Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Etxeko bizikletia

Etxeko bizikletia

Oier Gorosabel 2026/01/15 13:00
Eskobarren komikixak irakortzen hazi giñanok, ondo goguan jaukagu garai baten -Francoren mendeko Espainian, behintzat- bizikleta batek zenbateko balixua izaten juan. Zipi eta Zape ume bigurrixen gurasuendako, zapatak zulatzia baiño gauza txarragorik ez jeguan; eta umiendako, helbururik gorena, amesik desiatuena, bizikletia erosi ahal izatia zuan. Ederra aldia, gaur egungo denporekin.
Etxeko bizikletia

Mekolako umiak ca. 1980. Ezkerretik hasitta: Enrique Moro, Virginia Moro, Ander Zenarruzabeitia "Poti", Oscar Moro, Oier, Iker. Argazkixa: Oswaldo Gorosabel.

Gure etxian be, halakotxia zuan egoeria. Pentsau! Eibarren bizitta, eta bizikleta piezak-eta egitten zittuan tallar bateko ugezabak izan arren, gurian bizikleta bat oso estimaua izaten segidu juan. Ez igual lujozkua, ordurako, baiña bai behintzat artikulo baliotsua. Horregaittik, nik goguan dakatela behintzat, gure etxeko seme-alaba guztiok bizikleta bat eta bakarra erabilli izan genduan geure umetzaruan, arrebiak estrenauko zebana (Emmak, 1958xan jaixotakuak), anaiak heredatzeko gero (Oswaldo, 1962xan jaixotakuak), eta azkenik neuk, 1972xan jaixo ostian, erabilli izan nebana 1985 ingurura arte. Abelux markakua zan, Isasixan egindakua, plegablia; ondo goguan jaukat gorrixa zala, frenuak aldrebes zittuala. Kurpillen kubiertak zurixak zittuan, eta sekulan ez nebala eurak aldatzeko premiñarik izan.

Azken urtietan, bistan danez, bizikletia txikitxo gelditzen jataan, baiña Lekeittion etxetik hondarrera juan-etortzeko ez neban gehixago bihar. Halan be "etxeko bizikleta" estatus eta estimua mantendu juan, etara kontuak: baten ohostu egin jesten. Amak antenia ipiñi zeban orduan, ea iñun ikusten juan... eta baitta topau be, herriko yonki baten ipurdipian! Hantxe juan jakon, arrebiak lagunduta. Modu agresibo xamarrian juan be kontizu, eze, zaldun gaztiari, trastotik jaitsi eta iges egittia baiño etxakon geldittu. Halan berreskuratu gajenduan ba, eta etxeko ganbaran segidu juan harik eta zoritxarreko vide-grenier batian beste traste zahar batzuekin batera desagertu zan arte. Sasoi horretan ez nintzan familiako etxian bizi. Nere amorrua, konturatu nintzanian!

abelux-01
Iturreta, ca. 1974. Oswaldo gidatzen, Oier pakete. Argazkixa: Armando Gorosabel.

Harrezkero, beti geldittu jataan Abelux zaharran nostalgixia. Eta zer eta, igaz neure hiru-laugarren eskuko bizikletia ohostu zestenian (beste askokin batera, cortafrios batekin kandaua ebagitta) esan najuan: halako bat eskuratu bihar juat ba. Esan eta egin: Abeluxik ez najuan topau, baiña bai Bigues i Riellseko trastero baten Orbea hau. "Oso hondatuta dago, konpondu biharko dozu" esan jestan pantumaquistiak, baiña nik "lasai, Eibarkua naiz" esanda tratua egin genduan, 40 eurotan.

OCI-BH
Bizikletia, Kataluniatik etorri barri. Pegatiña polittak, baiña mantentzeko gatxak.

Tira: bizikletia allegau bezain laster konturatu nintzuan, neure moduko 98 kg / 1,78 mtako morroi batendako, txikitxuegixa zala. Halan be, behiñ eskuratuta, esan najuan: konpondu, konponduko juat behintzat. Neuk ez bada, besteren batek aprobetxau deixan. Ale kuriosua dok: kuadro nagusixa Orbea OCI markakua dok (kooperatiba garaikua beraz, 1969 ostekua); urkulua, ostera, BH. Uste eze, motiboren batengaittik aldatu zetsela (txoke bat? urkulua manillarrakin lotzen daben torlojua pixkat okertuta jaukak), eta pieza konpatiblia topau juen. Hau normal xamarra ei zuan sasoi horretan, tallarrak euren artian pieza asko konpartitzen jittuezen. Eta halaxen, juan dan neguan, denpora libreko tartiak aprobetxauta, txiri-txiri konpondu juat, pieza batzuk erosten, beste batzuk garbitzen edo akabatzen. Horretara, freno, puño, kamara, sillin, tija barrixak ipiñi jetsadaz; kuadruan, marka-pegatiñak mantentzen saiatu nintzuan, baiña emaitzia etxataan gustau eta azkenian dana lijau/pinttau juat, katalinian estalkixakin batera; etnografikoki pena bat, baiña nabarmen txukunagua. Guztira 80 bat eurotako gastua egin jetsat, esku-biharra kontau barik.

OCI-BH konponduta
Bizikletia, konpondu eta gero.

Geratu jakon aje bakarra, lehen esandako torloju okerraz gain, manillarrian dakazen ugar-markak izan lajeikez: akabau/pinttau barik, zeozer egittekotan kromau biharko litzakezak, baiña etxakixat merezi daben, neure ustez halan be elegante jagok-eta. Bestela, trasto politta dok kalian ibiltzeko; halan be, egindako probetan, ikusi juat asko jota 1,70 mtako pertsona batendako dala. Eta neure etxekuak, edo haundixaguak dittuk, edo lotsatiegixak hainbeste pertsonalidadeko makiñihau erabiltzeko! Beraz, iñok nahi badau, hamentxe ipiñi dot salgai.

etiketak: Eibar, zaharreologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026