1956ko Eibarko Bizikletaren pelikula eraberrituta
Abenduaren 28an, arratsaldeko 7,30etan, Portalean, Euskal Bizikletak Eibarko udalari 1996an eman eta Ego Ibarra Batzordeak aurten zaharberritu duen V. Bicicleta Eibarresa 16 mmko pelikula aurkeztuko da. Xabier Usabiaga kazetariak aurkeztuko du.
Pelikula 1956koa da, 34 minutu ditu eta urte hartako edizioko bost etapak daude jasota.
Sailkapen nagusia hauxe izan zen: irabazle nagusia eta mendiko sailkapenarena, Jesus Loroño; bigarrena, Jesus Galdeano, eta hirugarrena, Miguel Bover.