Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Materixala / Diruzuloko trikuharriaren suntsiketa

Diruzuloko trikuharriaren suntsiketa

2000. urteko urtarrilean zabaldu zen albistea Eibartarrak zerrendaren bitartez. Kalamuako maldetan dagoen Diruzulo trikuharria makinaren batzuek zapaldu eta txikituta geratu zela. Ondoren, txangoa ere antolatu zen bertara. Informazio orokorra eta argazkiak aurkituko dituzu.

 


Sarrera

2000. urteko urtarrilean zabaldu zen albistea Eibartarrak zerrendaren bitartez. Kalamuako maldetan dagoen Diruzulo trikuharria makinaren batzuek zapaldu eta txikituta geratu zela. Gaiaren inguruan polemikatxo bat ere izan zen zerrendan, eta gaiaren inguruko mezuak irakurtzea duzue onena. Ikus orrialde hau mezu multzo bat ikusteko (eta ondorengo mezuak ere irakurri).

Auziaren "ikerketan" zuzenean parte hartu zuen eibarnauta batek honela laburbildu ditu kontu honetatik ateratakoak:

Informazioa


  • a- Nahiz eta inoiz dudarik ez egon, Diruzulo Markinan dago.
  • b- Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio trikuharria zaintzea.
  • c- Aranzadi elkarteak Foru Aldundi honen katastroan sartuak ditu Diruzulori buruzko datuak.
  • d- Terreno hauetan lanik egin bada, ez da begiratu edota ez da errespetatu katastroak zekarrena. (baliteke jabeak edota udaletxeak lan hauen berri ez ematea/izatea)
  • e- Ez da lehen aldia Diruzuloko harriak mugitzen direla, baina oraingoan serioagoa izan da.
  • f- Telefonoz galdeturiko gehienek, komunikabideetan zer agertuko zenaren beldur ziren; ikus-entzutekoetan batez ere. Bost axola trikuharria. Zorionez, Ego-Ibarra ez dago hauen artean.
  • g- Tamalez, ez da kasu bakarra. Galdezka, galdezka, beste kasu batzuk jaso ditut egunotan: hoteltxo bat eraikitzeko, obra materiale gisa erabili izan den trikuharria ("Karta Arkeolojiko" barnean ezagutua) edota zelai batean udaletxe batek zuhaitzak landatzeko eskabadorarekin suntsiturikoa (azken hau alkate eta kultura zinegotizaren ezagutzarekin).

BERAZ:

Auzi honek dohainiko tira-bira, haserre eta gaizkiulertu asko sortu ditu herritar, Udaletxe, Foru Aldundi eta komunikabideen artean, baina batez ere, ordu=diru asko galdu da alferrik. Jar dezagun 2.000 pezetako identifikazio karteltxo bat lehen bait lehen.

 


 

Txangoa eta argazkiak

Eibartarrak zerrendatik dei bat ere zabaldu zen, igande batean ibilalditxoa egin eta mendira joateko ingurua ikustera eta kaltea zenbaterainokoa izan zen konprobatzera. 2000. urteko urtarrilaren 23an, han elkartu ginen koadrila bat, eta osteratxo horretan ateratako argazkiak dira hauek. Bide batez, posta-zerrenda euskaldun eta lokal hau erabilgarritasun publikoa duen tresna dela konfirmatu da, gure iritziz.

Diruzuloko tumuloa Jose Migel Barandiaranek katalogatu zuen trikuharri gisa 1934an Kalamuara egindako bisitaldi batzuetan, inguruko beste megalito batzuekin batera. Ikusi beherago Barandiaranen deskribapena.

Beste alde batetik, tumulo, trikuharri eta abarrez dihardugunean zertaz ari garen jakiteko, ikus megalitismoaren inguruko orri informatibo hau, argazki eta guzti.

Diruzuloko trikuharri edo tumuloaren ingurunea.

 


Trikuharria ikustera, ziberdeialdiaren ondorioz elkartu zen koadrila (internautak eta gainerakoak).

 


Barandiaranen deskribapena

Joxe Migel Barandarianek 1934 ikertu zituen Kalamuako megalitoak, baina deskribapena 1954. urtean argutaratu zen.

Jose Miguel de Barandiaran

"Exploración de dos dólmenes en Kalamua",

[Erreferentzia: Munibe, VI, San Sebastian, 1954 (pp 263-266)]

1954. urteko Munibe aldizkariko irudi orijinalak.

Diruzulo

El día 30 de agosto de 1934 me condujo a la montaña de Kalamua el ilustrado médico de Elgoibar don Antonio Arrillaga. Allí vi un montículo de piedras llamado Diruzulo (hoyo del dinero) por los habitantes de aquellos contornos. Unos días después, al recorrer las laderas de Kalamua, vi otro montículo semejante al de Diruzulo en el collado de Olaburu. Antes de aquella fecha me había hablado de uno de tales montículos artificiales el entonces seminarista don Pedro Gorostidi. en mi "diario de ruta" de aquella época hallo la nota siguiente:

"Diruzulo" se halla en territorio de Marquina en una pequeña planicie de la ladera W. NW. del pico de Kalamua y a 150 metros al NW. de la "Casa-refugio de Tomás Meabe" (Fot. 1).

"Formado por piedras de ofita, el túmulo de Diruzulo mide 2,50 m. de altura y 16 m. de diametro (Fot. 2).

En el centro aparece clavada parcialmente en el túmulo una gran losa, cuya parte visible, orientada de N.NW. a S.SE., mide más de 2 metros de largo y 0,50 de grueso".

Cuatro días más tarde subimos a Arrate don Telesforo de Aranzadi y yo con el fin de explorar los dólmenes de Kalamua. Nos hospedamos en la casa cural.

El día 4 de septiembre fuimos a Kalamua. Al atravesar el collado de Garaiguren, en pleno camino, hallé una punta de flecha de pedernal, de color aceitunado, la cual bien podría estar relacionada con los dólmenes de aquella montaña (Fig. 1).

En Diruzulo abrimos una trinchera de dos metros de anchura en dirección E.-W.

Debajo de los derrubios del túmulo aparecieron tres losas, que, con la ya citada, formaron sin duda la cámara dolménica (Fig. 2 y Fot. 3).

La losa a mide 3,20 m. de largo, 1,65 de alto y 0,50 de grueso.

" b 1,00 " 0,45 " 0,30 "

" c 1,80 " 1,90 " 0,45 "

" d 1,00 " 0,60 " 0,30 "

 

En el centro de la cámara (X, fig. 2) hay un hoyo artificial hecho en la roca natural (ofita) del subuselo que mide 1,10 de largo, 1,10 de ancho y 0,50 de alto. Este hoyo asimila el dolmen de Diruzulo a algunos de la sierra de Elosua-Plazentzia (Aranzadi, Barandiaran y Eguren: Exploración de diez y seis dólmenes de la sierra de Elosua-Plazentzia. San Sebastián, 1922).

En la tierra que extrajimos de la cámara sólo hallamos pequeños trozos de vasijas de barro, rojos de un lado y negros del otro.

 

Olaburu

En el collado de este nombre, situado al NE. del pico de Kalamua, existe un montículo de piedras, cuyo diámetro y altura miden 7 metros y 0,60 respectivamente. En el centro tiene un hoyo circular donde hubo antaño varias losas, las cuales formaron, sin duda, la cámara dolménica.

Excavamos este dolmen el dia 6 de septiembre. No hallamos ningún hueso ni objeto arqueológico.

Este collado de Olaburu se llama tambien Santumotz. En él se celebraba antiguamente una romería de igual nombre el segundo domingo de agosto. Dícese que allí estuvo una estatua de Santumotz, que no hemos logrado identificar con ningún santo de los que figuran en el Santoral. Más tarde la romería (baile de los jóvenes) fué trasladada a otro lugar más abajo, que también es llamado Santumotz. Los caseros del vecino barrio de San Pedro hacen fiestta el mismo día, celebrando banquetes, a los que llevan invitados a sus parientes y amigos.

Ataun, 2 de diciembre de 1954.