Hok eman izan ditut Hazparneko herrian...
Aiherra, 2005ko Ekainak 24tik 25rako gabia.
Maitagarri bat izan juat gidari Aiherrararte. Gaba erdixan, begi ninixak zihero zabalik dagozen horretan, illuna eta illunagua baiño bereizten ez diranian, baso basa huntan mueta guztietako terroriak bide baztarretako moltzo baltzetan zelatan jagozak. Bidai alkimikuan, pauso iniziatiko guztiak kunplitziarren, galtzian momentua be etorri da eta orduan maitagarrixak, hiru bidarrez, bidia markatu jeztak. Entzuten dakixanak topatzen jittuk seiñaliak.
Hala izango ete zittuan Otsozelhaiko haitzuloko bidaiari iniziatikuen ibilbidia. Isturitzeko biztanle gaztiak, heldutasun proba legez azpiko koba illun eta luzia ziharkatu biharko juen. Terrorez betetako zulo laberintikuetan bide egokixak aukeratu biharko jittuen ipurtargi baten laguntziakin. Batzu irudixen gelara helduko zittuan, litofono eta hazurrezko txirulen tenplo sakratura, eta asmatu ezin geinkezen jangoikuak gurtuko jittuezen, hotzak, gosiak eta zauriz beteta, akustika arkaikuen soiñu artian.
Atzo heldu giñuazen Hazparnera. Geure erritual pertsonalei jarraittuta, Xuriatea herriko tabernan bildu giñan, tantanka, gure komandante Xarlok agintzen daben rhytma karibearretan. Zenbat jente gazte Hazparnen, harrittuta ibilli nintzuan (biharbada nere herrixan be egongo dok hainbeste gazte, baiña ez nauk asko ibiltzen parrandan…). Pablo, Aran, Luis, Rodrigo, Txabi, Barrenetxea, Sonia korsikarra, Ane eta ni.
Formal xamar, iñor ez zuan geratu leku txarrian… ni izan ezik, baina kontuan hartuta labankada eta ostixak bustittako soluangaittik izan zirala. ¡Zelako miña! Bestalde Xuriatean afarixa, zigarro ta ardau asko, puruak eta porruak, sirimirixa eten barik, barraketatik gaztetxera, Okabe taldian musika jazz (luziegitxua), eta azken orduetako euri zaparrada erotikua.
Gaur “noches alegres, mañanas tristes” esakera gaztelarra izan da nere divisia.
Goizez Xuriatean txakoliña armosatzen topau jittuagu diaspora-kid-ak, eta pique-nique bat egitteko prestakuntzetan jeguela planetaz enteratu eta etxera erretirada bat egin juagu, korputz eta buru gaixuei atsedentxo bat emoteko. Pique-nique-rako egualdixak ondo lagundu gaittuk, eta “Macarra Flojo de Pantalón” eta “Sex Symbol” lagunak kontzertu gittarristiko alaixa emon jezkuek Zelai auzoko talaixan. Gure korsikar gudarixa be lasai ederrian egon dok zelaixan part botata, harik eta “Albokari in the Night” lagunak esnatze nahikua bortitza eragin detzan. Orduan izan dok, sargorixa jasaneziña zanian, Otsozelhaiako harpeetarako ostera sujerentia.
Handik urtendakuan, Txabi, Ane eta hirurok ezin izan jetsagu eutsi Belzuntze jauregixa ikusteko tentaldixari. Jauregi hau Otsozelhaia eta Aiherra artian jagok, eta hainbeste bidar pasatzen gaittuk haren azpittik leku batetik bestera juateko. Gaur geratu, eta mendixan gora juan gaittuk ikustaldi baten egiteko. Ez dok oso jauregi zaharra, kanpotik behintzat. Biharbada lehenago gaztelu bat izango zuan, baina XVIII mendian eraldatu juen eta oraingo ruinak horren itxuria jaukek nagusiki. Ez dok beste munduko ezer, baiña tira. Ikusi bihar zuan.
Gaixo honek beste atsedenaldi bat egin bihar izan dok honen ostian, biharbada freskera prehistorikotiko urteeria gogorregixa izan dalako (eta gure lagun Barrenetxeak egin daben didaktika demostraziñuak traspuestua laga nabelako; gaixa, balentzianuak eta katalanak). Hala egon nauk lotan seko illuntzeko 21.30ak arte, afari legian ordurarte. Erritualan zeremonia garrantzitsuak dittuk eta, barixakuko Xuriateko bazkarixa, zapatuko Aiherrako afarixa eta asteleheneko Ttattolako presuen aldeko bazkarixa. Abstentziño ixa totala gaur: ez ardaurik, ez tabakorik… jateko asko baiña. Aiherrako bidia bakarrik hartu arte, gaban erdixan bapo esan arte jandako zikirua pixkat dijeritzeko. Han geratu dittuk bestiak, Hegoaldeko musika talde bat entzutzen. Hara: ba dirudi ba datozela batzu… gabeko ordubixak dittuk.
Aiherra, 2005ko Ekainak 26.
Atzo juan zittuan Aragoiko euskal diasporakuak, eta gaur Gaztelako ordezkarixa, Naparroa Osuaren jarraitzaille sutsuak gaur Noaiñen daukelako urteroko ospakizuna. Ondo izan, eta hurrengorarte… Uztail amaieran Aragoiarrak etorriko dittuk barnetegi batera, eta Slovakiako ordezkari bakarra be gauza berera etortzekotan zan… izango da Legia betetzeko aukerarik. Momentuz, CD bi grabatu eta bidaltzeko enkargua jaukat: bata Pariseko Fleury’n bizi dan Sonia korsikarrari, Ibon Koteronen “Airea” diskua, albokiakin izandako lilluriak jarraipena izan deixan; bestia Maulen bizi dan Txabi mexikarrari, Junes Cazenaveren “Aroaz” hitzaldixa, xiberotarrez ikasten laguntzeko.
Taldeko hondarrak (Xarlo “txakal”an gidaritzapian beti: Sonia, Ane, neu, eta atzo etorritako Nerea eta Jokin) Hazparneko errebotian geratuta gagozak, sasoi baten Sasiolan jokatzen zan “joko luze” partidua ikusteko. Joko kriptikua, luzia fisiko eta tenporalki, “trente quinze, trente refferin…” frantsesez kantatutako leluekin apainduta…
Lekeitio, egun berian baina illuntzian.
Ene ba da… ¿ez gara ba geratu André eta Annemarikin barriketan, eta berandu heldu? Ez erreboterik, ez ezer: pelotari gaztiak ei zittuan, eta segiduan amaittu juek (partido luzenak 3 bat ordukuak izan leikez, errez, eta horregaittik gu prisarik bez). Hain etxekonagusi jatorrekin orduak eta orduak egon leikez berba ta berba, eta konturatu bez: horixe bera gaur goizekua. Dana dala, Xarlo ez jatak hasarratu eta hantxe topatu juat, Xuriateako kuartel jeneralian, Soniakin erreboluziñua prestatzen.
Barteko mobimendua etxuat ondo ulertu. Ez egik pentsatu bakillaurik egon danik (igual bai) baiña nik aittutako soiñuak Ane eta Txabiñak zittuan, 14.00ak aldera. Hala juan gaittuk danak (bakoitzak bere) ohera, Barrenetxea eta Rodrigo faltan. Gero Martinon alabian bittartez jakin dogunez, ordu txikixetan topatu jittuk bixak, bide illunetatik errari, “André Baserria”z galdezka. Beste leku baten familixiak agroturismo bat jaukak, eta harengaittik zebizela pentsau jok alabiak. Hara gidatu jittuk. Baina ha ez zuan “gure” etxia, eta gainera turista frantsesez beteta jeguan. Han geratu ei dittuk Rodrigo eta Barrenetxea, kotxian lotan, definitiboki galduta. Halako baten alabiak “hauek gurasoen etxean direnak ez dira izango ba” pentsatu eta bueltan juan dok euren billa. Batetik eta bestetik, azkenian goizeko zazpiretan heldu ei dittuk basera.
Ei, ei, ei… etxakixat zehazki zer ete dan gertatutakua, ardi galduen bertsiñua falta dalako.
Goiza halan pasatu dok ba, barriketan eta atzoko gaba illuna aztertzen. Eta Ttattola gaztetxeko bazkarixa etorri dok gero. Oso ondo, betiko moduan, eta hara nun agertzen dan postrietan… ¡Gilles Landaburu forokidea! Harekin emon juagu azken sargori ordua. Baionan jagok barriro juan dan 3 hillian, eta antza danez “Enbata” edo “Ekaitza” (ez nauk izen zehatzakin gogoratzen) ezker abertzaleko aldizkariko erredakziñuan kolaboratzen hasiko dok laster.
Gero bide luzia, kotxeko lo jarua… eta beste forokidien kontakizunen txandia.
Markina, 2005ko Ekainak 27.
Korsikako Soniak eurak eta frantsesen arteko hainbeste argibide emon jezkuan, eta euretako bat aspaldittik igartzen neban sentsaziño bat gorpuztu edo konfirmatu juan. Esakera bat jagok: “Frantsesak garun bi jaukezek eta korsikarrak bakarra”. Frantsesena esatian bizepsetara señalatzen juek eta korsikarrena esatian kaskarrera. Eta bai, aspaldixan najenguan ni konturatuta, Iparraldian (baiña batez be Lapurdin) gizon asko ikusten nittuala… zelan esan… ¿“macho man hortera” itxuriakin? Fraka bakero estuak, koskabilluak ondo markatuta, gerriko zabal-zabal eta plater tamaiñuko hebilliakin, alkondaria erdi zabalik bularra bistan, ultravioleta morenua… Johnny Hallyday kasposuenan tradiziñuan. Hori da orduan azalpena… iparraldeko euskaldunengan moda frantsesan eragiña. ¡Je! Orain fundamentuz egin najeikek barre.
Ez hadi estutu gero: hegoaldeko euskaldunak daukaguzen ohittura eta marka espaiñolekin sartu najeikek beste egun baten, gogua ba daukak. Batez be askorek euskal usadixo peto-petotzat daukenekin.
Hazparnen, kanpotar bati (batez be hegoaldetiko bati) harrigarrixa egitten jako hamendik zihar dagoan “españolzaletasuna”. Bai; antza danez, ixku-zaletasun haundixa jagok hamen. “Peña taurina” izeneko txokuak jagozak (honan, gaztelerazko izenakin), eta Españiako topikuak nunnahi agertzen dittuk festa giruan: jentia “Paquito chocolatero” entzutian zoratu egitten dok, ehundaka mozkor besuak jasota, “olé”, “eh, toggo”, “pael-la” orruka, gauza exotikuena legez; ba da bertoko pallaso talde bat “Los Astokios” (sic) izenekua, eta sinisten dot euren jarduna frantsesez izango dala, baiña euskaldunen eta espaiñolen kontura… qué coshquero. Oso oso xelebria dok, eta benetan etxakixat zein jarrera hartu. Hazpandar alkatiak be (izenez Coumet, uste dot, EHZ festibalari bai, bai, bai, bai… eta azkenian EZ! esan zetsan berak) zerikusixa izango jok hontan, oin: ezin jakin herrixan tendentzixiak jarri daben halako auzapeza, ala auzapezak egin daben halako herrixa.
Hori bai, esan bihar juat kale nagusixan ikusten zan pipar-poto haundixa kaleko ikurriñarik barrixena zala: bestiak ajau-ajau eginda jeguazen. Gure konklusiño gaiztua: ¿sarri erreko ete juek?
Epa Oier!
Neuk be ez dot ulertu zertara datorren goiko mezu mesianiko hori, baina tira...
Idazteutsut ze Hazparneko argazkidxetan neure lagun bat ikusi dot, eta gero testuan bera dala baieztatu egin dot: Txabi "mexikarra", euskaldun mexikar-estatubatuarra esango neuke nik, Bizkaitik Xibero aldera jun izan jakuna. Lehengo egunean egin neban berba beragaz aspaldiko partez, eta Maulen egozala esan eustan. Hori da hori Txabi!
Kontaukotsut berari euskarazko eskolak emoten ibili nintzala Bilbon, eta oso gauza politta izan zala. Tipo interesgarridxa zinez, euskal diasporatik sortutako hankabiko xelebrea (neure modukoa, diasporakoa izandakoa eta xelebre xamarra). Ganera, Idahon behin oporretan egon nintzanez (orduan ez neban ezagutzen), berbetan ibilteko gai faltarik ez geneukan.
Ze mundu txikidxa!