Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Malleus maleficarum

Oier Gorosabel 2026/03/09 10:00
Ni, laiko, Markos Zapiain. Euskara hizkuntza. Alberdania(e)k argitaratua.

Liburu arriskutsua: kontuz ibiltzia jaukak Markosek, Eliziak kontrola berreskuratu ezkeriok (biharbada Alderdixan laguntziakin), liburu honek plaza-sua elikatzeko txartel guztiak jittuk-eta, biharbada egilliari kuneta baten atsedena bermatuz. Izan be, erakunde horrek montauta dakan tinglauan oiñarrixetan aztarka jiharduk, ez fededun kanpetxanuen (askotan jatorren) oiñarrixetan, ez bada eze hárek gobernatzen dabizen artzaiñen, eta jabe haundixenetan. Teologuak millaka urtez makillatutako makillia, agerixan. Kunetako maizter potentzial guztiok, batu gaitezen! Espainiako katoliko, sozialista eta komunistak de facto babestutako Konkordato madarikatu hori eraistetik hasitta.

Atxeki bakarra ikusten jetsat liburuari: Hezkuntza Laikoa taldiak egindako sukalde-lan txalogarri hori gizarte osora zabaltzeko "call to action" faltia. Baiña biharbada Markosek nahikua egin jok, halako mobimendu bati oiñarri teoriko sendo bat emoten... Horregaittik behintzat eskerrikasko!

Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):

  • Liburu amaieran ulertu juat "hastapenak" kontzeptua (nik "printzipiuak" esan izango neukiana). Balekua!
  • Errata bat (besterik ez juat ikusi liburu osuan): Dolores Ibarruri "Pasionaria"ren abizena (p.190). Bigarren ediziñorako! 😜
  • "Jeltzaleek adierazi ziguten Jaurlaritzak bezala mendebaldeko gainerako gobernu guztiek ere diruz laguntzen dituztela erakunde pribatuak, hala nola zinema eta kulturari lotuak, Athletic eta kirolari lotuak. Zergatik ukatu Kristau Eskolari, Athletici ematen bazaio?". Atxakixa-komodin honen kontra, Markos, hurrenguan erantzun: "Konstituzioan ez delako aldarrikatzen estatuaren Athleticgabetasuna (tamalez), bai ostera bere akonfesionaltasuna".
  • Demoledoria dok liburua; ezin egokixagua, relijiño kontuetan bihar dogun demoliziño generalerako. Konkordato famosua zertan dan ikasi barri juat: goiko sukaldietan egosittako zirixa, herrittar guztiori -jangoikozale edo ez- eragitten gaittuana. Itxura koipetsuko akordixo autoritario ezkutua, Estadua barrabilletatik oratuta daukana oin dala 50 urte baiño gehixagotik.
  • "Zerua susmagarri": asko gustatzen jakuk lehendik sinisten genduana baieztatzia, eta hori gertatu jatak txatal honekin. Neurez allegauta najenguan-eta Zapiainen ondorixo honetara: kristautasuna ahul mentalak konbentzitzeko siniskera aproposena dok, bizitza eternua eta zerua agintzen. Hortik bere arrakastia. Interesgarrixa, bestalde, bere garaian nagusi zan estoizismuan barri izatia (hil ostian kosmosakin bat egitteko promesia, glamour gitxikua).
  • Asko gustatzen jatak idazliak mantentzen daben ikuspuntu harritua, kuriosidadez betetako ume batek darabixan ikuspuntu xaloa. Letxe txarrik ez, bape. Ezta -neuk erabillilo neukian- retranka gaiztorik be. Ostera, ez bakarrik Biblia, baitta Akinotar Tomasek, San Agustinek eta salto mortal teologiko hirukotxak egin dittuezen "ikerlari" askoren teorixak ezagutzen jittuk, defenditzen daben gauzak bere lekuan lagata, grabitate hutsez. Tonuakin bete-betian asmatzen jok liburu honek.
  • Filosofia testuak (politikakuak lagez) normalian astunak egitten bajataz, zati haundi baten euren inpertsonalidadiangaittik izaten dok. Ulertzekua dok: ondorixo orokorrak etara nahi badittuk, anekdota pertsonalak gaindittu eta danondako balixo daben arauak, edo teorixak bota beharko dittuk. Neure prebentziño hau guztiz ezabatu barik, Markosen testuetan takian potian agertzen dirazen kontu pertsonalak -benetakuak edo imajinarixuak, bardin dok- irakorketia asko arintzen juek. Liburuan, gaiñera, blogian ez bezala, gaika antolatuta eta arrazoitze prozesu batek arabera datoz testuok, irakorketia ondiok gehixago erreztuz
  • "Gobernuek laikotasuna ez ezartzeko egiten dituzten iruzurtxoekin" nazkatuta, eta broma eta boutade artian, uste juat Markosek maillu eder bat prestau dabela, relijiñuen debaklearen azken aztarnak eraisteko.

Garaiko erretratua zinian bidez

Oier Gorosabel 2026/03/08 10:10
Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980). Saio eta Testigantza, Joseba Sarrionandia Uribelarrea, Josu Martinez Martinez. Azal biguna, 191 orrialde. euskara hizkuntza. Pamiela(e)k argitaratua. ISBN: 978-84-9172-445-2

Batzuk entretenigarrixak, bestiak astunak. Baiña kontua ez dok hori: hamen, interesgarrixena, Sarrionandia kazetari lanetan ikustia dok, kolumna bat betetzeko ahalegiñetan -batzutan gauzak sobran esateko, bestetan ostera betegarrixa bihar-, bere iritzi propixuak emonaz (batzutan heldugabetasuna agerixan), orduko retorika iraultzaillian tokiekin. Orduko zine kartelerian irudi panoramia bera be epoka baten argazki modura balixo jok.

Batzuk entretenigarrixak, bestiak astunak. Baiña kontua ez dok hori: hamen, interesgarrixena, Sarrionandia kazetari lanetan ikustia dok, kolumna bat betetzeko ahalegiñetan -batzutan gauzak sobran esateko, bestetan ostera betegarrixa bihar-, bere iritzi propixuak emonaz (batzutan heldugabetasuna agerixan), orduko retorika iraultzaillian tokiekin. Orduko zine kartelerian irudi panoramia bera be epoka baten argazki modura balixo jok.

Zentzu horretan, "Flesh Gordon" (1974) sexploitation film hori ABSOLUTUKI ikusi bia juat. 😂

Odol itsasuan nabegatzen

Oier Gorosabel 2026/03/07 17:24
Odola kantari. Upaingoa Saila, #52, Unai Elorriaga López de Letona. Azal biguna, 149 orrialde. euskara hizkuntza. Pamiela(e)k argitaratua. ISBN: 978-84-9172-457-5

Entsegua baiño, garai baten erabillittako espektakulo baten gidoiak, txukunduta eta tolostuta, dok liburu hau. Oso irakorketa atsegiña edozelan be, epilogo kortapedosa kenduta. Gaixa potzu haundi eta sakon bat da, eta berau aurkezteko lagin esanguratsuak etaratzia aukera egokixa dok (bestela, dato guztietan itto!).

Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):

  • Eta fakearena... 🤦 Bueno, gitxienez liburuan azalpenakin erredimitu dok pixkat. Bestela, ikusle guztieri zirixa sartuta bere horretan laga izango balebe... sutara! Etxaukat ahaztutzeko oin dala ixa 30 urteko Iban Etxenaude eta guask hizkuntzia. Hori ez dok "duda airean uztea" edo "fikziñua", egi modura guzurrak sartuta jentiari adarra jotzeko superioridade ariketa zittala baiño. Ez onartzekua.
  • Ah. Orduan ikus-entzukizun bat euki juen, idazliak eta musikari batek, tabernaz taberna ordubetian hontaz jarduteko, eta liburu hau horretatik abixau zuan.
  • Oso ondo idatzitta jagok liburua. Egixa dok, ez dala azterketa exhaustibo bat -idazlan luze eta igual astuna izango litzakena-, ez bada eze, handik eta hamendik pickatutako cherryak aurkeztia. Modu erakargarrixan aurkeztia be, irakorketia arin eta entretenigarri egitteko eran, azken kapituluan datorren misterixua argitzeraiñok -irakortzeko desiatzen najagok, baiña... Je me retiens! 😁-.
  • Ezagun dok giza-aberian joeria: gertakari odoltsueri bertsuak etara eta buruz ikasi; urkamendi-gillotinako ikuslegua bete... Lintxamendu pelotoietan be, hiruzpalauk ekin eta 100ek begiratu... Higoiña emoten dogu. Eta balada ederrak.
  • Hau dok hau, fikziño-gosez egotia eta saiakerak bata bestian atzetik etortzia! Hau Gabonetako erregalua, eta beste bi kolan. Edozelan be, oso gustura irakortzen najabilk. Idazliak retranka fiña jaukak, neuri gustatzen jatan modukua (narratzaille bixen jokua, aboziñaua 😂). Eta herri literaturako ale polittenak, baladak, beti izan dittuk nere interesekuak.

Etxeko bizikletia

Oier Gorosabel 2026/01/15 13:00
Eskobarren komikixak irakortzen hazi giñanok, ondo goguan jaukagu garai baten -Francoren mendeko Espainian, behintzat- bizikleta batek zenbateko balixua izaten juan. Zipi eta Zape ume bigurrixen gurasuendako, zapatak zulatzia baiño gauza txarragorik ez jeguan; eta umiendako, helbururik gorena, amesik desiatuena, bizikletia erosi ahal izatia zuan. Ederra aldia, gaur egungo denporekin.
Etxeko bizikletia

Mekolako umiak ca. 1980. Ezkerretik hasitta: Enrique Moro, Virginia Moro, Ander Zenarruzabeitia "Poti", Oscar Moro, Oier, Iker. Argazkixa: Oswaldo Gorosabel.

Gure etxian be, halakotxia zuan egoeria. Pentsau! Eibarren bizitta, eta bizikleta piezak-eta egitten zittuan tallar bateko ugezabak izan arren, gurian bizikleta bat oso estimaua izaten segidu juan. Ez igual lujozkua, ordurako, baiña bai behintzat artikulo baliotsua. Horregaittik, nik goguan dakatela behintzat, gure etxeko seme-alaba guztiok bizikleta bat eta bakarra erabilli izan genduan geure umetzaruan, arrebiak estrenauko zebana (Emmak, 1958xan jaixotakuak), anaiak heredatzeko gero (Oswaldo, 1962xan jaixotakuak), eta azkenik neuk, 1972xan jaixo ostian, erabilli izan nebana 1985 ingurura arte. Abelux markakua zan, Isasixan egindakua, plegablia; ondo goguan jaukat gorrixa zala, frenuak aldrebes zittuala. Kurpillen kubiertak zurixak zittuan, eta sekulan ez nebala eurak aldatzeko premiñarik izan.

Azken urtietan, bistan danez, bizikletia txikitxo gelditzen jataan, baiña Lekeittion etxetik hondarrera juan-etortzeko ez neban gehixago bihar. Halan be "etxeko bizikleta" estatus eta estimua mantendu juan, etara kontuak: baten ohostu egin jesten. Amak antenia ipiñi zeban orduan, ea iñun ikusten juan... eta baitta topau be, herriko yonki baten ipurdipian! Hantxe juan jakon, arrebiak lagunduta. Modu agresibo xamarrian juan be kontizu, eze, zaldun gaztiari, trastotik jaitsi eta iges egittia baiño etxakon geldittu. Halan berreskuratu gajenduan ba, eta etxeko ganbaran segidu juan harik eta zoritxarreko vide-grenier batian beste traste zahar batzuekin batera desagertu zan arte. Sasoi horretan ez nintzan familiako etxian bizi. Nere amorrua, konturatu nintzanian!

abelux-01
Iturreta, ca. 1974. Oswaldo gidatzen, Oier pakete. Argazkixa: Armando Gorosabel.

Harrezkero, beti geldittu jataan Abelux zaharran nostalgixia. Eta zer eta, igaz neure hiru-laugarren eskuko bizikletia ohostu zestenian (beste askokin batera, cortafrios batekin kandaua ebagitta) esan najuan: halako bat eskuratu bihar juat ba. Esan eta egin: Abeluxik ez najuan topau, baiña bai Bigues i Riellseko trastero baten Orbea hau. "Oso hondatuta dago, konpondu biharko dozu" esan jestan pantumaquistiak, baiña nik "lasai, Eibarkua naiz" esanda tratua egin genduan, 40 eurotan.

OCI-BH
Bizikletia, Kataluniatik etorri barri. Pegatiña polittak, baiña mantentzeko gatxak.

Tira: bizikletia allegau bezain laster konturatu nintzuan, neure moduko 98 kg / 1,78 mtako morroi batendako, txikitxuegixa zala. Halan be, behiñ eskuratuta, esan najuan: konpondu, konponduko juat behintzat. Neuk ez bada, besteren batek aprobetxau deixan. Ale kuriosua dok: kuadro nagusixa Orbea OCI markakua dok (kooperatiba garaikua beraz, 1969 ostekua); urkulua, ostera, BH. Uste eze, motiboren batengaittik aldatu zetsela (txoke bat? urkulua manillarrakin lotzen daben torlojua pixkat okertuta jaukak), eta pieza konpatiblia topau juen. Hau normal xamarra ei zuan sasoi horretan, tallarrak euren artian pieza asko konpartitzen jittuezen. Eta halaxen, juan dan neguan, denpora libreko tartiak aprobetxauta, txiri-txiri konpondu juat, pieza batzuk erosten, beste batzuk garbitzen edo akabatzen. Horretara, freno, puño, kamara, sillin, tija barrixak ipiñi jetsadaz; kuadruan, marka-pegatiñak mantentzen saiatu nintzuan, baiña emaitzia etxataan gustau eta azkenian dana lijau/pinttau juat, katalinian estalkixakin batera; etnografikoki pena bat, baiña nabarmen txukunagua. Guztira 80 bat eurotako gastua egin jetsat, esku-biharra kontau barik.

OCI-BH konponduta
Bizikletia, konpondu eta gero.

Geratu jakon aje bakarra, lehen esandako torloju okerraz gain, manillarrian dakazen ugar-markak izan lajeikez: akabau/pinttau barik, zeozer egittekotan kromau biharko litzakezak, baiña etxakixat merezi daben, neure ustez halan be elegante jagok-eta. Bestela, trasto politta dok kalian ibiltzeko; halan be, egindako probetan, ikusi juat asko jota 1,70 mtako pertsona batendako dala. Eta neure etxekuak, edo haundixaguak dittuk, edo lotsatiegixak hainbeste pertsonalidadeko makiñihau erabiltzeko! Beraz, iñok nahi badau, hamentxe ipiñi dot salgai.

On fire!

Oier Gorosabel 2026/01/14 13:00
Antso Azkarra sutan!!, César Oroz. Azal gogorra, 64 orrialde. Euskara hizkuntza. Mintzoa(e)k argitaratua. ISBN: 978-84-96513-63-1

Itzulpena oso eskasa izanda be (uste eze orijinala gaztelerazkua dala) ez nekixazen hainbeste gauza ikasi jittuadaz, baitta barre ederrak be, batez be navarrrristen mituak desmontatzen dittuan pasartietan.

Begiratu bihar izan juat: Ambrosio Huitzi kortapedos 😁 es.wikipedia.org/wiki/Ambrosio_Huici_Miranda

Saiakeragile arrazionalaren amets monstruosoak

Oier Gorosabel 2026/01/13 13:00
Independentziaren dekalogoa. Hamar euskal etorkizun, Joseba Gabilondo. 276 orrialde. euskara hizkuntza. Txalaparta(e)k argitaratua. ISBN: 978-84-10246-78-2

Hamar ipoin, hamar txatal guztiz ezbardiñak tonuan, luzeran, kontakizun teknikan, mezuan, jolasetan. Izan be, gauza guztien gaiñetik, jolasa dok-eta Gabilondon liburu hau. Bere saiakera politiko tremenduetatik atseden hartzeko-edo, forma honetan idazlia beste publiko mota batera allegatzen dok. Erreferentzia ugari, baiña metaliteratura, metasaiakera, metabertsoa eta metakorporazio metan galdu barik be irakorketa dibertigarrixa, eta pentsau eragittia ekartzen dabena. Aparte, ohore haundixa dok ipoiñon "beta" bertsiñuak irakorri, iruzkiñak egin, eta hórretatik asko idazliak testuan sartu dittuala ikustia!

Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):

  • 10 neodonostia vudu. Blade Runner, Tron, Terminator eta Matrix Euskal Herrira egokitzian jolas gustagarrixa. Liburuko onena, duda barik.
  • 9 teleberri anti-sumisioa. EH geografikua euskal-musulman tropikala eta EH etnikua Skan lurraldian gotortuta? Ipoin jostarixa, baiña ez najagok sigur muiña ulertu detsaten...
  • 8 heart of basque darkness. Esango najeukek pintxo thrillerra dala oiñ arteko ipoiñik anbiziotsuena, maisu literarixuetan inspirautakua, eta (ni neu allegatzen ez naizen) plano abstraktuetan sartzen dana. Eskerrak sexu gogorreko eszenak plano kaletarrera ondo ekartzen gaittuan!
  • Bueno, hamargarren aldiz berba hau agertu eta gero, begiratu bihar izan juat: LABORRIA zer arraixo da? 😁 hiztegiak.elhuyar.eus/eu/laborri
  • 7 euzkadi über alles. Irakorri barik nekan hau be. Laburtxua. Illuna. Liburuan tono sarkastikotik urriñago, etorkizun guztiak argitsuak izan leikiazela ukatzeko. Eta estimatzekua, Gabilondok gaurko gaztien euskañola islatzeko ahalegiña! (kontuan hartuta Kasakriston bizi dala...)
  • 6 Elkano. Justizia poetikua, Enrique de Malaca esklabuan inguruko kontuekin. Eta bide batez, munduko 1. bueltian gaiñeko gauzak ikasi
  • 5 orbis tertiusean bizi dirazen beduino atzeratu zoriontsuena. Irakorle taldien gorakadatik abixauta, espillu-joko amaitteziñezkuan ugaltzen dan realidade pixkat galgarrixa. Baiña gustau jatak.
  • 99 orrialdean paperjale.eus-en aipua. 😁
  • 4 die endlösung. 😂 Ultratunbako festa geopolitikua. Bienke! Gabilondon entsegu serixuenak ulertzera allegatzen ez garanondako aproposa. Eta nahikua katxondua.
  • Begiratu bihar izan juat: Anselm Kiefer (EH posnuklearra irudikatzeko) eu.wikipedia.org/wiki/Anselm_Kiefer
  • Bertsiño primitibua irakorri nebanetik, ipoiñok hobetu dittuk Gabilondo. Filologuen masakriana bai behintzat! 👏
  • Euskal filologuen heriotza masibuakin hasten dan ipoiña landuagua jagok, eta trasfondo haundixa jaukak (kontatzen ez dana). Espia / zerbitzu sekretuen kontuak ulertezintasun erakargarrixa emoten jetsak gaiñera.
  • Idazle mutua eta independentzia afasikuana: euskeria arma modura erabillitta, premiña laspiurtiarra zabalduta. Bide batez, euskal idazleguan refrito frankenstein barregarrixa. Hasi jakoz letagiñak luzatzen Gabilondori.
  • Azken Thule. Independentzia geologiko-tektonikua. 😁 Liburuan tono orokorra kontuan hartuta, xaloa eta maitekorra.

Uste senduen arrakalia

Oier Gorosabel 2026/01/12 13:00
Heart of Darkness, Joseph Conrad. 188 orrialde. English hizkuntza. 2003ko api. 27a(e)an argitaratua. IS BN:978-1-892295-49-1

Gizarte biktoriarrian sendotasun morala, ziurtasun jainkotiarra, itxura errespetagarrixa, balixo haundixak zittuan. Oiñarri ahuleko itxurak. Imajinatzen juat, liburu honetan agertzen dan noraezetasun existentziala gogorra izango zala, halako ikuspegidun gizartian. XIX. mendeko hizkuntzia eta komunikaziño-kodiguak ez dittuk gaurkuak, eta zentzu horretan liburu honen irakorketia gatxa egin lajeikek; halan be, interesgarrixa dok, pasarte oso ederrak jittuk -ur kresal zein gozoko mariñelen bizimoduakin lotutakuak, batez be- eta, jakiña, idazlanan errefentzialtasunak aparteko balixua emoten jetsak (hainbeste maisulan liburu honetan oiñarritzen dittuk, hala nola Apocalypse Now pelikulia eta Independentziaren Dekalogoa ipoiñ bildumia).

Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):

  • Liburu honen izugarrittasuna, zati haundi baten, bere moralina faltan egon lajeikek. Gizarte biktoriarrian, kontakizun literario ikaragarrixak onartuko zittuan, baldin eta protagonistiak -azken momentuan bada be- jangoikua aitortu eta bere aurrian damua erakusten bazeban. Hamen etxagok halakorik. Juzkuak, protoexistentzialismo baten estiluan, aldrebesak eta korapillotsuak izan lajeikez, baiña etxagok damu biktoriarrik.
  • Gustatzen jatak gizon zurixen noraezan eta konfusiñuan erretratua, ulertzen ez daben hizkuntzen eta jentian artian. Kurtz eta arlekiña zurrunbillo baten galdutako txirikillak dittuk, zoroaldixak eta likidotasunak (bakotxa bere erara) eraginda, bizirautia lortu dabenak.
  • Begiratu bihar izan juat: motley en.wikipedia.org/wiki/Motley
  • Gaur egunetik, dana deskubridu dogulakuan (eta pelikula asko ikusitta), nekez imajinau lajeikek orduko egoeria: Kongo ibarra bizi-bizi (europarren mapetan zuriune hutsa izan arren) eta zurixen baporrak errekan gora, intxaur-oskol intruso bat urezko eta oihanezko mundu ezezagun -baiña lehendik existente- batian. "We were wanderers on a prehistoric earth, on an earth that wore the aspect of an unknown planet. We could have fancied ourselves the first of men taking possession of an accursed inheritance, to be subdued at the cost of profound anguish and of excessive toil. But suddenly, as we struggled round a bend, there would be a glimpse of rush walls, of peaked grass-roofs, a burst of yells, a whirl of black limbs, a mass of hands clapping, of feet stamping, of bodies swaying, of eyes rolling, under the droop of heavy and motionless foliage. The steamer toiled along slowly on the edge of a black and incomprehensible frenzy. The prehistoric man was cursing us, praying to us, welcoming us—who could tell? We were cut off  from the comprehension of our surroundings; we glided past like phantoms, wondering and secretly appalled, as sane men would be before an enthusiastic outbreak in a madhouse. We could not understand because we were too far and could not remember because we were travelling in the night of first ages, of  those ages that are gone, leaving hardly a sign—and no  memories".
  • Geografo batzuen interes zintzuak gorabeheran, Kongo ibaixan barneratzen ziharduen europar gehixenen motibaziñuak oso bestelakuak zittuan: "Their talk, however, was the talk of sordid buccaneers: it was reckless without hardihood, greedy 
    without audacity, and cruel without courage; there was  not an atom of foresight or of serious intention in the  whole batch of them, and they did not seem aware 
    these things are wanted for the work of the world. To  tear treasure out of the bowels of the land was their  desire, with no more moral purpose at the back of it  than there is in burglars breaking into a safe".
  • Inglesak ez dirazenen inglesa gustatzen jatak gehixen; zentzu horretan sorpresa atsegiña izan dok Józef Teodor Konrad Korzeniowski poloniarra zala jakitzia. Gustora irakortzen najabilk, halan be, pata negrako inglesa ulertzeko, aldian gaztelerazko itzulpen bat dakatela; eta hainbeste berba barri ezagutzen, batez be mariñel hizkeria eta meteorologia kontuak.

AGUR GERO ARTIAN Sam

Oier Gorosabel 2026/01/11 10:31
We are plenty in here Euzkadin eginak. Saio eta Testigantza, #279, Simon Gandarias, Joseba Sarrionandia Uribelarrea. euskara hizkuntza. Pamiela(e)k argitaratua. ISBN: 978-84-9172-443-8

Idazle haundi bat, tipo normalen gaiñian idazten. Lehen Markos Gimenekin modura, oin Simon Gandariasekin. Tipo normalak? Ala danok dakaguzen berezittasunekin? Edozelan be, oso atsegiña izan dok Gandariasen gaiñian ezagutzen doguzen apurrak biltzeko ariketihau. Gaur ahaztuta, baiña bere garaian pertsonaje bat izan bihar zuan, bere herrixan behintzat. Lotsa gitxi, eta bere erdipurdiko bertsuetan gai guztiekin ausartu zuana, izperringietan argitaratuta, eta Euzko Jaurlaritzako ordezkarixeri emonda. Bide batez, belaunaldi oso baten erretratua eginda, Historia haundixian agertzen ez dirazen gauzen notario. Liburuan, gaiñera, kantu guztien QR kodiguena ide ona izan dok, irakorketiari beste dimentsiño bat emonda.

Paperjale.eus-en botatako beste iruzkin pare bat:

  • Fikziño gosez egon arren (mundu zikin honetatik iges egitteko), Sam Gandariasen nundik norakuen barri oso modu erakargarrixan emoten jittuk Sarrik. Liburua harrapatzeko gogoz egoten nauk!
  • Fikziñua irakortzia ederra dok. Idaztia be bai seguru. Baiña, munduan hainbeste historia interesgarri ezagun egonda... zer? Liburu honetakua, esate baterako: tipo normal baten bizimodu normala, bertso ez bereziki onak egitten zittuana. Ba, neure abiapuntua, eta liburua erosteko akulua, autorian antzekua izan zuan (1992xan baiña, Oskorrin kantuakin).

Fantasia mediebala

Oier Gorosabel 2025/12/21 20:30
Cordeluna, Elia Barceló. Edebé(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-236-8718-3

Ondo pasatzeko fantasia bikaiña. XI mendeko giruan pizkat sartu, gaurko gazte kuadrilla baten abenturiakin txirikordatuta... halan be, bilbe ahula eta majia lartxo, hutsuniak tapatzeko.

Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk, atzetik aurrera:

  • Edozelan be, oso emozionantia eta guaixa.
  • Arraixua! Bale, Erdi Arua rekreatzen gabizela, eta orduko gizartia halakotxia zala, baiña... Halako #TradWife mezuak botatzeko ze nezesidade?? ("La mujer debe estar donde está el marido"-ta...).
  • Simplifikaziño arriskutsu bat (gerran jentia hiltzia ok, beste estamentuko bat hiltzia pekatu mortala). Gaztiendako idaztiangaittik ez dok irakorlia tontotzat hartu bihar...
  • Majia eta pasarte autoexplikatibo askotxo (ahulezia argumentalerako makulu) baiña oso ondo pasatzen najabilk.
  • Bilbe nagusixa prebisiblia izan arren, intriga elementuak ondo manejatzen jittuk: 150 orrialde, eta ondiok ez jakixagu zein dan ule zuri eta bizar baltzdun astruori.
  • Deigarrixa, ikaslia akosatzen dabillen irakaslian trama paralelua. Ea zelan garatzen dan...
  • Erdi Aroko fikziño barri honetan (eze, azkenian Mio Cid be fikziñua dok, gertakarixetatik 150 urtera idatzittakua) leku haundixa jaukak relijiñuak. Izan be, orduko gizartia -aberatsena behintzat- nekez ulertu lajeikek, Asiatik etorrittako relijiño barrixa barik. Bertsiño fundamentalistenian. Jentian burua, eta bizitzia oso-osorik kutsatzen juana, mujahidin estilo garbixenian.
  • Ondo pasatzen najabilk. Atsegiña dok sidi Rodrigo Diaz, anai Alvar Fañez eta bere partidian kontakizuna segitzia, Mio Cid baiño hizkera errezaguan.

  • Seme gaztenak "sin mas" batekin kalifikau daben arren, ni gustora irakortzen najabik. Poztu nauk Sidi Rodrigo trajikua barriro topatzia, oinguan bere mendeko kapareetako baten begixetatik.

Zirraragarrixa

Oier Gorosabel 2025/12/09 13:00
La mala costumbre, Alana S. Portero. Azal gogorra, 256 orrialde. 2023ko mai. 3a(e)an Seix Barral(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-322-4212-0

Ondo idatzittako, ondo egitturatutako liburua. Nobelia dok, ados, baiña bistan dok idazliak lehelengo eskutik ezagututako gauzak kontatzen dittuala; horrek kontakizunari indar haundixa emoten jetsak. Bereziki interesgarrixa, neska trans bat bihargin-auzo baten bizirautiak dittuan zailttasun espezifikua. Klase-ikuspegixa liburu osuan presente badago be, ez jagok aktibismorik; deskribapen hutsa nahikua aldarri dok.

Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):

  • Ediziñuonek extra pare bat jittuk: ipoin/prekuela bat -oso kañerua-, eta idazketa-eguneroko bat. Bertan idazlian eguneroko gauzak ikusten jittuagu, idazketa prozesuan zihar (liburua, azken fiñian, fikziñozko artifiziua dok) eta hazur-haragizko agertzen dok, inteligentia eta interesgarrixa. Gustora ezagutuko najeukek! "Cada vez estoy más convencida de que la huida del estereotipo de la mujer trans que ejerce la prostitución es basura esnob. Eran lo que eran, son lo que son y somos lo que somos. La genealogía no se escoge, se acepta y se lleva con orgullo. La mía es una genealogía de putas, a quien le de vergüenza que lo oculte, que mienta, que haga lo que quiera. Eso no va a cambiar quienes somos. Y no lo veo solamente como una posición política, es sobre todo una posición poética".
  • Mendeku sinboliko pare bat be ba jagozak, bixak alabak bortxatzen dittuezen aitten kontura. Horrenbeste zillegi dok, erregular.
  • Liburuan musika asko agertzen dok, baiña etxuat entzun. Hau ostera, bai begiratu juat: es.wikipedia.org/wiki/Pomba_Gira
  • "Travestón". Gure lagunartian (geishak barne) erabiltzen genduan berbia, ez iraingarri baizik eta deskriptibo modura. Poztu nauk hamen naturaltasunez irakortzia!
  • Prostituzioaren egunerako irakorketa ezin hobia. 😜 Eugenia eta bere kuadrilliak "adoptatzen" dabenekua oso xamurra dok, eta sexu langillien ez-mundua ezagutzeko balixo jeskuk: gizarte errespetagarrixandako ikusi eziña (ezinbesteko bezero izan arren). Testuinguru horretan, oiñordezkotzian gaiñeko hausnarketa ederra: "Aunque quisiese a Eugenia con todo mi corazón yo era una invitada, no un miembro de la familia, ni depositaria legítima de su legado ni conocía el lado amargo de sus preciosas vidas más que como historias puntuales que a veces me contaban. Era su hija pero ellas no eran mis madres. Eugenia me había salvado la vida o me la había enderezado un poco, como mínimo me había dado un motivo importante para dejar de hacerme tanto daño. Había aprendido mucho de ella, de ellas, eran mi primer aquelarre de mujeres al que pertenecer, sin distancias, sin escondites. Me hubiera gustado impactar en su vida de la misma manera, que el intercambio fuese justo, pero a su lado entendí que las hijas estamos siempre en deuda, que no podemos devolver lo que se nos da o lo que nos quedamos porque no es natural hacerlo. Nuestra misión es traspasar eso que recibimos a otras, las que sean. Aprendí que la genealogía, al ser un amor heredado, solo funciona en cascada". Danondako balixo daben egixa unibertsala.
  • "...en aquella década de los noventa (...) Gritar a las mujeres desde los coches eran calentamientos habituales para los grupos de muchachos que salían de juerga impulsados por un extraño demonio de la sevicia. Hasta los buenos chicos, sobre todo ellos, anteponían estos rituales de intimidación a su propio bienestar. La masculinidad era una fuerza chantajista que alcanzaba a todo el mundo". Neure burua espilluan ikusi juat. https://eibar.org/blogak/orakulua/ipurdiak-ukitzen
  • "Poder travesti". Maitte juat espresiño hori, hiruki larrosian espiritu konfrontatibua jaukak.
  • Bigarren aldixa, bisexualak aittatzen dittuana. Ezohikua hori be! 👌
  • Gustatzen jatak idazlian tonua: errepresiño historia ezin ittogarrixaguak kontatzen bajiharduk be, tonua ez dok kupidagarrixa, ez dok mingotsa. Ezta alaixa be, bistan dok: baiña askotan ikusten dan sarkasmo-euforia-konfrontazio jarreria hartu barik, bulnerabildadetik, resilientziatik idazten jok, eta hortitxik bai, hortik umorez. Biziraulien umore berezixakin.
  • Hunkigarrixa, Margarita auzokidian erretratua: hain pertsona hondatuan, hain umiliatuan, duinttasun goxo bat mantentzeko sena. Funtzionarixo doillorrak "Señor Jiménez" deitzeko erakusten daben seta. Alana nerabiari eragitten detsan inpresiñua: "Antes de definirte tú misma, los demás te dibujaban los contornos con sus prejuicios y sus violencias".
  • O, "machote", bai. Nik be makiña bat bidar entzun najuan hori umetan, orainaldiaren baieztapen bat baiño gehixago, etorkizuneko bide-orri modura. 🤦 Eskerrak "okerreko bidia" hautatu nebala.😅
  • Kañerua. Kritiketan irakorri doten hipersentikortasuna barik, haiku punk barriobajeruak topatzen najabilk. Ikusiko dogu idazliak nora garoiazen, baiña hirugarrengo kapitulorako oso traza ona.
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026