Armada Gorrixaren epikia - La pelota basqua
Illunabarrian oso leku ederrera eruan gaittu Rokok. Estetika komunistiarekiko nere pasiñuaz konturatuta, muño baten gainian dagoen Soviet Armadiaren "slavin" edo monumentu batera eruan gaittu. Bratislava osua menderatzen dok handik, eta parke haundi oso bat hartzen juek estatua epikuak, panteoiak, zutarri kolosala, bajorrelieviak, inskripziñuak... Antza, 2º gerra mundialian Bratislavan gertatu ziran burruketan (Slovakia eta Txekia nazixak okupatuta jeguazen) Soviet Armadiak 6850 gudari galdu zittuan, eta hantxe jagozak danak lurperatuta. Rokok kontatzen dezkuanez, bera gaztetxua zanian panteoia zabalik egoten zuan eta Txeko-slovakiako militarrak gaba eta egun egoten zittuan haien omenezko "betiko su" bat zaintzen. Slovakiako gaztiak be, hara eruaten jittuezen euren abertzaletasuna indartzeko. Orain panteoia itxita jagok, mastetan ez jagok ikurrinik, handik kristorik be ez dok ibiltzen (zaindarixak kenduta) eta mapetan ixa agertu be ez dok egitten slavin hau, Slovakiako agintarixak ezkutatu nahixan edo. Igual polittagua dok holan, dekadentzixan, orain dala 15 urte baino (militarrez beteta). Ba jagok elementu barri bat. Komunismo aruan, Txeko-Slovakiako agintari Alexandr Dubcek'i egindako lorategitxo bat. Bajirudik tipua, komunistia izan arren, herrixa mendebalari zabaldu nahi izan zetsala edo, baina Sobiet Batasunak armadia bidaldu juan eta iraultzia erreprimidu (1968 urtian, "Prahako Udabarrixa" izenarekin ezagutzen dok).
Eta gabez (20.00ak), kaleko postu baten bokadillo eder bat hartu eta gero, Kino Cafe'ra "La Pelota Vasca" ikustera. Rokok pelikulako azpitituluak slovakierara itzultzeko gogoz hasi zanian, adarra jotzen netzan e-mailuz: "¡Ah, ba gonbidatzen banauk juango nauk Bratislavara hitzalditxo bat emotera!". Alkarri berotzen hasi, eta hortik urten jok aste biko oporraldi ahaztueziñezko hau. Tira, berak itzultze lanekin jarraittu, eta halako baten bukatu jok (ez jakixat Julio Medemek zer eretxiko detzan). Orain dala pare bat hille saiatu zuan proiekziño bat egitten, baina arazo teknikuak izan zittuan eta bildu ziran 10 pertsonak (bera poz-pozik jeguan ikusle kopuruarekin) ezin izan juen pelikulia ikusi.
Azaldu biharko juat Kino Cafe hori zer dan. Nik ez juat halakorik orain arte ikusi. Ba dok lokal bat, alderdi baten ziber-taberna normala dana, 20 bat ordenagaillurekin (apur bat karotxua, dana esan bihar dok); baina beste alderdixan tabernia besain haundixa dan zinema gelia jagok, kabaret baten modukua. Ez jagozak zine butakak, baizik eta mahaitxuak eta sofak, eta tabernerak bertara traguak ekartzen. Ideia erreza dirudi, bai, baina EH'xan ez juat halakorik ezagutzen.
Bueno, ba hantxe joan gaittuk Ane eta bixok, funtziñua apur bat erakargarrixago egittiarren eruandako atrakzio indigena legez. Proiektatu biharreko bertsiñua zinemakua zuan, ordu bikua (ni ez nauk agertzen beraz), baina hala eta guzti be gure asmua jentiaren kuriosidadiak asetzia zan, hango gauzei buruzko galderak erantzuten (ni), bertso batzu botatzen (Ane) edo dana dalakuari aurre egitten. Ordu erdi bat edo kanpuan egon ginuazen, Lapelotavaskia hasi baino lehenago jeguan beste pelikulia bukatzeko zain (sesiño kontinuuan izaten dittuk), eta hurrengo txandan gurekin batera 30 bat pertsona sartu dittuk, asko Rokoren ezagunak. Proiekziñua hasi eta pizkaka pizkaka jente gehiago heldu da, euren traguekin, eta jarrileku danak bete jittuk; azkenian 60 bat pertsona egongo zittuan, batzu beheiangainian jarritta. Exito totala, etara kontuak: Lapelotavaskia bukatu eta danak alde egin juek lau edo bost izan ezik (hurrengua Broadwayi buruzko pelikula amerikanua zan, ona).
¿Zer erantzun jentiak? Ba, slovakiarrak apur bat ezagututa, oso ona. Esan gura dot jente lotsatixa dala ezezagunekin, uzkurra, apur bat hotza, orokorrian; gero noski, ezagutzen juan ahala gauzia berotu eta azkenian maitagarrixak dittuk. Beraz, ikusle kopuruari bakarrik erreparatuta, erantzuna oso ona kontsideratu gajeinkek. Pelikuliaren aurkezpenian aittatu gaittuanian txalo egin jezkuek danak. Gero batez be Rokorekin egin juek berba, eta ez dittuk animatu debate edo solasaldi "formala" egittera. Hari komentatu jetzena, baina, adierazgarrixa izan dok: askorek ez zekixen EH'xa nun zeguan bez; zeozer zekixenak, bonba eta atentatuen albistiak esandakua bakarrik. Medemek pelikulia batez be gaizki informatutako publikuarendako egin jok (espainiarrak eta frantziarrak batez be), baina bape informatuta ez dagoen publikuak ez jittuk gauza guztiak harrapatzen, kontizu, ziharkako erreferentzixa eta sobreentendido asko jagozak. Hala eta guztiz be jente gehixenak pelikulia bukatu arte aguantatu jok (eta luzia dok gero).
Come mierda - La guarida de la ETA
Bratislava, 2004ko Urrillak 18, astelehena.
Popradeko punk kontzertu surrealista haren ostian, atzo Bratislavarako bidia hartu gajenduan Roko, Ane eta hirurok, Maia hanxe lagata (tortolituak banatu zittuan ¡snif snif!) eta bidai luzia izan gajenduan kapittalerarte, 5 ordu. Kantuan eta berbetan arinagua egin jakuan. Orainguan, Slovakia ziharkatzen genguazela, hango soro zabalak, fabrikak eta zentral termonuklearrak ikusitta... ekonomixa eta ekologixia izan genduzen hizpide, beti be diktadura komunistatik diktadura kapitalistarako transiziñuan kokatuta. "Lehen agintarixei gauza haundixak gustatzen jakezen. Fabrika batek, zenbat eta kei gehixago bota, orduan eta hobia zan". Dana zuan reutilizablia, kristalezkua, konpontzekua; gerora plastikua eta gauza desetxabliak etorri eta jentia zoratzen jarri zuan, dana botatzen eta zabor bolumena exponentzialki haundittuaz. "Lehen dendan produktu marka bakarra henkan, papel zatar baten batuta, baina genero ona behintzat; orain aldiz, milla markako produktuak jaukazak, baina danak kaka bera dittuk. Hori bai, zelofanezko papel polittetan batuta". Soy libre, puedo escoger el color de mi marrón.
Gaur goizian Erakundiaren ofizinetara joan gaittuk estufa bat erostera. Ia espainiar fronteran pikoluak ez dezkuen arazorik jartzen ETA berogaillua esku tartian hartzian.
Kapurkova eta punk kontzertua
Bratislava, 2004ko Urrillaren 18, astelehena.
Zapatu arratsaldian jota genguazen Ane eta bixok. Kontizu, herri txikiko turista bi hauendako jende asko leku asko, ohittura asko, gauza barri larregi dira, eta nekiak bere markak lagatzen dihardu. Gure desiorik haundiña leku baten denpora pasan egotia dok, ezer bez egitten, aspertzen. Hori botatzen juagu faltan.
Horregaittik... zapatu arratsaldeko plana entzun genduanian ez ginan asko poztu: Maiaren lagun baten etxian afaldu eta gero, Popradeko areto batera juan punk kontzertu batera.
Halan, gure korpuzkiñak Rokoren kotxian sartu eta han juan ginuazen Huorka herri txikira, Poprad onduan. Han beste Maia bat bizi dok, gure Maiaren (Miklova abizenez) biharreko laguna, ogibidez sukaldarixa. Bere etxe haundixan afaldu genduan "pirohy" plater tipikua, etxian egindako gari urunezko empanadillak, rekesoi eta patataz beteta, prijidutako beikona geinetik eta esne garratzarekin lagunduta. "Hutnik" batendako moduko platera, baina gu turista koittaduak baino ez gaittuk...
Noski: slovakiar peto-petoen artian gengozenez, asko kostatu jakuan alkoholarengandik iges egittia. Afarixa laguntzeko medovina gozua jeguan, eta postre sasoian Fero etxeko jauna agertu zuan berak egindako "slibovitza" (okaran pattar inzendiarixua) botilla batekin. Botilliak fusil formia jeukan, gainera. Deskortesixiaren mugan ibili ginala ba jakixagu, hamengo ospitalidade zentzu haundixa jaten eta ostatu emoten isladatzen dalako, baina nik behintzat ez najuan nahi nere osasuna eta ongizatia sakrifikatzia kortesixiaren alde. Beraz, kristorenak eta bi egin eta gero sahiestu genduzen kopa gehixenak; hala eta guzti be, etxeko pegorako "kapurkova" edo espuelatik ezin izan ginan libratu. Izan be, gonbidatuak ("hostia", slovakieraz) alde egittera doiazenian, botak jantzi eta pegoratik atarira urtetzeko momentuan ¡taka! hantxe etaratzen jakek kapurkova alu hori, eta haxe bai derrigorrez edan bihar duala. Ahosabaixan tiro bat besain goxua. ¡Errrrrredios! Zelako destenple, hotzikara eta gomittolarrixa kotxian atzera sartzian.
Oharra: Slovakiako etxe guztietan sartu besain laster botak erantsi egin bihar dittuk. Aldatzeko zapatillak badittuk (edo etxekuak lagatzen bahabe) ba harek jantziko dittuk, baina bestela ortosik. Oso edukaziño txarrekua ei dok kaleko zapatekin etxe barrutik ibiltzia; noski, dana moketia edo alfonbria dok, baitta komunian be.
Barriro Popraderutz, punk kontzertu horretara.
En fin, Amañako parrokixako lokal haretara heldu eta ofizina moduko batzuetara sartu bihar zuan, entradak hartzeko. Gero "hall" haundi baten bueltaka jebillen jentillajiari begira geratu nintzuan. Gehixen-gehixenak 20 urtetik beherakuak zittuan, eta itxura makarrak nahiz pijoteruak nahikua parekatuta jeguazen. Edade hortik gorakuak be bajeguazen, baina zatixa gitxiago, zenbat eta zaharrago orduan eta klasikuago (punk gangardunak, skiñak, makarroidiak...). Hauen artian ez jeguan pijorik.
"Hall" horretan bueltaka, fauna honen artian, armarixo bi, porrak eskutan. Hasieran maderuak zirala pentsatu genduan, uniformiarengaittik, baina gero ikusi genduanez munipak baino ez ziran. Hala eta guzti be, gure mentalidade euskaldunarendako "elementu" bi harek nun eta punk kontzertu baten ikustia nahikua eskema-apurtzaillia zan. "Bai, nazixekin istilluak egon leikez eta horrengaittik da" esaten jezkuen lagunak, baina gu ezin sinistuta jarraitzen genduan. Eta lehenago etortzeko gogo faltekin bagenbizen, gero eta animatuago genguazen hango anbiente xelebria ikusitta.
Hurrengo sorpresia aretora sartzian izan zuan: ezin zuan ez erre ez edan (ni pozez zoratzen - Ane marmarka). Izan be, gabez urtendakuan gitxien gustatzen jatana bixamuneko tabako antza izaten dok, erropia aldatzeko bestekua. ¡Punk kontzertua tabako eta alkohol barik! Imajinatu eziñezkua, Euskalherrixan. Aretua egurrezko lurra jeukan, eta ventanal haundi batzu estaltzen kúrtiña haundi eta pisutsuak (imajinatu Unibertsidade Laboraleko antzokixa, aulka barik). Kontzertua hasi besain laster, argixak emetatuta, kortinoien atzerako bidaixak egiten hasi zittuan gaztiak; hasieran pentsatu najuan: "Aaah, hamen be bajagozak esnifatzeko zerak, edo txortaleku ezkutua", baina ¡bai zera! gero konturatu nintzuan zigarruak erretzera baino ez zoiala jentia. ¡Eta poliziakuak zelan etorri! Bai, ze munipa bi hauetaz aparte, areto osua organizaziñoko jentez beteta jeguan, kamiseta baltzekin, gorila lanetan, eta nunbaitten "arazo" bat detektatu ezkero, harei deittu eta ¡rrra! hantxe sartzen zittuan poliziako bixak jente artian, linternekin, infraktoriaren billa. Hotzikarak eragitteko modua, harek Terminator bixok, punk kontzertu baten erdixan nahi zebena egitten, eta jentia... ¡ez zan inundik inora aztoratzen! ¡inork bez ez jetzen pitadarik egitten! Eta ez pentsatu jentia formal jeguanik gero: han gehixenak (bai, gehixenak) zoruan pare jeguazen dantzan, pogo/deskontrol/macumba/quilombo mobimendu mixtura xelebrian. Mozkorrak be ba jeguazen nahikua, zeaitxik eze, nahiz eta bertan aretuan ez jeguan barrarik, kanpoko tabernetara juaten zuan jentia, eta eranda bueltatu. ¡Mozkorregi jeguazenei be ez jetzen Terminatorrak barkatzen! euren linternekin search-and-destroy harrapatu eta kanpora etaratzen jittuezen.
Esandako moduan Ane eta bixok etxian lasai egoteko goguak baino ez genkazen, baina gero gauzia aldatu zUan. Kontzertu aretora heldu ginanian (Daniela, Juro eta beste lagun Miroslav'ekin) konturatu ginuazen ha ez zUala gure usarixuan egindako punk kontzertua. Kontizu, gurian kontzertuak ba jaukek bere liturgixia, formak, aretuak, girua... baina ez gagoz Euskalherrixan. Areto harek kultur etxe zahar edo edozein udal dependentziako itxuria jeukan; imajinatu Amañako parrokixako lokalak adibidez: egurrez forratutako lurra, hormetako paneletan gogo jardunaldixen iragarkixak, kuadro abstrakto ulerteziñak... eta han punk kontzertua. "Slobodna Europa" eta "Zona A" taldiak, Slovakiako famosotxuenak. Egoeria berotzeko, alarma deixa: talde hauen aurkako nazi kuadrillak etorriko ei Zittuan kontzertua errebentatzera.
Slovakian punk musikia orain dala 20 urte hasi zuan, Euskalherrian legez gitxi gora behera. Desberdinttasun garrantzitsuena hamen debekatua jeguala zan. Gobernu komunistiak zentsuria aplikatzen juan, eta sistemiaren aurkako edozein manifestaziño kulturala debekatzen juan. Punk musikia berezkua jok antisistema izatia, eta zer esan diktadura baten kasuan. Hala, talde hauek kontzertuak egin egitten jittuezen, baina emanaldi erdixan igual poliziakuak agertzen zittuan eta danak atxilotu. Euren diskuak be, ezin zittuan editatu, eta kasetetan grabatu eta pasatzen ziran eskurik esku.
Hamendik eta Txekiatik ibilli izan garan lehenengo egunetan ez jittuagu barre gitxi egin diktadura komunistiaren kontrako erreakzio mobimentuen kontura (punk taldiak barne). Gure adarjotzien barruan hala irudikatzen genduzen kontzertuetan: "Anti-todoooo!!!! Yiaaaarggg! Gora kapitalismuaaa!!!! Eeeeeehhh!!!", kokakolia eraten eta eta halako leluak botatzen. Gainera talderik beteranuaren (EH'ko La Polla Records modukua) izena "Askatasunen Europa" dok, ¡usteze PPko hauteskunde slogana dala!. Baina laster konturatu gaittuk gure ezjakintasunarekin, ideia sinpliegixak genkarrezela. Hamengo errejimena diktadura bat zuan, eta aspaldi laga jetsan komunismua izatiari (nahiz eta izen hori mantendu). Diktaduriaren aurkako mobimenduak, beraz, ez juen nahitanahiez kapitalismua aldarrikatzen. Adibidez punk mobimenduak kutsu anarkista nabarmena jaukak hamen, biharbada mendebaldian baino gehixago. Beste gauza bat dok diktaduriak komunismuaren ikurra hartzen zebanez, jentiak ikur hori gorrotatzen bukatu dabela; eta baitta be ba jeguala jentia kapitalismo basatixaren aldekua, oso aldaketa bizkorra bultzatu dabena, eta ez beti onerako. Elementu asko jagozak hamen kontuan hartzeko, eta zentzu horretan oso argigarrixa izaten jiharduk bidai hau. Gaur egungo gaztiak (Rokok 27 urte jittuk) ezagutu juek bai diktaduria, baitta kapitalismo gogorra be; eta konszientzixa apur bat daukenak konturatzen dittuk merkatu libria ez dala panazeia, ezta komunismua uste zeben besain txarra.
Lehenengo filetara hiru bat bidar hurreratu nintzuan, argazkixak egitteko eta bertako girua gustatzen jatalako bereziki. Han be, seguridadia: pasillo haundi bat lehenengo filia eta eskenatokixaren artian, dana gorilaz beteta. Hau bai ezagutzen juagu EH'ean beraz harridurarik ez.
Surrealismuaren gorena gero etorriko zuan. Halako baten 1º filakuen su eta garrak erromaria bota juan, eta jentiak eszenatoki aurreko tartia inbadidu juan. ¿Goriliak zer egingo? Ba helburua jentiak eszenatokira ez igotzia zanez, eurak igo ziran gainera. "Slobodna Europa" taldekuen kontzertua gelditu egin zan unekada batez; aretoko argi fluoreszente "kitsch"ak ixotu; ulertu ez genduan diskurtso bat bota, nere ustez jentia baretzeko; eta kontzertuak aurrera egin juan... musikuak eta seguratak eskenatokixan nahastatuta: batzu saltoka, espektakulua emoten, eta tartian bestiak, besuak kurutzatuta geldi, jentiari begira.
1906ko giruan
Poprad, 2004ko Urrillaren 16xa, arratsaldia.
Alde egin juagu ba Maguras eskualdetik, eta atzera be etorri gaittuk Poprad hirira, Maiaren etxera. Gaur illuntzian beste lagun batzukin juagu afarixa, slovakiar sukaldaritzaren n'garren erakustaldixan.
Atzo Velkáa Lesnako etxeko jabia ezagutu genduan, Daniela. Bere mutil Juro'rekin etorri zuan, eta azaldu zeskuanez etxe ha ez da bere familixiarena; 1984rarte egon zuan jentia han bizitzen (mutilzaharren bat seguru) eta orduan erosi juen eurak, Poprad'tarrak izatez, oporleku modura, 800 dolarretan. Etxiak fetxia jaukak grabatuta habe baten, gaur konturatu nauk: 1906. Fetxiarekin batera grabatuta, hiru eguzkilora. Etxe zahar askotan jagozak eguzkixaren sinboluak: pinttatuta, grabatuta edo bestelan (kotxien tapakubuak, bonba erroberak...).
Atzo beraz, lagun barrixak hartu eta etxetik zihar banatu giñan, tradiziño slaviarra jarraittuta danok alkarren onduan lo egitteko. Ane eta bixok honi buruz asko egin juagu berba, halako sasi-azterketa bat osatuz: hainbeste hotz egitten juan lurraldietan jente asko gela berian lo egitteko joeria jagok. Noski, segiduan dator galderia: ¿zelan egitten juek narrutan bikotiak, inguruan familixa guztia ba dago? Erantzuna be bizkor: isilik. Eta ondorixua: emakumiak ez juek orgasmorik izaten. Bueno, entrenamendu apur batekin bai, azkenian isilik egitten ikasiko dok -¡ikasi biharko!- baina noski, beste eskola batetik gatozen maitale tropikalak gatxa jaukagu hasieran. Astebete jaroiagu Slovakian eta hasi gaittuk gu be trukillua harrapatzen.
RIP
Velkáa Lesna, 2004ko Urrillak 15, eguardixa.
Atzo sua martxan ipini eta herrira juan ginan buelta bat egittera. Herri txikixa, ez jaukak ezer ikusgarririk, bertoko jentiaren bizimodua bakarrik. Hala, halako herrixetan egon ohi dirazen nekazal sindikatu edo kooperatiba modukuen tabernara juan ginan... Herriko taberna. Dendia eta traguak hartzeko lekua, era berian. Zeguan hotzarekin ez zeguan zerbezia hartzeko gogorik, eta kafia hartzeko barriz, beranduegi. ¿Zer orduan? Borovitxka, noski.
Idaztiarekin bakarrik tripak nahastatzen sentitzen jittuadaz.
Velkáa Lesna, barixakua hillak 15, eguerdi ostian.
Aurreko kapituluan bart egin genduana idazten hasi nauk, baina gogoratu besain laster sartu jatan botaguriarekin, etxetik urten eta errekondora juan bihar izan nauk txahala botatzeko. Hala egin eta gero (eta ez dok errekurtso literarixo bat), hamen nator barriro, jarraitzeko asmuarekin. Roko lotan geratu dok eta Aneren gorpuzkiñak hor dautze, egongelako soluan botata (ez gara ausartu logela "ofizialian" lo egitten, masmak dirala eta).
Esandako moduan, herriko tabernan sartu eta hantxe jarri ginan formikazko mahai baten, trago batzu hartzeko asmuarekin. Hiru borovitxka erango genduzen eta nahikua pozik genguazen, txistiak egitten eta barrezka eten barik. Tabernan anbientia jeguan: lau bihargin lanetik urten barrixak, nekazarixak, artzainak edo basomutillak seguraski. Jantzixengaittik diñot, eta pare bat motozerra ikusten ziralako lurrian botata. Traguak juan traguak etorri, lafiatu baino gehixago egin zittuan harek, eta halako baten kantuan hasi zittuan. Noski: ordurako danok konturatuta jeguazen kanpotarrak giñala, Wyomingeko turista talde bat Ziordin besain diskretuak agertu gara eta, Velkáa Lesnako puntan, gure euskal traje errejionalarekin (mendiko botak, frakak, beroki aerodinamikuak...). Bueno, esan gura dotena zera dok, Velkáa Lesnatarrak euren herrixaz harro dagozela erakutsi biharra sentidu juela eta, badakik, kantu errejionalen fasian sartu zittuan. ¡Gu ezin kontentuago, erregular! Beti turisten eremuetatik iges ibiltzen garanondako, halako toki galdu baten herriko nekazarixen tabernan egon, eta gainera kantuan entzutia... ¡zeruan egotia dok! Halaxen ba entzutzen jarri giñan eta ordu laurdenez edo hor arittu zittuazen kantari. Gu alkar berotzen, ia botako genduan geuria be, eta bai, eta ez... azkenian Anek bertso bat bota juan; gero "Eperrak baditützü"; gero "Erribera erribera"; gero "Kattalin"... Kontuan hartuta "Kalinka" kantu hiperfamatua dala hamen ha zoramena izan zuan, hartu aulkak eta guregana etorri zittuan bata bestiaren atzetik.
Ordutik aurrera gero eta oroitzapen lanbrotsuaguak jagozak: borovitxka errondak danondako, behin eta barriro; ugezabak tabernia itxi eta gurekin jarri; itzulpen simultaneo laukoitza (euskera, ingelesa, slovakiera standarra, "goraltsina" dialektua, eta gero alderantziz); Velkáa Lesnatarrak Ane be basarrittarra dala ulertzen dabenian, klase elkartasuna eta komunikaziño no verbala hasten dok: "membrillo bat yaz: baietz aizkorarekin hi zerramotorrarekin baino okiyo arbolak nik ebaki..." lako mezuak ondo baino hobeto ulertuarazten jetzek gure neska txarrak; Rokok eta bixok eskuak burura, bixaramonerako desapiyorako hitzordua jartzen dabenian; fase de exaltación de la amistad; kanta ta kanta; "basckicko" garala, eta ez "spanielsko"; adarjotziak horren kontura, direkziño bixetan; komunera karrerak, Brauliorekin berba egittera; laztanak eta "na zdravie" eta "prosim" eta "nec sa paátxi"... buf, urte asko baina asko dok halako mega-atxurra harrapatzen ez dotenetik.
Gaurko goizia patetikua baina patetikua izan dok. Baina atzokua ez dok egunero gertatzen.
Arratsaldeko 20.00ak.
Gabe totala dok. Egongela haundixan gagoz, estufa zeramikuaren epeletan, 25 watiotako ipurtargixaren pian. Gaur Maguras eskualde honetako Cerveny Klastor (Klaustro Gorrixa) ikusten egon gaittuk. Komentu haundi haundi baten inguruan eratutako herri bat da; komentu honek 1400 urtetik hona okupazio eta abandono fasiak pasatu dittuana. Orain museo bat dok, baina tira; ez nau asko hunkittu.
Slovakiako Ziordian
Velkáa Lesna, 2004ko Urrillak 14ko arratsaldia.
Rojkoven herrittar xehien etxe tipiko baten genguazela uste genduan, baina hamen egunetik egunera errekorrak apurtzen gabizak. Adibide bat ipintziarren: turistikuena Lekeitxio bada, Praha izango litzakek; Goizueta besain turistikua izango dok Rojkov; eta Velkáa Lesna, Polonixako mugan dagoen herri minuskulo hau, Ziordia besain turistikua izango litzakek... "Dzémiak" (patata) eta "pásternak" (arbi moduko sustrai bat) soroz inguratuta dagoan herri txiki txiki bat dok, eta gu gagozen etxia Transilvania eta halakoei buruzko erreportaietako argazkixetan ikusi izan dittudazen modukua dok. Egur baltza, junturak masa batez beteta gero urdiñez pinttatuta, eguzkiloren irudixak marraztuta eta lurrazpixan bodega illun bat. Hau ez da alokairuzko basarri bat. Maia'ren lagun batek lagatakua dok, eta seguraski bere familixia bizi zan hamen harik eta Poprad'era (hamen inguruko hiririk haundiña) juan zan arte. Hala emoten jok behintzat, etxiak daukazen gauzei erreparatuta. Seguraski urtian behin edo etorriko dittuk hona, edo igual gitxiago, masmaretxien tamainuarengaittik.
Slovakia ekialdeko basarri tradizionalak estruktura jakin bat jaukek, antza. Bi edo hiru eraikuntzaz osatzen dittuk, erdixan plazatxo edo larrain moduko bat lagata. Egur enborrez eginda jagozak, pagua edo, eta zeozerrekin illunduta (gasoilla, igual denporia bera?). Gero batzu kariarekin estalitta dagoz eta gero kolorez pinttatuta (adibidez ikusi genduan Vlkolinetx herri ederra), edo eskualde honen kasuan legez, enborrak lagatzen jittuezen tartiak bakarrik betetzen jittuez kare koloredunez, eta egurra agerixan. Logela bakarra jaukek, familixa guztia han lo egitteko. Egongela eta sukaldia dan beste gela bat, eta bainua. Kakalekua ("kadji butka", "lurrunen gelia" esan gura daben eufemismua) etxetik kanpuan egoten dok beti, eta leku guztietan ezaguna dan kasetatxua dok, ohol zulatuzko eserlekuarekin. Hau etxebizitza tradizionala dok, noski, urtiak aurrera joan ahala familixak aldatu dittuk, ahalmen ekonomikua... eta jentiak sartu jittuk modernidadiak eta zerak.
Esandako moduan, Velkáa Lesnako etxe honek ezaugarri guztiak gordetzen jittuk. Ez dok etxe pobria. Ondo eginda jagok: hiru eraikuntza dittuk, eta etxe funtziñua egitten dabenak logelia, egongelia eta sukaldia. Erropak gordetzeko kutxak, platerak gordetzeko armarixuak, hormetako egur eta argamasak politto politto pinttatuta, egur batzu grabatuak, mahai haundi bat banko korriduarekin... ezagun dok hamen bizi ziranak ba zeukela zerekin gauzak erosi. Baina... orain dala 100 bat urte. Ez bait dauka urik (itxurrira juan bihar gaittuk pitxarrekin), jangela guztia argiztatzeko 25 watiotako bombilla huts bat jagok, eta komuna "kadji butka" tipokua dok. Etxe aberatsa bai, beraz: baina aintzinako erara.
Ahaztu jata komentatzia etxe honetatik atentziñua gehixen deittu deztana: kalefakziñua. Estufa zeramiko haundi bat dago egongeliaren kantoian. Metro bi ta erdiko dorre rektangularra, laba bat barruan daukana, eta barrutik ladrillozko egitura trinko batekin. Kanpotik, azulejo zuri eta marroiez polit-polit apainduta. Sua egittian ladrillozko dorre osua berotzen dok (asko kostata) baina behin berotutakuan, egongelia hoztuko daben kristorik ez jagok. Ikusgarrixa benetan, nik Europako iparraldian halakuak existitzen zirala ba nekixan, aldizkarixetan irakorritta, baina sekulan ez najuan bat ikusi.
Haizea dator iparraldetik
Rojkov, 2004ko Urrillak 13.
Atzo hain lur jota heldu giñuan ze, ez najuan idazteko betarik izan...
(hor agertzen dana gerora jarrittako adabaki bat dok, "en falso directo"). Gainera afal ostian Martinetik bueltan etorri, zerbeza eta borovitxka batzu hartuta (ipuruz egindako edari espirituoso nazionala, ona) eta etxeko azken tramo hori ezin igota geratu zuan kotxia, gabe izartsu eder azpixan patinatzen. Maniobrekin ozta oztan ez ginan juan ondoko solora. Sustuarekin umore guztiak baltzittu eta segiduan juan ginan danok ohera. Gaur goizian izotzez zurittuta agertu dittuk zelai guztiak.
Mendi ibillaldi ederra egin genduan atzo. Nik suposatzen juat inguru eder bateko jentia, normaltasunaren normaltasunez ez dala beti ibilliko pagadixen koloriekin zoratzen, eta ur jauzixen edertasuna gozatzen, eta... azkenian aspertu ez, baina ohittu egingo dira. Nere ustez hori gertatuko jata neri hamen. Edertasuna, arbolak eta Karpathy mendixen forma ikusgarrixak eten barik emoten jezkuek espektakulua, duhan, eta azkenian gauzarik normalena izango dok. ¡Zorixoneko normalidadia!
Vlkólinetx herrixa ezagutu juagu. Herri normala dok, Slovakiako ekialdeko herri txiki prototipikua. Biharbada berezixena mendi hegi baten eguzkibegixan egotia dok, nahikua alturan gainera. Ba orain dala urte batzu Unescok herri osua ondasun kulturala izendatu eta babestuta geratu zuan, nik ezagutzen ez neban egoera baten geratuz: herrixan jentia bizitzen jarraittu dok, baina era berian museo baten modura dok. Kanpotarrak kanpuan aparkatu bihar juek eta takillan sarreria ordaindu; barruan, etxe bakarra museo legez prestatu juek, aintzinako bizimoduaren erakusgarri; kalietan zihar eta jente artian ibilli heinke (etxietan sartu barik), argazkixak etara... Nik hasieran kontatu zestenian Almeriako "oesteko herri" hoietako batera joango ginala uste najuan, eta ez jatan asko gustatu ideia. Baina egixa esan, oso era naturalian genbixen handik, benetan herri bizi baten (andrak umiak pasiatzen, atsuak itturrira ur billa, gizonak zerrategixan biharrian...). Gainera ba dirudi Unescok herriko bizitzia bultzatzeko ahalegina egiten dabela (eskolumiendako autobusa -herrixa oso aparte jagok-, etxiak barrutik konpondu eta modernizatzeko laguntzak...). Asko gustatu jatan bai herrixa bera, baitta konserbaziño ekimena egitteko eria be.
Vlkólinetx herrixa laga eta gero, Djemenovska haraneko Slobody "jazkina" edo haitzuluak ikustera juan gaittuk. Sobiet usaina haitzuluen izenetik hasi (sloboda = askatasuna) eta Hutnik hoteletik pasatuz.
Sobiet batasunaren ikurra Langillerixia izan zuan. Hala, langillerixian izena oso modu populistian erabilli izan zan, hasieran noski, baina baitta sistemia usteldu zanian be. Burokrazixaz eta entxufismoz betetako XX mende erdiko gizartian ondiok langillerixian izenian egitten jittuezen agintarixak gauza guztiak, baitta batzutan langilliak izorratuko zittuezen bidegabekerixak be. Horregaittik, ez zan arrarua Hutnik izeneko luxuzko hotel bat aurkitzia ("hutnik"ak pioi siderometalurgikuak dittuk).
Djemenovska inguruko mendi inguruetan gabizela, oporleku instalakuntzak nunnahi ikustia harrittu gaittuk (ski pistak, hotelak, txaletak, jatetxiak... batzu barrixak baina beste batzu zaharrak). Gure galdera iñuzentia laster etorri dok: "Baina diktadurako sasoian... ¿turistak etortzen ziran ala?". Eta Rokoren erantzun logikuak gorrittu eragin gaittuk: "Noski, Varsoviako Ituneko herrialdietatik". Gure mentalidade mendebaldetar kapitalistan ezin juagu imajinatu komunismo zaharraren munduan jentia oporretan eta dibertitzen ibilliko zuanik. Eta bai, altzairuzko teloiaren bestekaldian mundu paralelo oso bat jeguan, bere alde onekin eta txarrekin, baina elementu guztiekin. Beste gauza bat da ia zeinek izango juan hona oporrak pasatzera etortzeko beste diru, ¿biharbada funtzionario ustelak bakarrik? Igual bai, baina ¿ez ete dok gauza bera pasatzen oporleku kapitalistetan?
Bueno, gogoeta horretxetan najenbillela heldu gaittuk "Slobody" haitzuluetara. Mala Fatra mendi katia granitozkua dan arren, Slovakian haitzulo kopuru majua jagok. Guk ikusittako aitzulo honi dagokixonez, oso politta, ikusgarrixa eta haundixa dok. Baina neri gehixen gustatu jatana "gune turistiko sobietiko" kutsu nabarmena izan dok. Mendixan gora eskillara pillo bat igo eta gero, hotel alpino itxurako eraikuntza bat topatu juagu, 70ko hamarkadako estilokua, eta hango pegoran sartu bihar dok haitzuluan sartzeko. Hotela bera dago haitzuluaren gainian eginda. Pegora barruan, ba takillia, rezepziño bat, pasilluak... hotel normal baten antzera. Kuriosidade bat: hormetan adorno gitxi, eta euretako bat "Grottes de Isturitz et Otxocelhaya"ren irudixekin kartel bat, marko baten sartuta. ¡Gauza exotiko eta ezezaguna, nunbaitt! Bueno, ba imajinatu egik Untzaga zinia, edo Kultu'ko sotanuaren modura dekoratutako pegora haundi baten hagola, eta metalezko ate haundi bat jagoela: haxe zabaldu, eta hormigoizko tunel biribil baten aurrera hoia, fluoreszente argipian, errefujixo atomiko baten itxuran. Halako baten hormak naturalak bihurtzen dittuk, eta haitzulua hasten dok, eta... bueno, haitzulo haundi eta eder bat ikusten dok. Hori bai, sokia eta karburuarekin ibiltzen ohittu garanondako apur bat deprimentia da dana iluminaziño elektriko eta metal eta zementozko pasarelekin ikustia, baina tira: bestela ez genduan ikusiko. Hori bai, topikua barriro apurtuz gidarixak benetako interesa jerri jetzan emondako esplikaziñueri, eta ez juan mekanikoki errepikatu aurretik ikasittako diskurtso geologiko aspergarrixa. Ez gajenduan ezer ulertu (Rokoren esplikazio motzetaz aparte) baina gitxi gora behera sentidu, bai.
Heroi nazional baten museua
Rojkov, 2004ko Urrilak 13ko gabia.
Rokoren esanetan, "Robin Hood slovakiarra" dalakuaren omenezko museua ikustera joan gaittuk gaur, Terchova herrixan... Juraj Jánushek Erdi Aroko nekazari eta bidelapurrarena. Ezagun da ilusiñua egiten detzala mutillari, EH'xan genguazela aittatu jeskuan etorriko ginala. Interesantia, bai Jánushek'en historixiangaittik, baitta museuaren itxura kutriarengaittik (estetika sobietikua gero eta gehixago gustatzen jatak).
Funtsian, hauxe da historixia: Erdi Aruan Terchova inguru honetako jauntxuaren gehiegikerixekin gogaittuta, Juraj Janushek nekazarixak gizon kuadrillia bildu eta jauntxuaren indarren kontra oldartzen da. Leku menditsu hau inork baino hobeto ezagutzian, ezin dittuez harrapatu eta bidelapur modura bizi dittuk, gero etekinak behartsuekin banatuz. Urtiak pasatzen dittuk holan, neguan etxian (edurrak inkomunikatuta) eta udabarrixan "jardunian". Inguruko heroi bihurtzen dok Janushek, eta hamaika saiakera eta gero, Terchova inguruko jauntxuak batu egitten dittuk behingoz harrapatzeko. Armadetako errekurtso guztiak erabilliz, azkenian harrapatu egitten juek eta heriotz eredugarri bat emoten detze: sahietsetatik kako bat sartu eta aidian lagatzen juek txintxilizk, hil arte. Ordutik hona mito bihurtuta, mendietan zihar Janushek Slovakiako ikur, ipoin, apaingarri, grabatu eta holakuetan agertzen dok eten barik; baitta be gaur eguneko souvenirretan, noski.
Gazteluak abandonatuta geratu baziran be, diktaduriaren sasoian Janushek'en mitua zaindu egin zuan. Kontizu: zapaltzaillien kontrako sinbolua, bla, bla... hori bat zetorren komunismuaren ideiarekin (esfera folklorikuan bakarrik geratu ezkero, imajinatzen dot). Museua bera be komunismo garaixan eraikittakua dok.
Gure lagun indigenak aittatu zeskuan mendira eruan nahi ginttuela, eta Janushek museua ikusi eta gero abiatu gaittuk, 11.00ak aldera. Jakin izan izango bagendu ez zuala pasiotxo bat, sei ordu ta erdiko ibillialdixa baino, ¡ez ginan hain alegremente abixatuko! Azken orduetan larri ibilli gaittuk, illunak bidian ez harrapatzeko. Aiaiai, gure Roko kaletarrak ez jok kontuan hartu mendixakin ez dagoala bromarik, batez be zero azpiko tenperaturekin..... Tira, azkenian heldu heldu gaittuk, lehertuta baina... bizirik.
Terchovako Biely Potok auzotik urten bihar ginan oinez, eta harutz kotxez gindoiazela, bide baztarrian zeozer saltzen zeguazen emakumiak ikusi jittuagu: "¿Zertan jabizak ba, Roko?". "Korbátxiky saltzen" berak, eta ¡rraaaas! kunetan sartu, esku frenuari tira eta ba joiak kanpora. "Asko gustatzen jataz" diño, eta han eskaintzen jezkuk plastikozko poltsa baten sartutako esneki harrigarrixa: "korbátxiky".
Esnekixa lantzen maixuak dittuk slovakiarrak: hainbeste forma, textura eta ontze mailla desberdin manejatzen jittuek, eta neretako kuriosuena hauxe dok. Bai lehengunian jan genduan "parenisa", bai "korbatxiky" hauek textura fibrosua jaukek, soka baten zuntzen modura desegitten dittuk, baina jateko momentuan guri-gurixak dittuk, bape gomosuak. Killo erdiko poltsetan saltzen dok; spaghetti freskuak emoten jittuek, 40 bat "korbatxik" poltsa bakoitzeko. Gazi-gazixak, patata prijiduak jaten diran modura etaratzen juek, aperitibo modura edo denporapasarako.
Biely Potok ("Ibai Txikixa") auzora heldu, eta oinez hasten gaittuk. Ordu pare bat egitten doguz erreka kañoi estu ta sakon baten gora, oso ibillaldi ederrian. Kakueta estiloko kañoia dok, baina granitozko harrixian danez, txikixagua eta aldapatsuagua. Oso gogorra izan zeikian bidia natural egon ezkero, baina ez dok holan: bidiak perratuta jagozak. Uste dot Alpietako mendizalien estilua dala hori ("via ferrata"): metalezko eskalak, altzairuzko kabliak, katiak txintxilizk... Apur bat txokantia dok hasieran, baina egixa esan bestela gu geu ez ginan handik ibilliko, hain dittuk gatxak pausuak. Leku askotan ur jauzixak eskalak bustitzen jittuk, eta txipriztiñak izozten diranez nahikua arriskutsua dok. Txiri-txiri-txiri... azkenian, alturia hartzen juan ahala kañoia leunagua egitten dok eta larre zabalak datoz, paguak gero eta gitxiago, eta piñuak agertzen dittuk: naturalak, ez gurien modokuak. Bedarra asko baina igartua jagok, landa zabal hori hori ikusgarrixak egiñaz. "Sedlo" edo mendilepo batera heltzen gaittuk, Medzirosutze izenez. Han, Mala Fatra mendixen tontor txiki baina ikusgarri bixen artian gagoz: Maly Rozsutetz (Rozsutetz txikixa) eta Velky Rozsutetz (Rozsutetz haundixa). Momentu horretatik aurrera, "sedloz sedlo" juango gara Rokok gidatu nahi gaittuan lekuetararte, gero beste haran batetik behera egin eta Biely Potok'era barriro allegatzeko. Medziholie'ko lepora heldutakuan behera goiaz, pagadixan barriro sartuta, arratsaldeko eguzkixaren koloriekin. Atxen eta arbolen arteko jokuak paisai miragarrixa osatzen juek, eta penaz egitten juat aurrera. Giro honek sorginduta hamen geratuko nintzakek, baina buruak agintzen dok: berandu da, gabia badator, zero azpiko graduak, eta "medvetx"ak.
Tartian-tartian señalizaziñuak eta panelak topatzen jittuagu, markatutako bidiak señalizatu eta ingurugiruari buruzko oharrekin. Eguzkixaren azken izpi gorrixak eta zeru urdin indartsu horrek herixotziaren irribarria erakusten dezkuala, azkena ikusten dogu: "Medvetx" edo hartzei buruzkua. "Mendi hauetan ez da arraroa hartz batekin topo egitea. Hartza animali lotsatia dugu, eta beraz seguraski ihes egingo du. Baina eraso egin ezkero, hauek dira jarraitzeko pausoak. 1- Ez korrikan egin; hartzak harrapakintzat hartu zaitzake; oinez jarraitu poliki. 2- Hala ere zuregana badator, aurkitu lehen bait lehen zuhaitz bat eta igo adarrik gorenera. 3- Ez baduzu irtenbiderik, jauzi lurrera burua belaunetan daukazula, pelota bat eginaz; ez kendu motxila edo anorakik, babes gehiago izateko (...)".
¡Hauxe dok baltza! Hau falta zuan bakarrik. Tautik esan barik, hantxe goiaz hirurok errekazuluan behera, inor ez labandu ta kolperik hartzeko erregutuz...
Adrenalinia topian izan juagu azken kilometruetan, horregaittik gagozak hain nekatuta. Biely Potok'era gabez heldu eta kotxia hartuta, Rojkovera juan aurretik Rokok Terchova herrira eruaten gaittu premixua hartzeko: "txaiovna" edo teia hartzeko lokal baten sartzen gaittuk, giro epel eta ezin atseginago baten. "Txaiovna" hauetan ez jagok alkoholik eta ezin dok erre: girua etxeko egongela bateko modukua dok. Edateko, 40 te klasetik gora dagoz, mota eta prestaktzeko era desberdinekin. ¡Nik ezagutu izan dittudazen te "normalekin" (ur zikiña, apur bat gozotua) ederra aldia! Teia hartzia atxekixia zan sartu nintzanian, lokal eder hori, zerbitzari atsegin eta polittarekin... baina behin "yogui" teia ekartzen deztenian (Roko "teologoak" -teian adituak- gomendatuta, ordu erdiko prestaketa prozesua bihar dabena) ¡zelako plazerra! ¡zaporia, texturia...! Ni "txaiovna" batera juatia nahi dot barriro.
Txaiovna hori dendia dok era berian, eskualdeko produktuekin. Anek opari pillo guztia erosteko aprobetxatu dok, eta ni bebai erosi juat zeozer: ardilanazko hiru galtza pare ("ponotzky"). Martin hirira juan eta pizzak, borovitxka eta rallyxa etxera. Ozta oztan ez gaittuk sorora juan kotxe eta guzti; ez mozkorrarengaittik, baizik eta asfalto faltiarengaittik. Eta gabian esperimentuka ez arriskatziarren, azkenian kotxia errepide onduan geratu dok eta oinez igo gaittuk gure basarrira.
Dobry noc...
Karpathyxetako gazteluak - Gulasch
Rojkov, 2004ko Urrilak 11ko gabia.
¡Oi! agertu dok ETA gure bizitzan. Batetik, gure etxetxuan, kalefaktoria eta kafeteria dittuk marka iraultzaile sozialista honetakuak. Eta bestetik, gaurko egun nekagarri baina ezin ederrago honen ostian bueltan gentozela, ekidieziñezko gaixa agertu dok konbertsaziñuan eta hor arittu gaittuk autodetermináziñúa, Tiparretxe plana eta ETAri buruzko gure hipotesisak eta informaziñuak zabaltzen.
Slovakia gazteluz jositta jagok. Baina jositta... Hau oso gune konfliktibua izan ei dok historixako une batzutan, eta horren oroigarri geratu dittuk mendiko atxetatik eta basuen klaru-unetatik agertzen dirazen lekuko mutu eta izugarrixak.
VII mendetik XI menderarte Moraviako imperixua zabaltzen zan hamendik eta Balkanetararte. Sasoi illun hori ez juat asko ezagutzen, adabakixak dittuk handik eta hamendik hartzen nabillenak. Bai, historixa liburu bat irakorri neikian baina ez juat egin, zer egingo detzagu ba. Tira, XI mendetik Hungariako erresuma barruan egon zuan Slovakia. Gero Austria-Hungriako imperixua etorriko zan, 1º mundu gerrararte iraun juana. Orduan, Txeko-Slovakiako estatua sortu zan eta halan egon zan orain dala 10 bat urterarte. Badirudi Hungariako erresumiaren denporan turkuekin (¿imperio otomanua?) burruka gogorrak izan zittuezela, eta hau gune kritikua zala (burruka hoietan nabarmendu zuan Dracula kondia, Hungariako erresumako beste parte batian). Gaztelu hauek denpora horretan eraikittakuak izango dittuk, XII mende inguruan, eta bataz beste XVII menderarte iraun juen errege, jauntxo edo bestelako poderien mendian.
Mendixak hori-gorritzen jabizak orain, piparpoto bailitzaz. Pagua dok hamen nagusi, baina urritza, astigar, urki eta makalak be ugari jagozak. Atzo honutz gentozela gazteluak agertzen zirala, "Hator, hator mutil gure zuluak esploratzera" esaten euren begi eta aho illunetatik, jakin najuan oso gustora ibilliko nintzala baso hauetan.
Gaur Rokoren sujerentzixia gaztelu pare bat bisittatzia izan dok, ibillaldi motzak egiñaz. Eta halaxen egin juagu, eta atzo errepidetik ikusi genduzen Stretxno eta Stary Hrad gazteluetan ibilli gaittuk olgetan.
(Oharra: slovakieraz euskeraz baino letra gehixago jagozak, eta apostrofiak eta letra gaineko hirukitxuekin idazten jittuek, bakoitza bere pronuntziaziño ñabardurekin; nik ezin dittudanez idatzi, izenen transkripziño fonetikua egitten najabilk idaztian).
Stretxnoko gaztelua izen bereko herri gaineko haitz baten jagok, eta XVII mendiaren erdixan erre zanetik abandonatuta egon zuan, harik eta XX mende bukaeran restauratu arte. Restauraziñua ondo eginda jagok, gaur eguneko irizpidiekin. Ez juek barriro eraiki, baizik eta kontserbatu. Interesgarrixa dok, eta Stary Hrad ikusi doten arte, orain arte ezagutu izan doten gaztelurik haundiña eta estruktura konplikatuena daukana izan dok. Politta, sujerentia, Stretxno herriko eta Vah ibarraren gaineko miradore zirraragarrixa.
Gero mapan agertzen dan mendi bide bati jarraittuta, konpetentzixako gaztelurarte joan gaittuk ordu pare bateko ibillaldixan.
Vah ibaixa oso zabala dok, 30 bat metro bai. Ura izotza lakotxia dok. Beraz istorixian zihar, ibaixaren pasua konplikatua izan dok (normalian gabarrekin), eta berau kontrolatzia gai estrategikua. Stretxnoko herrixaren inguruan bajeguazen pasagune bi, bakoitza gaztelu bi hauetako batek kontrolatuta, eta konpetentzixa latza egon ei zuan bixen artian. Noski, "mito" edo bidesarixa kobratzeko eskubidia zekarren honek, eta beraz zenbat eta bidaiari gehixago pasua egin norberarekin, orduan eta diru gehixago. Horregaittik burrukak.
Stary Hrad ("gaztelu zaharra") pago baso zoragarri bat ziharkatuta heltzen da, ondo markatutako bide batetik. Hamengo basuak izugarri haundixak eta ederrak dittuk, eta bistia galdu egitten dok enborren eremu zabaletan. Nahiz eta guztiak Karpathy mendixak diran (hala agertzen dittuk Europako mapa orokorretan), mendi bakoitzak bere izen lokalak jittuk, eta kasu honetan kate honek Mala Fatra jaukak izena. Gainian neguko eguzki gogorra gajenkan bete betian, eguardikua, baina lurrera argi izpi koloretsuak baino ez zittuan heltzen, orbelaren kolore bizixak gehixago biztuz. Oso eguraldi ona ibillaldixetarako, etara kontuak, berokixa kendu barik ibilli naizen arren izardi tantanik bez ez juat bota. Stary Hrad ez dago bape restauratuta, guztiz abandonatuta jagok. Heldu besain laster zirraria emoten jok, arrazoi desberdinengaittik: arratsaldia dok, argixa majikua; hormak pizkaka ikusten goiazak, zuhaitzekin nahastatuta (Angkor Kanbodiako hiri desagertuko edo Orbaitzetako oliaren ruinen modura, sustraixak eta dorriak batasun organiko dekadente baten); Stary Hrad'aren kokapena bera inpresionantia dok, Vah ibarra guztiz kontrolatzen daben mendi branka bortitz baten, amildegixen ertzian; heltzeko bidetik izan ezik, beste alde guztietatik inakzesiblia; eta gaztelua Stretxnokua baino haundixagua dok. Arbolez eta hormez osatutako laberinto kaotikuak eraikuntziaren haundittasuna erdi-erakusten dok, oraindiok eta misteriotsuagua bihurtuz. Sarrerako partiak; arma plazia; eraikuntza desberdinen arteko bidiak, aldaparak, beti haitzian gora eta gora, harik eta dorrietararte heldu arte. ¿Zenbat pisu? Ezin jakin. Bodegak, zuluak, ezin ezagututako erakikinak... danak pagadixan integratuta, eta gu antzume txikixen modura amildegixaren ertzian tunel, zulo, horma bakoitzian gora eta behera, exzitaziñoz mozkortuta. EH'ko gaztelu abandonatuekin alderatuta, abantailla bat: hamen ez jirudik sasirik dagoanik. Exploradore afizionatuendako amama.
Gaur heldu gaittuk ba, gulasch famatu hori prestatzeko sasoiz. Slovakia edota Euskalherriko tradiziñuen kontra, sukaldian gabiz mutil bixak gixatua prestatzen, eta kanpuan neskia egurra xehetzen. Rokok kanpuan sua egin eta prestatzeko asmua jaukak, baina batetik dagoen hotz izugarrixarekin eta bestetik illuntasun totalarekin... ikusiko juagu.
Imajinatzen genduan: Rokori ilusiñua egitten jetsan galdaria kanpuan egostia, baina ezinezkua izan dok. Beraz butanozko sutan egin bihar izan dogu, luuuzzze. Bittartian gauza askori buruz jarduteko astixa izan juagu "medovina" edaten genduan bittartian. Edari hau gazteleraz "hidromiel" esaten jakonaren antzerakua dok: eztiz egindako edari alkoholiko arina, sutan berotu egin bihar dana, neguko edari gozua. Klase bi jagozak, medovina hutsa eta "bylina horkaa" (bedar mingotxak) daukazen medovinia. Gu bixak edan doguz, bata bestiaren atzetik, eta poz pozik afaldu juagu gero gixatu ederra.
Esandako moduan, gauza askori buruz ibilli gaittuk barriketan. Atzerriko izenena aittatuko dot. Euskalherrixan konturatuko hintzan ba, azken urtietako modan atzerriko izen arraruak jartzen jakozela umiei, gaurko belarrixei apur bat kakofonikuak: Jessica Gorrotxategi, Evelyn Iturriagagoitia, eta halakuak. Espainian be antzera: Christian Gutiérrez... Ba Slovakian bebai ba ei jagok joera hori. Noski, guretako euren izenak eta abizenak danak arraruak egitten jakunez ba ez gaittuk konturatzen, baina bai, hala dok: Peggy Sue Miklova, Tommy Joe Pstrossov... halakuak izango dittuk.
Rojkoveko herri girua
Rojkov, Urriaren 11ko goizia.
Atzo Bratislavan esnatu, eta gosari gastronomiko-filologiko igeltseriko bat izan eta gero (gauza barri bi ezagututa: "parenisa" gaztai kuriosua, fibroso fibrosua, ahumatutakua, eta rollo bat egiten dana desenrollatuz jaten dana; eta "énsian" gaztaia, hau ezagunagua, "brie" modukua) Rokoren gurasuen bisittia jaso genduan eta Slovakia ekialdera abixatu ginuazen bere ama Irenaren kotxian. 4 bat orduko bidai baten ostian...
Maia Zilinan geratu zan etxerako trena hartzeko, Jelshava bere herrira joateko, eta beste hirurok Martin hirixa pasatu eta Kralovany herriko Rojkov auzuan dagoan etxetxo baten geratu ginan. Iparralderutz 30 bat kilometrotara Polonia jaukagu, Tatry mendixen bestekaldian; eta ekialderutz 300 bat kilometrotara Ukrania.
Zona hau ez dok bape turistikua, eta igartzen dok. Gu gagozen etxia agroturismo modura izendatu ahal izango genduke, baina hamen ez jagok halako figurarik (basarrittar bat, bere etxiaren zati bat alokatzen dabena esan gura dot). Normalian agroturismuak gobernuak bultzatutako politiken ondorixuak izango dittuk, baina ezagun da eskualde hau nahikua abandonatuta dagoala. Karpathy mendixetan gagoz, eskualde oso menditsua dok, orain udazkenian basuak eder-ederrak jagozak, hori-gorritzen. Vah ibaixa pasatzen dok hamendik, Slovakiako lúzena. Eta hamengo gaztiak hiri haundixetara juateko joeria jaukek, betiko kontua. Etxeko bidiak ez jaukak asfaltorik, eta kotxiak patinatzen jezkuan... bultzaka igo bihar izan genduan.
Atzo 20.00ak aldera egin genduan Rojkov auzoko kaskora bueltia. Hamen 19.00ak aldera iluntzen dok, eta 6.00etan argittu. Hotza kristorena, baina hotz sanua. Linterniarekin ibilli bihar izan ginuazen etxetik herrira eta buelta. Politta dok, xarmangarrixa. Etxe batzu tradizionalak dittuk, egurrezkuak, eta beste batzu barrixak. Dana da basarri tipokua, nahiz eta gehixenak ez diran onezkero basarrittik bizi. Baina etxe guztiak zaharrak dittuk, itxurak ez dagoz zainduta turistei begira, ezagun da dana naturala duala, bere alde on eta txarrekin. Etxe zatar baten bigarrengo pisuan fluoreszentien argixa ikusi gajenduan juateruzkuan, eta bueltarakuan trago bat hartzeko geratu ginuazen. ¡A zelako antrua! A ver, ez txarto pentsatu. Zaharra, gitxienez azken 30 urtian ez zan ezer aldatu han: ez aulkak, ez hormetako formikia, ez sapaiko fluoreszentiak, ez edarontzixak ipintzeko toallatxuak. Zikina ez zegoan; baina zaharra... Erredios, ez jakixat sekulan halako leku baten sartu naizen. Neri taberna zaharretara sartzia gustatzen jatak: aguriak solisombra edaten, musikarik ez... bueno, zertarako deskribatuko juat: herri txikixetako taberna zaharren xarma berezixa, bere kutretasun eta jatortasun ezaugarri guztiekin. Ba imajinatu Marrano, Gil, Berriztarra, Batzokixa, Markiñako Jubiletxia eta halako lekuetako parterik kutrenak isolatu eta konzentratu ahal izango bagendu: emaitzia Rojkoveko auzoko tabernako girua isladatuko lajeukek.
Oso ondo egon nintzuan, hala eta guzti be, hango solasaldi lasaixian. Areto haundi eta despersonalizatu hartan, orlegi zurixkako koloreko horretan, gu hirurok eta beste gazte bi genguazen. Gaztiak kristoren atxurra, baina momentu baten bez duintasunik galdu barik, nekazari titanikuak. Fondoko musikia barrako grifoko tantanak zittuan, isiltasuna bestela. Eta orain dala 15 urte Varsoviako ituna hautsi zanetik honako ibilbidiaren gazi-gozuak kontatzen jardun juan Rokok, gure kuriosidade mugaeziña asetzeko ahalegiñetan. Bere explikaziñuak eta egon ginan lekuaren giruak laga zesten inpresiñua nekez ahaztuko jatazak. Eta aittatzeko beste zeozer: barrako andra slaviar ederrak etaratako "pivo" edo zerbezak 15 bat minutu bihar izan zebela gure aurrera heltzeko. Erdirarte bete, eta bitsa jaisteko 5 minuto itxain. Gero rrrrissst, beste txorrostadatxo bat, eta beste minuto batzu zain. Beste txorrostadatxua. Eta holan ordu laurden inguru. ¡Pazientzixia! Irratiko txoznan kañak ipintzen egotiarekin ederra aldia.
Urrixaren 10ko illuntzian beranduegi zuan "gulasch" egitteko (okela gixatu moduko bat, ereinotz, mejorana eta berakatz askorekin, hiru ordutan pilpillian egon biharra daukana) eta patata tortilla bat egittia erabaki genduan. ¡Ez jakixat zer daukan hamengo gasak baina, suak ez daukala indarrik! Ezin patata guztiak irakitzen jarri, eta sartenkada txikixetan egin bihar. Azkenian ixa gulasch'a beste denpora. Dana dala, hamen otordu guztietan plater nagusixaren laguntzaille modura ipintzen juek platertxo bat xehetutako kipula, tomatia eta piparrarekin. Erdi-adarra jotzen, spanish typical afari prestatu gajenduan, baina beste ustekabe bat: ¡binagria falta! Bai, hamen ez da ardaua EH'n beste erabiltzen eta noski, ezta binagria be. Beraz barazki gordiñak jaten jaten egon ginuazen denporia pasatzeko. Eta beste edari tipiko bat dastatu, "medovina" edo eztixakin egindako ardau bat, lapikuan berotuta edaten dana. Negurako ezin hobia, eta errez eraten da baina ba jaukak alkohola eta azkenian poz pozik danok. Klase biko medovina eran gajenduan, bata hutsa eta bestia "bylina horkáa" bedar mingotxekin beratutakua.
Beste aittamen berezixa "kadji butka"ri. EH'ko basarrixetan komuneko tazak barik kortara zabaldutako zuluak izan dittuk kakalekuak oraintsurarte (¿zer dira 50 urte gaur egungo basarrixak 500 urtetik hona bajagozak?). Ba hamen bardin. Eta kontuan hartzen badogu Rojkoveko etxe honek lujorik bape ez daukala, ez gaittuk harrittu bihar "kadji butka" (eufemistikoki, "lurrunen kabinia") bat bajagok gure etxian. Eta hala da. Garbixa jagok, baina hala eta guzti be gure ipurtzulo kaletarrak ezin dittuk larregi errelajatu zulotik behera ikusten dan panoramiarekin...
Bajirudik etxe hau familixa baten etxebizitzia izan duala orain dala urte batzu arte. Orain etxeko jauna herrixan bizi dok, eta seguraski hamen jaixo eta bizi izan zan gaztaruan. Txikitxua dok, sukalde/egongelia, eta logela haundixa ohe haundi bat eta hiru txikirekin. Familixa dana bertan. Ba jaukak baina bainua, ur beroko termo haundi batekin. Baina Europan normala danez, kakalekua eta bainutokixa banatuta jagozak, eta barrikuntza presupuestua bukatu zanez, kadji butkia kanpuan geratu zuan. ¡Juan gabardixan kakalarrixa sartzen bajak, juan!