Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Materixala / Euskarazko lip dub lehiaketa / Lehiaketaren oinarriak

Lehiaketaren oinarriak

Lip dub musikazko ikus-entzunezkoa da, Interneteko sare sozialen zabalkundearekin batera arrakasta nabarmena izan duena.

Ikus-entzunezkoaren audio gisa abesti ezagun bat harturik, eta bideo kamera mugikor batekin, filmatzaileak ibilbide bat egiten du eraikin baten barrena (ikastetxeetan) edo kaleetan zehar parte hartzaileek abestiaren hitzak ezpainez (lip) jarraitu eta dantzaz antzezten duten bitartean. Arrakastatsu izateko baldintzak naturaltasuna, benetakotasuna eta dibertitzea dira.
Euskal Herrian antolatzen den lehena.

Oinarriak

  1. Edonork parte har dezake lehiaketan, inongo adin muga edo muga geografikorik gabe. 18 urtetik beherakoek gurasoen baimen idatzia beharko dute parte hartu ahal izateko. 
  • Baimen idatzia betetzeko eredua.

  • Gurasoen baimena betetzeko eredua.

  • Lanak taldean aurkeztu beharko dira. Taldea gutxienez 30 pertsonakoa izan beharko da.
  • Lanak egiteko euskaraz abestutako kantuak bakarrik onartuko dira.
  • Irudiaren grabazioa sekuentzia planoan (plano bakarrean) egina izan behar da. Ez da bideo ediziorik onartuko lehenengo 5 segundoetan eta azkeneko 5 segundoetan izan ezik.
    • Kasu horietan onartuko dira bideoaren tituluak edo bestelako errotulazioak, fundituak edo lana desitxuratzen ez duten bestelako efektuak.

  • Lana Eibarren grabatua izan beharko da. Eibar hitza agertu beharko da. Eibarko merkataritza eta ostalaritza sustatuko ditu zuzenean edo zeharka.
  • Bideoak Youtube.com webguneak onartutako formatu batean aurkeztu beharko dira.
    • FLV, MPEG-2 eta MPEG-4 dira Youtubek gomendatzen dituenak. Ez da antolatzaileen ardura izango bideoak Youtuben gaizki ikustea, arazoren bat suertatu ezkero.

  • Lanak grabatzeko materiala, baliabideak eta gastu guztiak parte hartzailearen kontura izango dira. Antolatzaileak ez daude derrigortuta parte hartzaileen esku ikus-entzunezko ekipoak, atrezzoa, jantziak edo bestelako ezer uzteko.
  • Antolatzaileek eskubidea izango dute Eibarko merkataritzarekin eta ostalaritzarekin zerikusia duen materialen bat erabiltzera derrigortzeko parte hartzaileak.
  • Lehiaketan izena emateko epea irekita dago. Izen ematea eibar.org/lipdub webgunean egin behar da. Parte hartzaileek aukeratutako abestia eta grabazioa egiteko aukeratutako Eibarko gunea zehaztu beharko dute testu labur batean. Beste talderen batek lehenago aukeratu badu abesti edo gune berbera, beste bat aukeratzeko eskubidea izango du azkeneko parte hartzaileak.
  • Grabazioak uztailaren 19a baino lehen entregatuko dira, musika gainean muntatuta. Antolatzaileekin lana bidaltzeko moduak adostu ahal izango dira lipdub@eibar.org e-postaren bitartez.
  • Lanak jaso ahala igoko dituzte antolatzaileek www.Youtube.com webgunera, baldin eta arazorik gertatzen ez bada. Antolatzaileek ez dute euren esku hartzen Youtuben gertatu daitezkeen arazoak edo bideo bakoitza prozesatzen har dezakeen denbora.
  • Youtuben boto gehien jasotzen dituzten 3 lanak izango dira finalista lehiaketan. Irailaren 27an emango dira ezagutzera finalera iritsi diren 3 lanak.
  • Irabazlea urriaren 2an erabakiko da Coliseoan egingo den ekitaldian. Antolatzaileek eskubidea dute ekitaldiaren data eta tokia aldatzeko.
  • Finalisten artean irabazlea erabakitzeko sistema mistoa erabiliko da:
    1. Puntuen %50a (5 puntu) ekitaldira joandako publikoaren botoen bidez erabakiko da. Ikus-entzule bakoitzak 3 lan finalistak ikusi ondoren, boto bat emateko eskubidea izango du. Sarrera kobratzeko eskubidea izango dute antolatzaileek.
    2. Gainerako %50a (5 puntu) epaimahaiak emango du, honako irizpide hauek kontuan hartuta:
      1. Lanak Eibar hiriaz ematen duen ikuspegia eta Eibarko merkataritza eta ostalaritza promozionatzeko duen ahalmena.
      2. Lanaren kalitate artistikoa: koreografia, antzezpena, atrezzoa edo epaimahaiak kontuan har ditzakeen beste hainbat.
      3. Lanaren kalitatea ikus-entzunezko produkzioaren esparru teknikotik: enkuadreak, irudi-konposaketa, argiztapena eta abar.
      4. Lanaren promozioan egindako hizkuntza erabilpena. Euskararen erabilera hartuko da kontuan.
      5. Lanaren promozian erabilitako Interneteko erramintak: web 2.0, sare sozialak, ideia berritzaileak…
  • Sariak:
    1. Sari orokorra:1.000€ eskudirutan eta 5.000 euroko balioa duten erosketa baleak Eibar Merkataritza Gune Irekiko bazkide diren establezimenduetan gastatzeko. EMGIk zehaztuko du zein epetan erabili daitezkeen erosketa baleak.
    2. Eibarko ikastetxeetako DBH eta Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleentzako sari berezia. 1.000€ eskudirutan.
  • Jasotako lanak moldatu eta nahi duten lizentzian argitaratzeko eskubidea izango dute Eibar.ORG elkarteak, Eibarko Udalak eta Eibar Centro Comercial Abierto elkarteak, erabilitako musikaren lizentzia errespetatuz.
  •