari lekua janez, batez ere azken 200 urteotan (egungo nagusiek ondo oroitzen dute trenbidearen hegoaldean padura zati zabal samarrak zeudela oraindik ere 1940-1950 inguruan).

Gizakiak bere ingurunea moldatzeko (eta kakazteko) ahalmen itzela daukala!

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2013/11/19 09:34
Duela 2000 urtekoa ez, baina Aldundiaren B5M zerbitzuari esker, 1954an Zarautz nolakoa zen ikusi daiteke.

http://b5m.gipuzkoa.net/[…]/

Etxe eta errepide gutxiago bai, baina nik ez dut fisikoki aldaketa askorik nabaritzen, agian ordurako nekazari belaunaldi asko pasatu ziren eta horientzat lur onak izango ziren Zarauzkoak. Irudi horietan deigarriago egin zait Orio ikustea, nola herritik hondartzarako lur guztiak nekazaritzarako ziren.

(Etxeen itzalak dauden moduagatik, nik esango nuke argazkiak neguko eguerdi batean atera zirela. Beste inor hipotesi horren alde?)
Urtzi Odriozola
Urtzi Odriozola dio:
2013/11/19 15:57
Gari, garai hortakoa da oso ezaguna den beste kartel hau ere (1949koa edo) http://www.museobilbao.com/uploads/corpus/82-1954.jpg
Andoni Ruiz Etxeberria
Andoni Ruiz Etxeberria dio:
2013/11/24 20:14
Sarean aurkitutako irudia, bai, baina jabea ba du, eta ez dakit nola jarri daiteken margo bat sarean izendatu gabe. "Interneteko gauzak" noski! Ba marrazki hori nerea da, eta azpaldian egindako. Herriko erakusketa baten jarri, eta handik norbaitek hartu (argazki bat) eta zabaldu egin zuen. Eta orain hemen aurkitu det. Asike, mesedez egilearen izena jarri, gutxienez. Agur bero bat.
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2013/11/26 20:43
Eskerrik asko abixatzearren, Andoni. Barkatu lehenago ez aipatu izana, baina gorago esan nuen bezala, ez nekien nor eta nola zitatu. Arkamurka Natur Taldeak antolatutako erakusketa baterako kartela zela banekien (uste dut erakusketan ere izan nintzela, orain dela 15 urte inguru), baina hortik aurrera ezin jakin norena zen. Gera bedi, hortaz, egiletza. Eskerrik asko, eta urte askotarako.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz