Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ea nork jartzen dion joarea zezenari

Ea nork jartzen dion joarea zezenari

Amatiño 2013/04/05 22:40
“Cristina infantari egotzi izanak ez dio Espainia Markari batere mesederik egiten” aitortu du garbi asko Jose Manuel García-Margallo Kanpo-arazoetarako ministroak. Aitorpen hau uste baino larriagoa da, ministro jauna ez baita espainiar irudiaz soilik kezkatzen ari, markaz baizik. Eta irudia eta marka ez dira gero sinonimoak.

Irudiak itxurarekin, ospearekin eta esamesekin du lotura estua. Marka, aldiz, ekonomiari atxikia dago erabat. Eta ez dut nik neuk esaten, Marca España delakoaren webguneak berak baizik, alegia: “En la presente coyuntura de crisis, el planteamiento de la Marca debe primar los términos económicos…” Eta zehazten du: “ … contribuirá al aumento de las exportaciones, la atracción de inversión extranjera a España, el apoyo a la internacionalización de nuestras empresas –potenciando el efecto tractor de las grandes empresas sobre las PYMES que buscan nichos en el mercado exterior–, el incremento del turismo y, en definitiva, la recuperación económica de España".

Ba, martxa honetan... ea nork jartzen dion joarea zezenari.

toro-web

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: