Deba ibarretik euskararen herrira
Izenburua: Deba ibarretik euskararen herrira
Egilea: Koldo Zuazo eta Badihardugu Euskara Elkartea
ISBN: 84-607-4479-5
Argitaratzailea: Badihardugu Euskara Elkartea
Urtea: 2002
Deba Ibarretik Euskararen Herrira liburua 2002ko maiatzaren 14an aurkeztu zen Eibarren. Lana Badihardugu Euskara Elkarteak kaleratu zuen, Deba Ibar osoko udalen laguntzaz.
Liburuak atal bi ditu. Batetik, Koldo Zuazok idatzitako atala. Bertan, euskalkia non, noiz, zelan eta zergaitik erabili behar dugun azaltzen digu.
Bigarren zatia, Deba Ibarreko hainbat euskaltzaleren artean egindako beharra da. Zati horretan gure eskualdeko euskalkiaren ezaugarri nagusiak aztertu ditugu: fonetika, morfologia, sintaxia eta hiztegia.
Lan horretan jardun genuen bailarako 8-10 lagunek. Sei hilabetean zehar, astero edo 15 egunean behin elkartu izan ginen (Eibarren, Aretxabaletan, Elgoibarren, Elgetan, Oñatin...), eta denon artean txukundu genuen atal hori.
Lan polita izan zen, auzolanaren lekukotasun egokia, eta denon artean asko ikasteko aukera eman zigun.
- Jaitsi liburu osoa PDF formatuan (PDF, 2190 Kb)