Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Behingoz

Behingoz

Amatiño 2008/01/24 20:04
Heldu da eguna. Heldu beharreko eguna heldu da. Jean Haritschelharrek urtetan itxaro izan duen ekitaldia izan da gaur, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bai, estreinako, Euskaltzaindiak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak elkarren arteko hitzarmena sinatu dute eta gaur, hain zuzen ere, Hegoaldeko zein Iparraldeko agintari politikoak elkarrekin bildu dira, lehen aldikoz, mugalde honetan.

Haritschelharrek ez omen zuen beste ametsik. Batetik,  behingoz, Akitaniako eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko agintariak Bilbora etorri dira eta Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako zein Eusko Jaurlaritzaren ordezkariekin bildu. Espainiako Gobernuaren Ordezkaria ere bertan izan da. Bestetik,  behingoz ere, Andres Urrutia Euskaltzaindiaren lehendakariak eta Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoarenak sinatu dute elkarren arteko lehen hitzarmena, non Iparraldeko erakunde publikoen babesa eta finantziazioa zehazten den.

Behingoz, beraz, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako agintariak, batetik, eta Baxenabarre, Lapurdi eta Zuberoako, bestetik, elkarrekin bildu dira mugalde honetan, bere egin dute euskara eta  Euskaltzaindia bere erakundetzat hartu.

 

Jean Haritschelhar

Ezin egun aproposago eta gogoangarriago, halaber, Jean Haritschelharri zor zitzaion omenaldia egiteko. Ur bitsetan zegoen Baigorriko mutila eta, berak, esan bezala, heldu da Iparraldearen orena, eta “hona non den etorria, eskertzeko tenoria“.

Euskaltzaindiak, besteak beste, 750 orrialdeko liburukotea eskaini dio, Jean Haritschelharri omenaldia – Iker/21, non hogeita hamabosten bat adiskidek beste hainbat idazlan burutu duten haren gomutaz eta esker onez. Baita Remigio Mendibururen eskultura ere, "hainbat urtetan metatu lanaren" adierazgarri, Euskaltzaindiaren historian ez baita alferrik Haritschelhar akademiaren  zuzendaritzan urterik gehien iraun duen euskaltzaina, 38 urte alegia.

Gonbidatuei liburu bana eman zaigu eta Euskaltzaindiak erosi berri duen Leizarragaren “Testamentu Berria  (1571) bertatik bertara ikusteko –ikusi besterik ez--  aukera eskaini.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: