Bost kantuena
Asier Sarasuaren blog bikaiñaren pistia galduta neukan. Feedmanian fitxatuta neukan, baina Aurkiko jarixo ugarira pasatzian, ahaztu egin jatan nunbaitt bere erreferentzixia klikatzia, eta atzo arte ez nintzan konturatu, arrarua zala bere mezurik aspaldixan ez agertzia. Bueno, konpondu dot zereko zera, eta justo proposamen geek bat egin deztan momentuan. Bantia jasoko juat lurretik ba. Testigua zeiñek emon deztan: Asier Sarasuak
Nire ordenagailluan daukadazen musika artxibuen tamaiñua: "Nere" ordenagailuan gitxi, baina "radixoko" ordenadoretan... ¿100 bat giga?
Erosi doten azkenengo diskua: Erosi, gitxi nik, eta erosten dotenian nobedaderik ez. Azkena "Agur Intxorta maite" izango zan, Tapiarena.
Orain entzuten nagoan kantua: "Dansse Real", erdi aroko musikia.
Sarrittan entzuten ditudazen edo neretako esanahi berezixa dauken 5 kantu:
- Terrorismo policial (RIP). Nere edadeko jente askoren modura, nik RRV dalakua berandu deskubridu neban. 1992 aldian Valencian bizi nintzala, bertako Radio Klara irratixan entzun neban kantu hau estrainekotz, eta oillo-popa azala jarri zestan. Gero enteratu nintzan, izenez ezaguna baina musikaz ezezaguna jatan talde hau. Arrasatekua zala.
- Living on my Own (Freddy Mercury). Dantzako musikiak ez zeukan neretako bape baliorik; Freddyk kantu honekin bere duintasunez, artistatasunez, potentziaz eta alaittasunez jantzi zeban neretako, eta ordutik nere diskotekan leku bat dauka musika estilo honek.
- Diamonds and Rust (Joan Baez, Judas Priest-en bertsiñuan). Kantu emozionantia, doiñu erakargarrixa, alarauka kantatzen dot sukaldian entzutzen doten bakotxian, vibrato heavy-xakin.
- Ace of Spades (Motorhead). Sinplia eta indartsua. Speed purua, daukan onarekin. Parranda baten hasiera bikaiña. Gidatzeko ez oso egokixa.
- Eskutitza (Hemendik At). Ez neban pentsatuko hain talde iñuxentiak hain kantu ona egin zeikianik. Doiñuak eta mezuak oso barrura heltzen jataz, kartzela ekartzen dezta gogora.
¿Eta lekukoa zeiñi? ¡Je! Zer suposatzen da, nik hamen bateronbat jartzen badot berak irakorri biharko dabela lekukua pasatu detzatela jakitzeko (hau da, nik ezin detzat esan), ¿ezta? Neuri lau katurek irakortzen nabe barren, eta ez dot uste blog hauetakuak izango diranik: - Kixmi - Etnomet - Nire begietatik - Referentziak - Amatiño
Aurerantzean ni neu bosgarren "oiloa" izango nok. Heuk idatzi hendun nire blogean lehengo aldiin, ezta? Gora euskal blogari naufragook!!