Malleus maleficarum
Liburu arriskutsua: kontuz ibiltzia jaukak Markosek, Eliziak kontrola berreskuratu ezkeriok (biharbada Alderdixan laguntziakin), liburu honek plaza-sua elikatzeko txartel guztiak jittuk-eta, biharbada egilliari kuneta baten atsedena bermatuz. Izan be, erakunde horrek montauta dakan tinglauan oiñarrixetan aztarka jiharduk, ez fededun kanpetxanuen (askotan jatorren) oiñarrixetan, ez bada eze hárek gobernatzen dabizen artzaiñen, eta jabe haundixenetan. Teologuak millaka urtez makillatutako makillia, agerixan. Kunetako maizter potentzial guztiok, batu gaitezen! Espainiako katoliko, sozialista eta komunistak de facto babestutako Konkordato madarikatu hori eraistetik hasitta.
Atxeki bakarra ikusten jetsat liburuari: Hezkuntza Laikoa taldiak egindako sukalde-lan txalogarri hori gizarte osora zabaltzeko "call to action" faltia. Baiña biharbada Markosek nahikua egin jok, halako mobimendu bati oiñarri teoriko sendo bat emoten... Horregaittik behintzat eskerrikasko!
Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):
- Liburu amaieran ulertu juat "hastapenak" kontzeptua (nik "printzipiuak" esan izango neukiana). Balekua!
- Errata bat (besterik ez juat ikusi liburu osuan): Dolores Ibarruri "Pasionaria"ren abizena (p.190). Bigarren ediziñorako! 😜
- "Jeltzaleek adierazi ziguten Jaurlaritzak bezala mendebaldeko gainerako gobernu guztiek ere diruz laguntzen dituztela erakunde pribatuak, hala nola zinema eta kulturari lotuak, Athletic eta kirolari lotuak. Zergatik ukatu Kristau Eskolari, Athletici ematen bazaio?". Atxakixa-komodin honen kontra, Markos, hurrenguan erantzun: "Konstituzioan ez delako aldarrikatzen estatuaren Athleticgabetasuna (tamalez), bai ostera bere akonfesionaltasuna".
- Demoledoria dok liburua; ezin egokixagua, relijiño kontuetan bihar dogun demoliziño generalerako. Konkordato famosua zertan dan ikasi barri juat: goiko sukaldietan egosittako zirixa, herrittar guztiori -jangoikozale edo ez- eragitten gaittuana. Itxura koipetsuko akordixo autoritario ezkutua, Estadua barrabilletatik oratuta daukana oin dala 50 urte baiño gehixagotik.
- "Zerua susmagarri": asko gustatzen jakuk lehendik sinisten genduana baieztatzia, eta hori gertatu jatak txatal honekin. Neurez allegauta najenguan-eta Zapiainen ondorixo honetara: kristautasuna ahul mentalak konbentzitzeko siniskera aproposena dok, bizitza eternua eta zerua agintzen. Hortik bere arrakastia. Interesgarrixa, bestalde, bere garaian nagusi zan estoizismuan barri izatia (hil ostian kosmosakin bat egitteko promesia, glamour gitxikua).
- Asko gustatzen jatak idazliak mantentzen daben ikuspuntu harritua, kuriosidadez betetako ume batek darabixan ikuspuntu xaloa. Letxe txarrik ez, bape. Ezta -neuk erabillilo neukian- retranka gaiztorik be. Ostera, ez bakarrik Biblia, baitta Akinotar Tomasek, San Agustinek eta salto mortal teologiko hirukotxak egin dittuezen "ikerlari" askoren teorixak ezagutzen jittuk, defenditzen daben gauzak bere lekuan lagata, grabitate hutsez. Tonuakin bete-betian asmatzen jok liburu honek.
- Filosofia testuak (politikakuak lagez) normalian astunak egitten bajataz, zati haundi baten euren inpertsonalidadiangaittik izaten dok. Ulertzekua dok: ondorixo orokorrak etara nahi badittuk, anekdota pertsonalak gaindittu eta danondako balixo daben arauak, edo teorixak bota beharko dittuk. Neure prebentziño hau guztiz ezabatu barik, Markosen testuetan takian potian agertzen dirazen kontu pertsonalak -benetakuak edo imajinarixuak, bardin dok- irakorketia asko arintzen juek. Liburuan, gaiñera, blogian ez bezala, gaika antolatuta eta arrazoitze prozesu batek arabera datoz testuok, irakorketia ondiok gehixago erreztuz
- "Gobernuek laikotasuna ez ezartzeko egiten dituzten iruzurtxoekin" nazkatuta, eta broma eta boutade artian, uste juat Markosek maillu eder bat prestau dabela, relijiñuen debaklearen azken aztarnak eraisteko.


Kontatutako guztia da gertatua, zin degizut. Ohiko ikasketa-bidaia batean, aste betean, “Ni, laiko”n ageri direnak baino pasadizo deigarri gehiago gertatzen dira. Unean bertan ez diegu garrantzirik ematen, edo aski lan izaten dugu atakatik irteten, eta ahaztu egiten zaizkigu, baina fresko dauzkagunean apuntatuz gero hainbat oroitzapen-liburu zirraragarri izango genuke.
Benetan anormala, liburuan zein nire bizitzan, Talako hilketa da, hainbeste hari arraro biltzen baitira bertan, eta beharbada horregatik bereganatu ditu gainerako anekdotek baino orrialde gehiago.
Asturiasen antzera bide zebiltzan gauzak Euskal Herrian 90eko urteetan. Begira zer dioten El Confidencialen martxoaren 11ko atentatuetan erabilitako dinamita lapurtu zuenari buruz:
Pero, ¡ay!, lo único que demostraban los desmadres de Trashorras es que los noventa en Asturias fueron tan locos en ciertos ambientes -una versión drogada y dinamitera del realismo mágico- que no pasan un mínimo test de verosimilitud, aunque todo ocurriera de verdad.
Bestalde, zuri bezala, errazago ateratzen zait zentzu horretan “printzipio” “hastapen” baino; hala ere, gero eta sarriago ageri dira hastapen eta hatsarre hedabideetan eta liburuetan. Gainera, Bergaran igaro nuen urteak betiko apaindu zidan euskarazko “printzipio” hori bazkari giro batez. Eta Bergaran “prinzipixua” ez da hasierako platera, baizik eta plater nagusia. Elexpuruk ere jasotzen du: “Asteko arrain-sopia, ta prinzipixua, berriz, oillaskua".
Zorretan nagokizu, Oier, baina bururatuko zait zorra kitatzeko zerbait, zeu dardarka hasteko modukoa.