Sekta bat atzetik izan nebanekua
Vicenta izeneko bat gogoratzen juat bakarrik, oso guapia begittantzen jatalako. Ni ez nintzuan bape gustora juaten, arrazoi batzurengaittik: batetik, euskerazko taldian sartu najinduten gurasuak (ramalazo euskaltzaliak jeuken batzutan, antza; nik bestela eskola nazionaletan ikasittakua nauk eta nere destino naturala gaztelerazko taldia izango zuan) eta ez najuan iñor bez ezagutzen. Bestetik, ume taldian ba jeguazen begiz jo najinduten putaseme-alaba batzu, eta ez jezten pakerik emoten (ni artian ixil, lotsatixa eta potolua nintzuan, kontizu, ume aluen objetivo naturala, kontuan hartuta gaiñera taldian ez neukala lagunik; bereziki gorrotoz gogoratzen juat Alberto izeneko bat, gero gittarra klasietan be zoritxarrez egokittuko jatana; ¡harek eragin jeztan sufrimentua!).
Ez najuan ezer barririk edo interesgarririk entzutzen klase háretan, ez behintzat nere etxeko anbientian ikasi ez nebanik.
Gure etxian egon izan dan anbientia eibartar gehixenen etxietako modokua izan dala, esango najeukek. Egunerokotasunian siñismen-islada nabarmen barik; gorrixa aittaren partetik, eta apolitikua (beraz eskumakua) amarenetik. Liburuetan, denporapasetan, kultur interesetan… ezkertiar usain bat izan dok beti etxian (nahiz eta umetan ez nintzuan konturatzen); modu xelebrian, igual agerixaguak zittuan errelijiño ikurrak (kruzifijua, etabar) baiña sekulan etxuat horren eragin sakonik sentidu familiartian. Esan gura dotena da, orain urtien talaixa txikittik begiratuta, nere familixako kidien kezkak gainbegiratuta, zerikusi gehixago hartzen detzadazela apaletako liburuetako edukiñekin, oheburuko aingerutxuekin baiño.
Gurasuak (amak, hobeto esanda) saiakera txiki bat egin juen nerekin (nere anai-arrebekin be egingo zebela uste dot) kristiñau bihurtzeko, baiña bokaziñorik ez daukanarekin ezin dok gauza haundirik egin, eta egixa esan gurasuak be ez jetsen griña askorik ipiñi (gizarte-inertziaz izango zan seguru). Hori dala eta goguan jaukat, katezismora juatiakin batera tenporada baten otoitzian hasi nintzala: amarekin lagunduta lehelengo (jesusito de mi vida…) eta gero bakarrik, ohe barruan. Mezetara be, domekero hasi nintzuan San Andres elixara; eskolan be, abaria etortzen jakuan relijiñua emotera (Jesus Sanmiguel, alias “Pacorro”). Bueno, ¡inguratuta najenguan! Erritual kristau baterako prestatu ei bihar nintzuan (komunixua) eta hortik elixa sobredosi hau.
Elixak bai gustatzen jatazak, beti gustatu izan jatazak. Asko be asko aspertzen nintzuan han ordubetian egon biharraz, baina ba jagozak gustoz gogoratzen dittudazen hainbeste gauza: San Andresko ganga haundixen oihartzuna; hango zutarri itzalak; goi-goiko frisoko letra ulertu-eziñezkuak (SVRPSDMN…), intzensu usain atsegiña; abarian boza eta organuan musikia areto guztia betetzen… Nere moduko mutiko izu bati bape gustatzen ez jakozen gauzak be ba jeguazen: alkarri eskua emon biharra; jaiki-jarri, jarri-jaiki, jaiki-jarri egotia denpora guztian; arpegixan bizkor-bizkor egitten dirazen hamaika kurutze txiki hórrek, sekulan ez nittuazenak ikasi; diruan poltsia, nere paga txikixa gehixago murrizten zebana…
Gerora etorriko ziran elixa kanpoko letreruak deskubritzia: “se prohibe jugar a pelota bajo multa de dos pesetas”, 1600 eta pikuko fetxadun harrixa, eguzki-erloju bixak eta “omnis dubia, multis ultima” letreruan azken hondarrak (Toribio Deunaren “Viaje al país de los recuerdos” liburuari esker deskubriduta)…
Kantu batzu be gustatzen jatazen, berez. Baiña elixako kantuen exito gorena nagusi denporan etorri da: umetako marrazki bizidunenekin batera, eurak izaten dira mozkorraldi ta parranda giruan arrakastatsuenak:
- Juuuuntooooos comohermaaaaanooooos… mieeembroooooos deunaigleeee siaaaaa….
- El podeeer un roboooot Koji puede controlaaaaar…
- Alabare alabare alabare alabare, alabare ami señooooor…
- Soy un electroduende y nadie me comprende
- Jangoikuakesandaegindakoarijarraituuuuuuz…. Bildurgabeesaaaan de za guuuuuun….
- Comando G, comando G siempre alerta está…
- Llegadosalacenatomoelcaliz yloentregoasusdiscipulosdiciendo tomadybebeddeelporqueesteeselcalizdemisangre sangredelaalianzanuevayeterna queseraderramadaporvosotros yportodosloshombres paraelperdondelos pecados hacedestoenconmemoracionmia…
Orain arte esandakuekin agerixan jagok, orduan, elixiak umetan laga jestan markian sakontasuna.
Komunixua egin eta gero, inertziaz jarraittu neban ondiok hille batzu mezetara juaten. Baiña ikuskizuna buruz najekixala batetik, eta bestetik gabetan egitten nittuan otoitzak ez zebela nere umetzaroko arazuak bape konpontzen … ba halako baten nekatu egin nintzuan, eta amari esan najetsan: “Ama: ez naiz gehixago mezetara juango”. Bera be ez zan asko nekatu erantzunakin: “Bueno”. Eta hala eten zan ofizialki nere hartuemona erakunde honekin.
Gero etorriko zuan elixiak mendietan izandako korrupziñuan barri izatia, erantzun antiklerikala, banakako kristauekin hartuemona, beste azpi-sekta batzu ezagutzia… baina hori beste historixa bat da, gaur egungua eta etorkizunekua.
Aupa Gorosabel:
Ona mezua! Barre batzuk bota ditut kantu hauek direla eta ez direla.
Portzierto, Berriatuan-Berritxun ikusi nuen zapatuan Oier Gorosabel dela gure salbazioa zioten bizpairu kartel.
Igurtzilaria izatea ere apaiz izatea ez ote da batzutan?