Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / XVI. gizaldiko gargola zoragarri batzuk nahi?

XVI. gizaldiko gargola zoragarri batzuk nahi?

Asier Sarasua 2005/01/07 23:49

Orain dala hile batzuk urten zeban barrixak Eibartarrak posta-zerrendan. Eibar.org webgune honetan be aittatu zan, eta argazki batzuk etara genduzen Materixalak atalian.

Eibarko gargolaMuzategi kaleko lanak zirala eta, orduan halaxen esan genduan: "Muzategi inguruko etxe zaharretako elementu historiko batzuk berreskuratzeko asmua dago. Aipagarrixena Muzategi gueneko taillartxo zahar baten teillatuan dagozen 4 gargolak. Ederrak. Itxuria danez, XV. gizaldi ingurukuak."

Eta El Correo egunkarixan udaletxeko ordezarixak hauxe: "Todo los inmuebles serán derribados y sólo se ha puesto como condición el mantenimiento de varios elementos arquitéctonicos antiguos que serán guardados. En concreto, se conservarán unas gárgolas del número 17 de Muzategi, que son unas de las piezas arquitectónicas más antiguas que quedan en Eibar. En principio se trasladarán al Ayuntamiento para su conservación."

Eibarko gargolakBa hara nun eta zelan dagozen gordeta. Gaur arratsaldian Eibar inguruko bide baztar baten topau dittut, traste zaharren antzera botata. Se trasladarán al ayuntamiento para su conservación. Zoragarri.


Eibarko gargolak

Lasai, Iñaki Larrañaga izan da horren barri emon destana; bera tartian egonda, zeozer salbatzeko aukeria badago oindiokan.

Ikusiko dogu zer gertatzen dan datozen egunotan...

etiketak:
asier
asier
2005/01/20 12:10

Irati,

txarrena da, Eibarko museoa (Eibarko udalaren ardurapekoa) izan dela gargolak horrela zaindu dituena. Eibarren geratzen diren pieza zahar bakarretakoak horrela zaintzen badituzte...

Baina ez pentsa. Eibarren horrelakok egunerokoak dira. Lau gauza zahar besterik ez ditugu (gerra zibilaren eta herri industriala izatearen ondorioak), eta ditugun apurrekin batere begirunerik ez dauka udalak. Eltzartzako zubia, Markeskua jauregia, Indianokua jauregia, Urkiko kuretzea... haibat adibide jar daitezke, bata bestea baino lotsagarriagoa.

Salaketarena ez da idea txarra. Pentsatuko dugu.

Irati
Irati
2005/01/19 17:57

Ni ez naiz eibartarra baina... lehenik, udaletxeari salaketa bat jartzea aztertuko nuke (ondarearen kontrako ekintza) eta Eibarren gargoletaz ezin bada inor arduratu edo ezin baditu egoki zaindu... inori ez zaio bururatu museo bati dohaintzan ematea? Proposamen hutsa da...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi "sei" zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

Sarean hor zehar

www.flickr.com
Elementos de Asier Sarasua Ikus Asier Sarasuaren galeria

Monthly archive