Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko lehelengo euskal jaixa, 1965

Eibarko lehelengo euskal jaixa, 1965

Asier Sarasua 2007/01/25 08:55

Eibarko lehelengo euskal jaixa 1965. urtian antolatu zan, Arrate Kulturalaren eskutik. Enekok sasoiko egunkari bateko kronika zoragarrixa laga zeskuan kulturaleko webgunian.

Frankismoaren urte ilunetan, euskal munduakin zerikusixa zeukan edozein ekimen antolatzia lan gogorra eta zaila zan. Imajinaziñua eta lan haundixari eskerrak, baina, Kulturaleko lagunak euskal jai haundixak antolatu zittuen Eibarren.

Lehelengo urtietako antolakuntzan nere gurasuak ibili ziran, eta eureri esker 1965-1970 bittarteko euskal jaixen pelikulak jaso dittut. Pelikulok nere aitxitxa Antonio Sarasuak grabau zittuan, Super 8 formatuan. Horri esker, garbi ikusten da sekulako jaialdixak antolatu zirala sasoi haretan, eta gehixenbat, orduko eibartarrak gaurkuak baino parte-hartzailiaguak zirana. Zenbat jente kale-ertzetan! Zenbat jente antolakuntzan! Zenbat dantzari eta txistulari!

Sei urtiotako pelikulak Euskal jaia Eibarren atalian ipini dittut. Igotako kopixen kalidadia ez da oso altua, baina orijinalak nahiko ondo ikusten dira. Grabaziño orijinalak nahi badoduz, edo informaziñoren bat gehittu bazeinke, gustora jasoko neuke zure barri.

Muestrarako, 1965eko ediziñua.

 

Pelikula guztiak hamen:
Euskal jaia Eibarren 1965-1970

oier g
oier g dio:
2007/01/27 01:20

Zorixonak.

Hara, hara, hara. Nik betidanik ezagutu izan juat etxian argazki "zaharren" artian nere arrebia pospolin jantzittakuanak hor, Mekolako eskillaretan posatzen. Oin ba dakitt noizkua eta zerena dan.

Bide batez, ¿bideo hori (portadan dakaana) Eibarko ze lekutan hartuta dagok?

asier
asier dio:
2007/01/27 23:34

Nun dan? Arraguetako hasieria ete?

Asier

matx
matx dio:
2007/01/29 16:10

ZOrionak Asier zelako erregalua!!

Lan politxa hartu dozu....

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz