Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gora San Roke!

Gora San Roke!

Amatiño 2011/08/14 18:30
Debako San Roke jaiak "beti" hasi izan dira santu erromesari zapi gorria jartzearekin batera. "Betidanik" hau, ordea, 1968an sortu zen, Jesus Mari Azkoitiari Sanferminetatik bueltan antzerako zerbait egitea otu zitzaionean. Geroztik 43 urte joan dira eta gaur arratsaldean Josu semeak hartu du nolabaiteko alternatiba.

 

Josu Azkoitia

Josu Azkoitiari estreinako egokitu zaio aurten San Rokeri zapi gorria jartzea: "Gora San Roke!"

Jesus Mari Azkoitia

"Azkoittik" eskailerapean geratu behar izan du

 

Tradizio zaharragorik

San Roke jaiak direla-eta, tradizio zaharragorik bada, jakina, Deban. Besteak beste, ilunabarreko meza, non erreberentzia eta ezpata-dantza dantzan ikusteko zein Hilarion Eslavaren salbea entzuteko sekula elizara joan izaten ez den jendea bertan zinzo-zintzo biltzen den.

Dantzariak 3 600

Gure Kai taldearen hainbat danzari, eliza atarian

Erreberentzia250

Aldaretik bueltan

IRUZKINA (Oier Araolaza, 2004-05-24): Hain zuzen ere, "Umeen Eguna" (Anes Arrinda, 1952) antolatzen zuen elkartearen izena "Gure-Kai" zen. Elkartea desagertu egin zen gerora, baina urte batzuk beranduago Debako dantzariak taldean antolatu ziren eta "Gure-Kai" izena berreskuratu zuten. 1993an Gure-Kai dantza taldeak dantza jaialdi handia antolatu zuen Debako kiroldegian eta Anes Arrinda eta Txaro Garate omendu zituen bertan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: