Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Materixala / Sagartegieta edo Sartei, antxinako sasoietatik

Sagartegieta edo Sartei, antxinako sasoietatik

Sagartegieta edo "Sartei" Eibarren, Maltzagan, dagoen XVII. mendeko dorretxea da. 40 urte izango dira inor ez dela bertan bizi, eta ondare aldetik begiratuta Eibarko eraikin interesgarrienetakoa bada ere, utzita eta erortzen dago. 1994an ...eta kitto! aldizkarian Sagartegieta dorretxearen inguruko erreportajea idatzi zuen Oier Narbaizak, eta testu hori ekarri dugu hona.

Herriko historixia basarririk basarri

Oier Narbaiza

 

etakitto sartei portada Eibarko historixiaren atal batzuk argittu barik dagoz ondiok. Hori dala ta, herriko basarri ta etxe zaharren gorabehera historikuen gaiñian sakontziari ekin detse gazte bik: Eluska Hernandezek ta Jose Gregorio Gonzalezek Ego Ibarra batzordiaren laguntasunakin 1996rako publikauko dabe hau guztiau.
 

Barrenetxe, Untzeta, Gisasola edo Sanjuangua izango dira aztertuko dittuen basarrixetako batzuk. Ta Sagartegieta (edo Sartei, berba eitterakuan erabiltzen dan moduan) torre-etxiaren historixia be jaso dabe oiñ dala gitxi.

Eluska ta Jose Gregorio ixa-ixa kasualidadez hasi ziran Eibarko basarri ta torre-etxien historixia jasotzen. Unibersidadian Historixia ikasten dihardue ta arterako lan bat eiñ bihar zebe. “Sarteiko torre-etxia aukeratzeko esan zeskuen Ego Ibarra komisiñokuak”, azaldu dabe. Honekin batera, beste basarri batzuen historixia jasotzeko eskatu zetsen Ego Ibarrakuak, urte bi barru publikatzeko.

Oiñ arte eindako biharrakin, Sarteikuakin hain zuzen, pozik dagoz gazte bixak. Irakasliak ipinittako notia 10 izan ta inbestigaziñuokin segitzeko animau zittuan.

Sartei torre-etxiaren historixiakin batera Eibarkua hobeto ezautu dabe. “Eibarrek, lehen torre-etxe asko zekazen. Sartei horretako bat zan”.

etakitto sartei portadaKlaserako lanak esperimentorako balio izan detse, “Ego Ibarrak eskatu deskun biharrakin jardun aurretik”. Dana dala, klaseko biharra publikauko daben liburuan sartzeko asmua dake be. Datorren hilletik aurrera herriko basarri ta torre-etxe interesgarrixenak lantzen hasiko dira. Seguruenik Barrenetxe basarrixaren historixia jasotziari ekingo detse laster.

Interesdun torre-etxia

“...eta kitto!”n oin dala urtebete azaldu genduanez, interes kulturala daken 40 edifizio dagoz Eibarren. Untzueta, San Andres Elixia, Markeskua ta Udaletxia kalifikauta daguazen Ondasun Kulturalak dira. Aldatzeko torre-etxiak ta Sarteik ez dake ondiok kalifikaziñua, baiña espedientia zabaldu jakuen hau tituluau euki ahal izateko.

Edifizio guzti honetatik, akaso, Sartei bera da txartuen daguana. Hogei bat urtian ez da iñor bizi izan bertan. Sartei edo Sagartegieta Maltzagan dago, Arrate Ballen. Autopista gaiñian ikusten dan etxia dogu.

Torre-etxe horren uezaba 84 urteko Jesusa Sustaeta da. Diputaziñotik Sartei barrizteko erreztasunak eskindu ei detsez, baiña bera ez da larregi fixatzen.

Barrutik kanpotik baiño txartuago dago torre-etxia. Gaiñera, teillatuaren zati bat jausten hasi da. Dana dala, Eibarren ixa topau ezin diran interes handiko elementu ugari dakaz honek etxionek: gezixak botatzeko saeterak dakaz ta antxiñako aska batzuk pe esate baterako.

Erdi Aroko elementuak

etakitto sartei portadaSagartegietaren interes artistikua ta historikua oso lotuta dagoz. Jesusa Sustaetak ondo baiño hobeto ezautzen dittu etxiaren gora-behera historikuak ta hainbat detalle be.

Ehundaka urtian bizi izan da bere familixia Sagartegietan. Hau torre-etxiau 1655ian eindakua da, baiña elementu mordua Erdi Arokuak dirala uste dabe Eluskak eta Jose Gregoriok: distribuziñua eta etxiaren formia, esate baterako. Zimentuak be oso zaharrak ei dira.

Etxiaren jabiak ondo baiño hobeto ezautzen dittu Sarteiko gorabehera historikuak. Maria Sagartegietak 1634an eindako testamentuaren gaiñian ein zeskun berba. Gaiñera hainbat kondaira dakiz emakumiak.

Esate baterako, hauxe: antxiña, Sagartegieta etxia diru barik geldittu zan. Semiak abade ikasten jardun arren, estudixuak ezin zittuen pagau. Hori dala ta, titiritero batzuen lagun eiñ zan Bilbozarren. Urte batzuk beranduago Peruko Cuzco herrixan agertu zan hau gaztiau.

Sagartegieta edo Sartei, antxinako sasoietatik

  • Erdi Aruan, Maltzagan basarriren bat zeguala pentsatzen da. Bestela, lehenago Sagartegietarren torre-etxe bat han egotia be izan leike.
  • 1603: Juan Sagartegietak San Andres parrokixia konpontzeko laguntasuna emon zeban. Hidalgia tituludun haundiki familixia zan Sagartegieta.
  • 1655ian Sagartegieta izeneko torre-etxia jaso zeben.
  • 1734aneiñ zeban Maria Sagartegietak testamentua. Urte gitxi beranduago hil zan hau emakumiau. Bera azkenengo Sagartegietarra dogu. Sustateta haundiki familixako batekin ezkondu zan.
  • 1785 urtian haundiki titulua konfirmau eiñ bihar izan zeben Sagartegieta etxekuak. Udaletxian postu batian jarduteko. Itxuria, agirixa galdu eiñ zeben.
  • XVIII.gizaldixan Eibarren zeguazen 18 jauregixetako bat zan Sagartegieta.
  • XIX. Gizaldixaren erdialdian Sustaetarrak Maltzagako bentara juan ziran bizi izatera. Krixauak gelditu ziran Sagartegietan.
  • Oiñ dala hogei bat urte etxia utzik geldittu zan. Bertan bizi ziran azkenak Victor Kortaberria eta Eugenia Unzueta izan ziran (“...eta kitto!” honetako lehelengo orriko argazki zaharrian agertzen dira”.
  • 1980xan Kalifikautako Ondasun Kultural izendatzeko espedientia zabaldu zeben.
  • 1994: Jesusa Sustaeta da jabia. Etxiaren barrukaldia ta tellatua egoera txarrian dagoz.

 

1994ko irailaren 23an ...eta kitto! aldizkarian argitaratutako erreportajea eta bera osatzen duten irudi guztiak

hemen ikus daitezke.