Mitxel Sarasketa, 20 urte kartzelan (1978-1998)
Kontuan izanda kondenaren hiru laurdenak aspaldi bete zituela, 1992. urtean, eta gainera ez zaizkiola kontuan izan ikasketa eta burututako lanengatik dagozkion redentzioak, aspaldidanik egon behar zuen kalean Mitxelek, 20 urteak bete behar barik. Azken bi urte honetan, tronbosis bat izan ondoren, Basauriko espetxean egon da, baina beste 18 urteak Euskal Herritik kanpo 18 espetxe ezberdinetan iragan ditu.
Eibarren Mitxelen Aldeko Plataforma lanean aritu da Mitxel aska zezaten eskatzen, eta bere egoera salatzen. 20. urtemuga triste hau dela eta, zenbait ekitaldi ere antolatu ziren Eibarren. <Eibartarrak> Home Page & Mailing List-eko lagunok bat egin zuen Plataformakoen egitasmoekin Mitxelen egoeraren berri Interneten bidez zabaltzen.
- Interneteko webgune honetan:
- Eibarren prestatutako ekitaldien egitaraua.
- 1998ko abenduko azken berriak (amaren heriotza, mozioa, Mitxel aske azkenean).
- Mitxel, azkenean libre, 20 urte eta astebete espetxean egin ondoren.
- Mitxelen ibilbidea kartzelaz kartzela
- Mitxeli buruz idatzitakoak (Pablo Sastre, Mañukorta, Niko Etxart).
- Mitxelen burutazio batzuk (1996koak)
- Euskaldunon Egunkariak egin zion elkarrizketa. "Ihes egiteko 6.610 plan egin ditut".
- Loturak:
- Euskal Presoak Euskal Herrira: http://www.geocities.com/CapitolHill/8347/
- Dana Lanbrotute Ikustot: Susa-ren webgunetik, Mitxelen omenezko ekitaldi honetako poema bilduma osoa online dago: http://www.susa-literatura.com/liburuak/gabe0101.htm
Mitxel 20 Urte: Egitaraua
- Hona hemen Mitxelen Aldeko Plataformak Eibarren prestatu duen egitarau osoa (dagoeneko pasatu dira data hauek, baina hemen uzten dugu egitaraua, egindakoaren adierazgarri):
- Azaroak 12, osteguna, 19.30etan Arrate Kultur Elkartean KOLDO
- IZAGIRREren eskutik HITZALDIA: "Kartzela Munduko literaturan"
- Abenduak 3, osteguna, 19.30etan Arrate Kultur Elkartean Iñigo
- ARANBERRIren HITZALDIA: "Kartzela bertsolaritzan eta poesian"
- Abenduak 11, ostirala, 20,00etan Portalean POESIA EMANALDIA: "Dana
- lanbrotute Ikustot". (ikusi poemen bilduma hemen, Susa-ren webgunean)
- Abenduak 12, larunbata, 13,00etan MANIFESTAZIO IXILA, Urkizu parketik
- aterata.
- Abenduak 17, osteguna, 19.30etan Arrate Kultur Elkartean Jose L.
- OTAMENDI ren HITZALDIA: "Gaur egungo presoen literatura"
- Abendurarte ARGAZKI LEHIAKETA "Dana lanbrotute Ikustot" lemapean.
- Argazkiak aurkezteko epea zabalik dago Abendurarte, Arrate Kultur
- Elkartean. Sari banaketa Abenduak 12an izango da.
- Abenduaren 10etik 20ra bitartean ARGAZKI ERAKUSKETA Topalekuan.
- Abenduak 18, ostirala, Gaueko 22,00etan Astelena Frontoian, EKITALDI POLITIKOA eta KONTZERTUA: Hizlariak: Arnaldo Otegi eta Amnistiaren aldeko batzordekide bat.
- Bertsolariak: Xabier Amuriza eta Peñagarikano
- Kontzertua: Niko Etxart
- Bide Ertzean
- Anje Duhalde
- Abenduak 27, igandea, arratsaldez Urkizu plazan. Ongi etorri ekitaldi Mitxeli.
Abenduko azken berriak
1998ko abendua, kartzelaldiko 20. urtemugakoa eta aske geratzekoa, gogorra izan da benetan. Mitxelen ama, Jesusa Zubiarrementeria semea libre ikusi barik hil da, abenduaren 9an, 20. urtemuga hori betetzeko astebete ere falta ez zela.
Mitxel Sarasketak 4 urte pasatu zituen 1993tik 1997ra ama ikusi ezinik. Jesusa ama ez zen Valladolid, Melilla edo Almeriara autobus bidaietan joateko gauza, eta Mitxel ez zuten Euskal Herrira ekartzen. Azkenean, 1997an, Mitxelen gaixotasun larria zela eta, Basauriko kartzelara ekarri zuten presoa eta harrezkero bisita eta vis-a-visak izan zituen amarekin.
Hori 1998ko apirilera arte izan zen, ama ezinduta geratu zelako. Harrezkero, Mitxelek baimenak eskatu zituen ama Eibarrera bisitatzera etortzeko, eta bi bisita egin ahal izan zituen ekainean eta irailean. Azkenengoaren ondoren, irailean, bisitarako beste baimen bat eskatu zuen, baina baimena ez zen iritsi abenduaren 7ra arte. Ordurako ama azkenetan zegoen. Mitxel ospitalera joan zen amagana, eta harekin izan zen abenduaren 9an, hil zenean. Amak ez zuen semea ezagutu azkenengo bisita horretan.
Biharamunean, abenduak 10, Mitxel Sarasketa berriro ekarri zuten Eibarrera, amaren hiletetara. Atzetik atetik sartu zuten poliziek elizan. 1993an, aita hil zitzaionean, ez zioten hiletetara joateko baimenik eman.
Bestetik, Eibarko udal batzarrak Mitxelen askatasuna eskatzen zuen mozio bat onartu du abendu honetan. Ez zen izan Mitxelen Aldeko Plataformak aurkeztutako testu bera, baina behintzat alderdi guztiek adostu eta onartu zuten testua, PP izan ezik.
20. urtemuga tristea abenduaren 14an bete zen. Egun horretan bertan atake epileptikoa izan zuen eta Basurtuko ospitalera trasladatu zuten larritasunez. Handik berriro espetxera, ordea.
Azkenean, 3. gradua eskaini zioten presoari, eta abenduaren 21ean irten zen kalera, arratsaldez, Basauriko espetxetik, baldintzapeko askatasunean. Ordua zen.
Mitxel, azkenean libre
Euskaldunon Egunkaria-k Mitxel libre utzi zuten uneko kronika argitaratu zuen Abenduaren 22an. Hauxe da testua, eta bertan ageri direnak Mitxelen lehen adierazpenak libre geratu denean.
20 urteren ostean aske da Mitxel Sarasketa, denbora gehien kartzelan zeraman presoa
"Mitxel Sarasketa preso eibartarra aske geratu zen atzo arratsaldean, kartzelan 20 urte eman ondoren. Zigorraren hiru laurdenak1993an bete bazituen ere, bost urte gehiago behar izan du Basauritik baldintzapeko askatasunean irteteko. Egungo prozesua ez dela erraza izango uste arren, baikortasunez ikusten du etorkizuna Sarasketak.
AZKEN ordura arte aske geratuko zenetz zalantzan egon bazen ere, azkenean laurak laurden gutxiagotan irten zen Mitxel Sarasketa Basauritik. Kartzelak iragan ostiralean hirugarren gradua aitortu arren, epaileak fiskalaren informea behar zuen askatasun autoa egiteko. Tramite hori azken momentuan bete zen.
Atean Usune Iriondo neska-laguna eta semea ez ezik, hainbat senide, lagun eta preso ohi aurkitu zituen Sarasketak. Ikurrinak eskuan, eguerditik zain zeuden hainbat lagunek hesia igaro eta besarkatzera hurbildu zitzaizkion. Gero Hator hator kanta eta ohorezko aurreskua hartu zituen presondegiko atean bertan. Senideak elkarteko Tomas Karrera eta AABetako Julen Zelarain eta Aitor Jugo ere atean zituen zain, besteak beste.
Basauriko herriko tabernan, txalapartarien agurra, beste aurresku bat eta Algortako bertso eskolako lagun biren bertsoak entzun zituen. Jose Antonio Torre Altonaga, arestira arte kartzelan urte gehien eman zuen presoak ere ez zuen Sarasketa besarkatzeko aukera galdu.
Sarasketa bitan irten zen atzo kartzelatik. Joan den astelehenean izaniko epilepsia aztertzeko &emdash;konortea galdu eta ospitalera eraman behar izan zuten&emdash; Basurtuko ospitalera eraman zuten goizean. «Elektroenzefalograma bat egin didate gaur bertan, eta ba omen daukat enboliako arrasto bat. Horrek esan nahi duena da edozein momentutan beste epilepsia bat izan ahal dudala. Horren inguruan neurri batzuk hartu behar dira», azaldu zuen eibartarrak.
Bazkal ondoren preso guztiak ziegetan zeudela irten zen Sarasketa, baina, hala ere, ez zen geratu beste presoak agurtu gabe. «Nik esan nien, ez badidazue uzten ni ez noa kalera, hor ibili gara. Esplikatu behar izan diet bakarrik izango dela ziegaz ziega joan, minutu batez agurtu, eta ez zela ezer gertatuko. Ezetz eta ezetz esaten zidatenez, nik esan diot funtzionarioari: zuk ikusiko duzu, baina ni ez noa kalera. Eta jakina, utzi behar izan dit», azaldu zuen preso ohiak.
Basauriko kartzela berez oso ona ez dela iritzi arren, senideekiko hurbiltasuna eta une honetan 22 preso politikoek osatzen duten «kolektibo sendoak» oso ezberdin sentiarazi dutela aitortu zuen. «Sakabanatuta zaudenean argi daukazu preso politiko zarela eta egoera horretan aurrera egin behar duzula; 22 lagunekin batera sentsazioa diferentea da, baina zauden lekuan zaudela ere preso politikoa zara eta borroka baten barruan zaude, aurrera egin behar duzu ahal duzun moduan», nabarmendu zuen aldamenetik semeak uzten zion modura».
Zabalik dagoen prozesua baikortasunez baina zuhurtziaz aztertzen du. «Badago esperantza, baina nire sentsazioa da gauzak ez direla errazak izango. Bada arrisku bat, hasieran euforia bat egon den bezala, badago arriskua frustraziora jausteko. Nik uste dut prozesuak aurrera egingo duela, baina horretarako beharrezko ikusten dut jendeak parte hartzea, argi ikusi behar dugu aurrera egin nahi badugu denok inplikatu behar dugula».
(Ondoren, ongi etorri ekitaldia egin zitzaion, lehenbizi laburki Basaurin bertan, eta gero Eibarren, Herriko Tabernan. Eibarrerako lehen bidaia libre honetan, Kepa Sarasketa zenari egindako omenalditxoan ere parte hartu zuen Mitxelek. Mitxelen Aldeko Plataformako kide Mila Arizmendiren semea zen Kepa Sarasketa hain juxtu aurreko asteburuan hil zen istripuz. Mitxeli harrera omenaldi ofiziala, azkenik, abenduaren 27an, igandez, jarri zen, Urkizu plazan).