Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Materixala / Kalamuako Parlamentua

Kalamuako Parlamentua

2008ko azaroan argitaratu du EibarOrg elkarteak mahai-joko hau: Kalamuako parlamentua. Eibarko historia ezagutzeko galdera-jokoa da, oka estiloan jokatzen dena. Eibarko historia, ingurunea eta ohiturak ezagutuz, familian edo lagunartean gozatzeko mahai-jokoa.

Kalamuako ParlamentuaJoko honen helburua da, familian edo lagun-giroan elkartzea eta jokoarekin gozatzen dugun bitartean Eibarko herria eta bere historia hobeto ezagutzea.

Oka itxurako jokoa da. 72 laukitxo ditu. Lehenengoa Untzagako plaza; azkena Kalamuako Parlamentua. Dadoa bota eta galderak erantzun ahala, jokalariek aurrera egingo dute, helmugara heldu arte.

  • 1260 galdera, sei ataletan banatuta: jaixak, musikia eta kirola; biharra; historixia; euskeria eta kulturia; geografixia eta kaliak; beste batzuk.
  • taldian jokatzeko aproposa, edozein adineko eibartarrentzat

 

Salmenta

  • Eibarko liburudenda, jolasdenda eta paperdenda guztietan
  • Durangoko Liburu Azokan
  • EibarOrg elkartearen bitartez, e-posta honetara idatziz:

jokoa@eibar.org

 

Kredituak

Argitaratzailea: Eibar.org elkartea
Laguntzailea: Eibarko Udala
Koordinatzailea: Oier Gorosabel
Ilustrazioak: Patxi Argarate
Diseinua eta maketazioa: Zaloa Etxaniz eta Maite Rementeria
Galderak: Oier Gorosabel, Asier Sarasua, Leire Narbaiza, Zaloa Etxaniz, Gari Araolaza, Josu Mendikute, Maite Rementeria, Juanan Argoitia, Eneko Astigarraga, Oier Araolaza, Asier Arregi, Aintzane Agirrebeña.
Galderen aukeraketia eta orrazketia: Asier Sarasua
Zuzenketa linguistikoa: Aintzane Agirrebeña, Leire Narbaiza eta Asier Sarasua.
Azpiegitura teknikua: Garikoitz Araolaza
Gestiñua: Eneko Astigarraga

 

Hona hemen zenbait argazki, aurkezpen egunekoak eta lan-taldekoenak.