Debabarrenian 4 telebista kate barri sortzeko proposamenak
Eusko Jaurlaritzak lekuko telebisten lizentziak banatzeko lehiaketia kaleratu zeban orain dala hilabete batzuk. Euskal Herrixa 15 barrutittan banatu dabe, eta bakoitxian 5 lizentzia egongo dira (4 pribatu eta udaletxiendako 1). Barrutietako bat Debabarrena eskualdia da.
Orain dala egun batzuk amaittu zan proposamenak aurkezteko epia, eta ekaiñaren 27an jakiñaraziko dau Jaurlaritzak bere erabagixa.
Guztira, EAErako 89 eskaera aurkeztu dira eta 81 onartu dittue lehiaketarako. 60 lizentzia dagozenez, 21 kanpuan geratuko dira. Gure barrutixan, baina, 4 bakarrik aurkeztu dira, eta ustez, laurak onartuko dittue (puntuaziño minimo bat lortu biharko dabe).
Hónetxek dira Eibarren aurkeztu diranak:
- Arno Ikusentzunezkoak S.A. (Hamaika Telebista eta eskualdeko euskera elkartiak)
- Gipuzkoa Televisión S.L. (Prisa)
- KTB, Kate Berria, S.L (Vocento)
- Grupo de Medios Audivisuales de Gipuzkoa (Localmedia)
Aurkeztutako lau proiektuen artian hiru talde handi dagoz: Prisa-Localia, KTB-Vocento-PuntoTV, eta Grupo de Medios Audiovisuales de Gipuzkoa.
Laugarrena, Arno Ikusentzunezkoak, eskualdeko euskara elkartiak (gehixenbat Eibarko ...eta kitto! eta Elgoibarko Izarra), eta Hamaika Telebista enpresaren artian hitzartutako proiektua da.
Informaziño guztia Berrian.
Jaurlaritzak atzo (2007-07-17) banatu zittuan lizentziak. Zerrenda guztia Sustatun
Eta Eibarren, eskatutako laurak onartu dittu: