Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Morrazo

orakulua 2005/08/14 16:55

Urtetatik ezagutzen juat Galizia, eta esan najeikek kostalde osua ezagutzen dotela, herririk herri. Beti gauza bardiñak deskubritzen gabiz baiña: domekan heldu giñan eta gaur barixakurarte Morrazoko penintsulatik ez gaittuk mobidu. Eta ez pentsatu kanpalekuan periodikua irakortzen egon garanik, ez: egunero gauza barrixak ikusten, ibillaldixetan… dana hamendik hamabost kilometro bueltan. Ez najuan esango…

Edozelan be, egunero gauza bi errepikatzen dittuk arratsaldian: Barra hondarrian baiñua, eta Aldán herriko kanpiñian lo. Danerako denporia emoten jok.

Lau urte zittuan Pontevedrako kale zaharretan zihar ez nintzuala ibiltzen. Hasieran Peregrina plazako taberna turistikuetako amaraunian harrapatuta geratu giñuazen, baiña laster askatu giñan terrazatxuen uniformidadetik: garunak martxan jarri, eta bodega zahar batzu topatu najittuan. Han hartu genduzen ribeiro taza batzu jubilau artian, eta hasi zuan alaittasuna. Turista salduak izaten dittuezen asper-zamia astindu gajenduan.

Galiziarrak zer dittuk, ¿atzeratutako herrixa ala tradiziñuei ondo eusten detzana? Manuel Rivas idazliak esaten daben modura, “ixa konserbadorerik ez dagoen herri kontserbadoria” dok Galizia. Ustez kontserbadore diran horrei ez jakez gustatzen gauza zaharrak: ez harrizko etxe zaharrak, ez carballeira zaharrak, ez bertako hizkuntza zaharra. Horrek ez dittuez kontserbatzen, baiña bai zama historiko zaharrak: jauntxokerixia, burokrazixia, konformismua, entxufismua, bidegabekerixia, provincianismua. Kontserbaziño eskasa, benetan.

Halan, lehenagoko argazki tradizional horren ondo-onduan (emakume bat, adar-fardela buruan daukala) halako beste bat topatzen juagu ixa beti. Ez, ez dok obretan daguan etxia: bertan familixa bat bizi dok, beheko pisuan. Euren basarri zaharra eraitsi eta barrixa jasotzen jiharduek… juan dan 15 urtian. Jualiak dittuk, seguru, igual Bizkaira: dagozen lekuan dirua irabazten juan ahala, udan hona etorri eta etxia eraikitzen jiharduek pizkaka-pizkaka… Urbanistikoki hondamendixan jagok Galizia, azken hamarkadetan: benetako “kontserbadoriak” diran galiziarrak desesperaziño baten jagozak aspaldittik…

Gaur ikusi juat ezkerreko abertzale batzuen pegatiñak: “Galicia: ano I da Nova Era”. Benetan poztekua dok gobernu aldaketia, euforixia dok nagusi: baiña bihar asko eta zorrotz egin biharko dok “ustezko kontserbadoriei” (asko PSdeG’kuak) agintia kentzeko…

Morrazoko penintsulia ziharkatzen daben galtzada bat ba jagok. Berau hartuta, ibillaldi politta egin juagu Aldanetik Cangaserarte, goizago jaikitta. Hamen bai, hamen turista izaeria pizkat ahaztu eta ibiltari moduan kamuflatu gaittuk: errepidietatik urrindu eta bidezidorretan zihar ibilli gaittuk, estratara heldu arte. Basarrixak eta basarrittarrak izan doguz bidelagun, esandako moduan kamuflatuta giñoiazelako.

Ibiltziangaittik hasi gaittuk ibiltzen, baiña ba jeguan helburu difuso bat: O Facho mendixan topau barri dabezen arrastuen indusketak ikustia. Kristo aurreko IV mendeko (“castrexo” sasoikua) eta erromatarren denporako arrastuak (kristo osteko III mendekuak) topatu jittuez.

Egixa esan, ez najeukan indusketak topatzeko esperantza haundirik. Baiña noski: galtzara zaharra ez jagok hor kasualidadez; orain dala 2000 urte be han jeguan, eta hango ibiltarixak izan zittuan castro horretako etxiak erabilli zittuezenak lehelengo, eta Berobreo jangoikua gurtzen ibilliko ziranak geruago. Orduan: Donon aldera jaisten genbixela, segiduan topatu doguz biharren aztarrenak, eta harei jarraittuta indusketa-lekua bebai. Ederra dok: kata batzu baiño ez jagozak eginda, eta castruetako batzu erdixa aidian, erdixa lurpian jagozak ondiok. Lekua bera zoragarrixa dok: O Facho mendixa Morrazoko penintsulako burua dok, Atlantikora balkoi baten modura begira, Cies eta Ons ugartiak bistan.

Ameslarixendako bazkia: erromatarrak etorri aurretiko jentiak irudikatu, euren gizartian susmua usaindu, euren berbeta ixa ezezagunan berbarua aittu (Bainis, Baiona…)…

Morrazon emon juagu astebete, peninsulia direkziño guztietan ziharkatzen. Hala eta guzti be, barriro etortzen naizenian ba jakixat leku barrixak ezagutuko dittudazela. Hala dira lurra eta bere sorpresak. Toki polittenak ez dittuk ezagunenak izaten, eta zeiñekin habillen eta zelan hagoan be ba jaukek bere eragiña. Hurrengorarte, Morrazo.

Eibarko azken adokinatua?

orakulua 2005/07/17 20:25

Bistan dago Isasiko ogitegiko kale edo pasabideko etxieri oso denpora gitxi geratzen jakela.Oin momentuan eskumako etxe illara guztian iñor ez dala bizi dirudi, konstruktora baten propagandia dago balkoietan eta atzekaldian (Ego Gain) dana jausi biharrian dago. Ez dira etxe aberatsak, ez dauke armarri ikusgarririk (edo bai, kontuan hartuta Eibarko edozein harri labrau pitxi bat dala, hain dira gitxi etxe edo kale zaharrak) baina ba dauka kale horrek rkitektonikoki estimagarrixak dirazen gauzak.

Adibidez, adokiñak; pensatzen jarritta, ni ez dot gogoratzen Eibarren beste kale adokiñaurik, eta nere eritxiz hau gordetzeko moduko gauzia da.

Ez dakitt plan urbanistikuetan ze ikusten dan Isasixan beheko parte honendako. Ez neuke txarto pentsau nahi, baiña Eibarko ondariakin Udalak historikoki izan daben jarrera ardurabakuakin (Untzagako torria, Indianokua, Alfako ofiziñak, Musataixa, Urkiko kurutzia...) ez dirudi esperantza haundirik izan bihako gendukenik. Usteze ondariakingo sentsibilidadia ipurdiko zuluan daukagula.

Windows ZP

orakulua 2005/07/17 20:23

Ba da aldizkari bat Bilbon, Ekintza Zuzena , ale bakoitzian obra de arte bat kaleratzen dabena. Irudixetan, batetik (euren baimenez kontraportadia dozue hamen ikusgai) baina bestetik barruan topatu leikiazen edukiñen kalidadiangaittik. Mardula, sakona, dibertigarrixa, merkia. Beste azalpenik ez.

Jangoikuan legia

orakulua 2005/07/14 04:02

Gaur poz-pozik. Meza katoliko baten egotia tokau jatak, bataixo bat zala ta. Aurreko baten aittatu najuan legez, ba da “zerga iraultzaillia” ordaintzeko momentu bat: zaku edo banasta bat pasatzen dok dirua bertara botatzeko, eta ni beti sentidu izan naiz oso derrigortuta momentu horretan. Hau da, borondatezkua dok teorikoki, baiña ez ba dok ezer botatzen, ba… txarto. Ba gaur, bape pentsatu barik, oso erantzun naturala urten jatak eliztarrak banastia eskaini deztanian: eskua “stop” posiziñuan, irrifarre bat eta buruakin “ezetz” egin detzat. Hain zuzen be, CD saltzen ibiltzen diran baltzei egitten detzaten kiñu bardiña: sinpatixaz (hain ofizixo txarrian dabillenakin alkartasunangaittik), baiña argi lagata ez dotela ezer erosiko.

Eta gustau jata erantzuna, ¡arraixua! “Bakoitzari beria, jangoikuan legia”.

Euskalinfo down (attack on Bristol Indymedia)

orakulua 2005/07/01 23:15

Indymedia EH -tik hartua, Inglaterrako euskal diasporako "Euskalinfo" zerbitzua izorratu dabela karanbolaz.

Dakizuen moduan 2005ko uztailaren 27ko 5:30ak inguruan poliziak Bristol Indymediaren zerbitzaria konfiskatu zuen. Zerbitzaria ikerkuntza baten parte gisa hartu zutela argudiatu zuten. Hala ere, normala da jendearen artean erabaki honen inguruan sortu diren kezkak:

  • G8aren bilkura baino astebete lehenago gertatu da, eta Bristolgo hainbat jende lanpetuta dabilenean protestekin Eskozian eta herrian bertan Ez da Indymediak zerbitzaria galtzen duen lehen aldia, -zerbitzari nazionala pasa den urrian konfiskatu zuten- 20tik gora Indymediako orri ostatatzen zituen Akusazioaren izaera ulertzen badugu, zalantza gehiago sortzen zaizkigu Komunikatu honen arrazoia kontuaren inguruko beste gai bat gehitzea da. Zerbitzari honek beste orri batzuk ere ostatatzen zituen, bat behintzat bai, Euskalinfo (www.euskalinfo.org.uk, abian oraindik), euskal gatazkaz munduan dagoen ingelesezko orri eguneratu bakarra. We just noticed it when we went to update it and we have waited to confirm it and to see what happened.

Orain, zerbitzaria nola lortu eta orria berriz ere martxan nola jarri aztertzen ari gara eta azalpenak eskatuko ditugu gertatu denarekiko. Bristol indymediaren konfiskatzea adierazpen askatasunaren aurkako urratze ikaragarria dela uste dugu. Hala ere, Euskalinforen kasuan ez dago aitzakiarik, ikerkuntzatik kanpo dago baina, gaiak zuzenki eragin dio: orriak bota beharra daukazu saretik bidalketa batzuk ikertu ahal izateko?

Euskalinfori dagokionez, esan behar dugu Euskal Herrian egoera tentsoa bizi dela. ETAren eta gobernuaren arteko balizko eztabaida baten inguruko usteak daude. Bitartean, ultraeskuindarrak hori ekiditeko mobilizatu dira, bitartean, urratsak ematen ari da ETA bere intentzioen erakusgarri gisa (hilabete honetan ETAk adierazpena kaleratu du politikariak ez direla objektibo honezkero esanez eta bi urte daramatza heriotzik eragin gabe). Egoera honetan, Euskalinfok gatazkaren inguruko bertsio alternatiboa emateko eta informatzeko beharra sentitzen du.

Euskalinfok poliziaren nazioarteko eta nazioko abusua zabaltzen jarraituko du.

Euskalinfok BIndymediarekin lan egingo du zerbitzaria berreskuratzeko

Euskalinfok antolakunde relebanteengana joko du aholku bila eta eraso honen aurkako erantzuna eskatuz

Euskalinfok eskertu nahi die informazio hau zabaldu dutenei eta orain arte teknikoki lagundu gaituztenei

Euskalinfok bere elkartasuna adierazi nahi du Bristol Indymediarekin eta baita, atxilotuak izan direnekin eta orain fidantzapean aske daudenekin.

Stop errepresioa, stop zentsura!

Bristol, 2005ko ekainaren 29a Homepage:: http://www.gaztesarea.net/info

Hok eman izan ditut Hazparneko herrian...

orakulua 2005/06/29 00:05

Aiherra, 2005ko Ekainak 24tik 25rako gabia.

Maitagarri bat izan juat gidari Aiherrararte. Gaba erdixan, begi ninixak zihero zabalik dagozen horretan, illuna eta illunagua baiño bereizten ez diranian, baso basa huntan mueta guztietako terroriak bide baztarretako moltzo baltzetan zelatan jagozak. Bidai alkimikuan, pauso iniziatiko guztiak kunplitziarren, galtzian momentua be etorri da eta orduan maitagarrixak, hiru bidarrez, bidia markatu jeztak. Entzuten dakixanak topatzen jittuk seiñaliak.

Hala izango ete zittuan Otsozelhaiko haitzuloko bidaiari iniziatikuen ibilbidia. Isturitzeko biztanle gaztiak, heldutasun proba legez azpiko koba illun eta luzia ziharkatu biharko juen. Terrorez betetako zulo laberintikuetan bide egokixak aukeratu biharko jittuen ipurtargi baten laguntziakin. Batzu irudixen gelara helduko zittuan, litofono eta hazurrezko txirulen tenplo sakratura, eta asmatu ezin geinkezen jangoikuak gurtuko jittuezen, hotzak, gosiak eta zauriz beteta, akustika arkaikuen soiñu artian.

Atzo heldu giñuazen Hazparnera. Geure erritual pertsonalei jarraittuta, Xuriatea herriko tabernan bildu giñan, tantanka, gure komandante Xarlok agintzen daben rhytma karibearretan. Zenbat jente gazte Hazparnen, harrittuta ibilli nintzuan (biharbada nere herrixan be egongo dok hainbeste gazte, baiña ez nauk asko ibiltzen parrandan…). Pablo, Aran, Luis, Rodrigo, Txabi, Barrenetxea, Sonia korsikarra, Ane eta ni.

Formal xamar, iñor ez zuan geratu leku txarrian… ni izan ezik, baina kontuan hartuta labankada eta ostixak bustittako soluangaittik izan zirala. ¡Zelako miña! Bestalde Xuriatean afarixa, zigarro ta ardau asko, puruak eta porruak, sirimirixa eten barik, barraketatik gaztetxera, Okabe taldian musika jazz (luziegitxua), eta azken orduetako euri zaparrada erotikua.

Gaur “noches alegres, mañanas tristes” esakera gaztelarra izan da nere divisia.

Goizez Xuriatean txakoliña armosatzen topau jittuagu diaspora-kid-ak, eta pique-nique bat egitteko prestakuntzetan jeguela planetaz enteratu eta etxera erretirada bat egin juagu, korputz eta buru gaixuei atsedentxo bat emoteko. Pique-nique-rako egualdixak ondo lagundu gaittuk, eta “Macarra Flojo de Pantalón” eta “Sex Symbol” lagunak kontzertu gittarristiko alaixa emon jezkuek Zelai auzoko talaixan. Gure korsikar gudarixa be lasai ederrian egon dok zelaixan part botata, harik eta “Albokari in the Night” lagunak esnatze nahikua bortitza eragin detzan. Orduan izan dok, sargorixa jasaneziña zanian, Otsozelhaiako harpeetarako ostera sujerentia.

Handik urtendakuan, Txabi, Ane eta hirurok ezin izan jetsagu eutsi Belzuntze jauregixa ikusteko tentaldixari. Jauregi hau Otsozelhaia eta Aiherra artian jagok, eta hainbeste bidar pasatzen gaittuk haren azpittik leku batetik bestera juateko. Gaur geratu, eta mendixan gora juan gaittuk ikustaldi baten egiteko. Ez dok oso jauregi zaharra, kanpotik behintzat. Biharbada lehenago gaztelu bat izango zuan, baina XVIII mendian eraldatu juen eta oraingo ruinak horren itxuria jaukek nagusiki. Ez dok beste munduko ezer, baiña tira. Ikusi bihar zuan.

Gaixo honek beste atsedenaldi bat egin bihar izan dok honen ostian, biharbada freskera prehistorikotiko urteeria gogorregixa izan dalako (eta gure lagun Barrenetxeak egin daben didaktika demostraziñuak traspuestua laga nabelako; gaixa, balentzianuak eta katalanak). Hala egon nauk lotan seko illuntzeko 21.30ak arte, afari legian ordurarte. Erritualan zeremonia garrantzitsuak dittuk eta, barixakuko Xuriateko bazkarixa, zapatuko Aiherrako afarixa eta asteleheneko Ttattolako presuen aldeko bazkarixa. Abstentziño ixa totala gaur: ez ardaurik, ez tabakorik… jateko asko baiña. Aiherrako bidia bakarrik hartu arte, gaban erdixan bapo esan arte jandako zikirua pixkat dijeritzeko. Han geratu dittuk bestiak, Hegoaldeko musika talde bat entzutzen. Hara: ba dirudi ba datozela batzu… gabeko ordubixak dittuk.

Aiherra, 2005ko Ekainak 26.

Atzo juan zittuan Aragoiko euskal diasporakuak, eta gaur Gaztelako ordezkarixa, Naparroa Osuaren jarraitzaille sutsuak gaur Noaiñen daukelako urteroko ospakizuna. Ondo izan, eta hurrengorarte… Uztail amaieran Aragoiarrak etorriko dittuk barnetegi batera, eta Slovakiako ordezkari bakarra be gauza berera etortzekotan zan… izango da Legia betetzeko aukerarik. Momentuz, CD bi grabatu eta bidaltzeko enkargua jaukat: bata Pariseko Fleury’n bizi dan Sonia korsikarrari, Ibon Koteronen “Airea” diskua, albokiakin izandako lilluriak jarraipena izan deixan; bestia Maulen bizi dan Txabi mexikarrari, Junes Cazenaveren “Aroaz” hitzaldixa, xiberotarrez ikasten laguntzeko.

Taldeko hondarrak (Xarlo “txakal”an gidaritzapian beti: Sonia, Ane, neu, eta atzo etorritako Nerea eta Jokin) Hazparneko errebotian geratuta gagozak, sasoi baten Sasiolan jokatzen zan “joko luze” partidua ikusteko. Joko kriptikua, luzia fisiko eta tenporalki, “trente quinze, trente refferin…” frantsesez kantatutako leluekin apainduta…

Lekeitio, egun berian baina illuntzian.

Ene ba da… ¿ez gara ba geratu André eta Annemarikin barriketan, eta berandu heldu? Ez erreboterik, ez ezer: pelotari gaztiak ei zittuan, eta segiduan amaittu juek (partido luzenak 3 bat ordukuak izan leikez, errez, eta horregaittik gu prisarik bez). Hain etxekonagusi jatorrekin orduak eta orduak egon leikez berba ta berba, eta konturatu bez: horixe bera gaur goizekua. Dana dala, Xarlo ez jatak hasarratu eta hantxe topatu juat, Xuriateako kuartel jeneralian, Soniakin erreboluziñua prestatzen.

Barteko mobimendua etxuat ondo ulertu. Ez egik pentsatu bakillaurik egon danik (igual bai) baiña nik aittutako soiñuak Ane eta Txabiñak zittuan, 14.00ak aldera. Hala juan gaittuk danak (bakoitzak bere) ohera, Barrenetxea eta Rodrigo faltan. Gero Martinon alabian bittartez jakin dogunez, ordu txikixetan topatu jittuk bixak, bide illunetatik errari, “André Baserria”z galdezka. Beste leku baten familixiak agroturismo bat jaukak, eta harengaittik zebizela pentsau jok alabiak. Hara gidatu jittuk. Baina ha ez zuan “gure” etxia, eta gainera turista frantsesez beteta jeguan. Han geratu ei dittuk Rodrigo eta Barrenetxea, kotxian lotan, definitiboki galduta. Halako baten alabiak “hauek gurasoen etxean direnak ez dira izango ba” pentsatu eta bueltan juan dok euren billa. Batetik eta bestetik, azkenian goizeko zazpiretan heldu ei dittuk basera.

Ei, ei, ei… etxakixat zehazki zer ete dan gertatutakua, ardi galduen bertsiñua falta dalako.

Goiza halan pasatu dok ba, barriketan eta atzoko gaba illuna aztertzen. Eta Ttattola gaztetxeko bazkarixa etorri dok gero. Oso ondo, betiko moduan, eta hara nun agertzen dan postrietan… ¡Gilles Landaburu forokidea! Harekin emon juagu azken sargori ordua. Baionan jagok barriro juan dan 3 hillian, eta antza danez “Enbata” edo “Ekaitza” (ez nauk izen zehatzakin gogoratzen) ezker abertzaleko aldizkariko erredakziñuan kolaboratzen hasiko dok laster.

Gero bide luzia, kotxeko lo jarua… eta beste forokidien kontakizunen txandia.

Markina, 2005ko Ekainak 27.

Korsikako Soniak eurak eta frantsesen arteko hainbeste argibide emon jezkuan, eta euretako bat aspaldittik igartzen neban sentsaziño bat gorpuztu edo konfirmatu juan. Esakera bat jagok: “Frantsesak garun bi jaukezek eta korsikarrak bakarra”. Frantsesena esatian bizepsetara señalatzen juek eta korsikarrena esatian kaskarrera. Eta bai, aspaldixan najenguan ni konturatuta, Iparraldian (baiña batez be Lapurdin) gizon asko ikusten nittuala… zelan esan… ¿“macho man hortera” itxuriakin? Fraka bakero estuak, koskabilluak ondo markatuta, gerriko zabal-zabal eta plater tamaiñuko hebilliakin, alkondaria erdi zabalik bularra bistan, ultravioleta morenua… Johnny Hallyday kasposuenan tradiziñuan. Hori da orduan azalpena… iparraldeko euskaldunengan moda frantsesan eragiña. ¡Je! Orain fundamentuz egin najeikek barre.

Ez hadi estutu gero: hegoaldeko euskaldunak daukaguzen ohittura eta marka espaiñolekin sartu najeikek beste egun baten, gogua ba daukak. Batez be askorek euskal usadixo peto-petotzat daukenekin.

Hazparnen, kanpotar bati (batez be hegoaldetiko bati) harrigarrixa egitten jako hamendik zihar dagoan “españolzaletasuna”. Bai; antza danez, ixku-zaletasun haundixa jagok hamen. “Peña taurina” izeneko txokuak jagozak (honan, gaztelerazko izenakin), eta Españiako topikuak nunnahi agertzen dittuk festa giruan: jentia “Paquito chocolatero” entzutian zoratu egitten dok, ehundaka mozkor besuak jasota, “olé”, “eh, toggo”, “pael-la” orruka, gauza exotikuena legez; ba da bertoko pallaso talde bat “Los Astokios” (sic) izenekua, eta sinisten dot euren jarduna frantsesez izango dala, baiña euskaldunen eta espaiñolen kontura… qué coshquero. Oso oso xelebria dok, eta benetan etxakixat zein jarrera hartu. Hazpandar alkatiak be (izenez Coumet, uste dot, EHZ festibalari bai, bai, bai, bai… eta azkenian EZ! esan zetsan berak) zerikusixa izango jok hontan, oin: ezin jakin herrixan tendentzixiak jarri daben halako auzapeza, ala auzapezak egin daben halako herrixa.

Hori bai, esan bihar juat kale nagusixan ikusten zan pipar-poto haundixa kaleko ikurriñarik barrixena zala: bestiak ajau-ajau eginda jeguazen. Gure konklusiño gaiztua: ¿sarri erreko ete juek?

Biolentzixian apologixia

orakulua 2005/06/23 00:45

Zelako paketsu bizi naizen azkenaldixan. Zelako ondo deskargatzetturazen eguneroko tentsiñuak. Zelako buru hotza arazo haundixenei aurre egitteko. Zelako alai juaten naizen biharrera (¡zeiñek esango lajeukek orain dala urte batzu!). Azken urtian nere bizitziak hoberutz egin jok, nabarmen. Eta “jipittasun”erako timoikada honen barruan, zer eta biolentzixiaren apologixa bat egittera jatork “flower power” honek. Gauza normala izan biharko litzakek eta oraindik aurrera hala izango dalakuan najagok, baiña hain pozik eta neure-buruakin-gustora geratu nintzuan lehengunian ze, kontatu biharra jaukat: lehengunian tipo bati aurrez aurre mehatxatu najetzan, kontuz ibiltzeko bestela ostixa bi emongo netzazela.

Zaragozatik bueltan izan zuan. Domeka baten, goizeko zazpiretan, han bildu giñan Cinco Villas bus geltokixan. Ni erdi lotan, eta ba dakik erdi lotan instintua dala nagusi… gauza ona, kasu honetan. Autobusera igo, eta hantxe geratzen nauk seko. Ba jatozak beste pasajeruak gora, eta euren artian hiru tipo, 30 bat urtetakuak, gaupasan. Beste pasajero loguretuen artian, eurak speed-gaba baten ondorixuekin, ondiok bajoiak jo barik antza… jijiji ta jajaja… euretako bat nere onduan jaukak asientua. Eta beste bixetako batek: “¡Ahí váaaa… (jojojo) al lado de Pancho Villa!”, eta bere buruaren txistiaz barrezka hasten dok, beste lagunakin (ohar ilustratibua: azkenaldixan, bigote haundi bat perilla txiki batekin darabilt). Nik beste alde batera begiratzen juat “suediarrarena” egitten, en fin… Gaupaseruak gure atzian jartzen dittuk. Segi lo jaruakin. Ondoko hirurak etxaukek, baiña, pakia emoteko asmorik eta hor jarraixek, jiji ta jaja. Adarra jotzeko gogua kontizu. Halako baten, lehengo espabillauak nere ondoko lagunari: “Eeeh… ¿qué tal la revolución?”.

Begixak zabaldu, nere ondokuan gaiñian etzintzen naiz, atzeko asientuetara begiratzeko moduan, eta tipuari arpegira, ahots leunakin eta astiro, ondo aitzeko moduan , zera diñotsat: “Te vas a llevar dos hostias, tú”.

¡Zelako plazerra bere arpegixa ikustia! Irribarre konjelatu horrek ez juan, seguru, halakorik espero: “(…) Ahí va, ¿p…por qué?” dardarti batekin erantzutian. Orain, hotzian pentsatuta… Demandan hasi ezkeriok ez jeguan han gauza onik: tipua haundixa zuan, bakaladero itxuriakin, alkondara zuri zimur-zimur egindakua jantzitta bere muskulito brontzeauen gaiñian, burua afeittatuta calva brillanteduna… Baiña nik segi: “Encima de bocazas, eres un poco corto ¿no?”. “¡Pero qué pasa, ahí-va-la-hostia, que no puedo decir lo que quiera, o…!” berak, eta nundik urten ez jakinda, amigotien aurrian atzera ez egittiarren… Mehatxua errepikatu nik, eta halako evasivekin darraixala berak, neure buruakin harrittuta zera diñotsat: “¿Hasta dónde vas?”. “¿Qué?”. “Que hasta dónde vas”. “Hasta… hasta Carcastillo ¿pues?” diñosta, erdi kikildu erdi desafiante. “¡Qué pena!” nik, eta azken begirakada taladradoria botata asientora bueltatzen nauk lotan jarraitzeko.

Han entzutzen juat tipua marmarka, bere lagunen aurrian irain hau konpondu guran… ni zeruan, neure fazeta barrixaz gozatzen, luaren besuetan noia, amesetan…

Gauza haundixa dok kaka norbere burutik behera egitten ez lagatzia. Lehen ezin najuan.

Sekta bat atzetik izan nebanekua

orakulua 2005/06/19 14:10
Umia nintzanian, katezismora juaten hasi nintzan halako baten. Aurretik be, jakiña, bataixatuko ninduen baiña traiziñoz izango zan, neri ezebe galdetu barik. Baiña nik goguan euki, 8 bat urte izango nittuan horretatik aurrera daukat bakarrik. Han andra batzu (“katekistak”) esaten zetsenak, ohar moralak esplikatu eta marrazkixak eragitten jeskuen han biltzen giñanoi.

Vicenta izeneko bat gogoratzen juat bakarrik, oso guapia begittantzen jatalako. Ni ez nintzuan bape gustora juaten, arrazoi batzurengaittik: batetik, euskerazko taldian sartu najinduten gurasuak (ramalazo euskaltzaliak jeuken batzutan, antza; nik bestela eskola nazionaletan ikasittakua nauk eta nere destino naturala gaztelerazko taldia izango zuan) eta ez najuan iñor bez ezagutzen. Bestetik, ume taldian ba jeguazen begiz jo najinduten putaseme-alaba batzu, eta ez jezten pakerik emoten (ni artian ixil, lotsatixa eta potolua nintzuan, kontizu, ume aluen objetivo naturala, kontuan hartuta gaiñera taldian ez neukala lagunik; bereziki gorrotoz gogoratzen juat Alberto izeneko bat, gero gittarra klasietan be zoritxarrez egokittuko jatana; ¡harek eragin jeztan sufrimentua!).

Ez najuan ezer barririk edo interesgarririk entzutzen klase háretan, ez behintzat nere etxeko anbientian ikasi ez nebanik.

Gure etxian egon izan dan anbientia eibartar gehixenen etxietako modokua izan dala, esango najeukek. Egunerokotasunian siñismen-islada nabarmen barik; gorrixa aittaren partetik, eta apolitikua (beraz eskumakua) amarenetik. Liburuetan, denporapasetan, kultur interesetan… ezkertiar usain bat izan dok beti etxian (nahiz eta umetan ez nintzuan konturatzen); modu xelebrian, igual agerixaguak zittuan errelijiño ikurrak (kruzifijua, etabar) baiña sekulan etxuat horren eragin sakonik sentidu familiartian. Esan gura dotena da, orain urtien talaixa txikittik begiratuta, nere familixako kidien kezkak gainbegiratuta, zerikusi gehixago hartzen detzadazela apaletako liburuetako edukiñekin, oheburuko aingerutxuekin baiño.

Gurasuak (amak, hobeto esanda) saiakera txiki bat egin juen nerekin (nere anai-arrebekin be egingo zebela uste dot) kristiñau bihurtzeko, baiña bokaziñorik ez daukanarekin ezin dok gauza haundirik egin, eta egixa esan gurasuak be ez jetsen griña askorik ipiñi (gizarte-inertziaz izango zan seguru). Hori dala eta goguan jaukat, katezismora juatiakin batera tenporada baten otoitzian hasi nintzala: amarekin lagunduta lehelengo (jesusito de mi vida…) eta gero bakarrik, ohe barruan. Mezetara be, domekero hasi nintzuan San Andres elixara; eskolan be, abaria etortzen jakuan relijiñua emotera (Jesus Sanmiguel, alias “Pacorro”). Bueno, ¡inguratuta najenguan! Erritual kristau baterako prestatu ei bihar nintzuan (komunixua) eta hortik elixa sobredosi hau.

Elixak bai gustatzen jatazak, beti gustatu izan jatazak. Asko be asko aspertzen nintzuan han ordubetian egon biharraz, baina ba jagozak gustoz gogoratzen dittudazen hainbeste gauza: San Andresko ganga haundixen oihartzuna; hango zutarri itzalak; goi-goiko frisoko letra ulertu-eziñezkuak (SVRPSDMN…), intzensu usain atsegiña; abarian boza eta organuan musikia areto guztia betetzen… Nere moduko mutiko izu bati bape gustatzen ez jakozen gauzak be ba jeguazen: alkarri eskua emon biharra; jaiki-jarri, jarri-jaiki, jaiki-jarri egotia denpora guztian; arpegixan bizkor-bizkor egitten dirazen hamaika kurutze txiki hórrek, sekulan ez nittuazenak ikasi; diruan poltsia, nere paga txikixa gehixago murrizten zebana…

Gerora etorriko ziran elixa kanpoko letreruak deskubritzia: “se prohibe jugar a pelota bajo multa de dos pesetas”, 1600 eta pikuko fetxadun harrixa, eguzki-erloju bixak eta “omnis dubia, multis ultima” letreruan azken hondarrak (Toribio Deunaren “Viaje al país de los recuerdos” liburuari esker deskubriduta)…

Kantu batzu be gustatzen jatazen, berez. Baiña elixako kantuen exito gorena nagusi denporan etorri da: umetako marrazki bizidunenekin batera, eurak izaten dira mozkorraldi ta parranda giruan arrakastatsuenak:

  • Juuuuntooooos comohermaaaaanooooos… mieeembroooooos deunaigleeee siaaaaa….
  • El podeeer un roboooot Koji puede controlaaaaar…
  • Alabare alabare alabare alabare, alabare ami señooooor…
  • Soy un electroduende y nadie me comprende
  • Jangoikuakesandaegindakoarijarraituuuuuuz…. Bildurgabeesaaaan de za guuuuuun….
  • Comando G, comando G siempre alerta está…
  • Llegadosalacenatomoelcaliz yloentregoasusdiscipulosdiciendo tomadybebeddeelporqueesteeselcalizdemisangre sangredelaalianzanuevayeterna queseraderramadaporvosotros yportodosloshombres paraelperdondelos pecados hacedestoenconmemoracionmia…

Orain arte esandakuekin agerixan jagok, orduan, elixiak umetan laga jestan markian sakontasuna.

Komunixua egin eta gero, inertziaz jarraittu neban ondiok hille batzu mezetara juaten. Baiña ikuskizuna buruz najekixala batetik, eta bestetik gabetan egitten nittuan otoitzak ez zebela nere umetzaroko arazuak bape konpontzen … ba halako baten nekatu egin nintzuan, eta amari esan najetsan: “Ama: ez naiz gehixago mezetara juango”. Bera be ez zan asko nekatu erantzunakin: “Bueno”. Eta hala eten zan ofizialki nere hartuemona erakunde honekin.

Gero etorriko zuan elixiak mendietan izandako korrupziñuan barri izatia, erantzun antiklerikala, banakako kristauekin hartuemona, beste azpi-sekta batzu ezagutzia… baina hori beste historixa bat da, gaur egungua eta etorkizunekua.

Bost kantuena

txiko 2005/06/17 23:55

Asier Sarasuaren blog bikaiñaren pistia galduta neukan. Feedmanian fitxatuta neukan, baina Aurkiko jarixo ugarira pasatzian, ahaztu egin jatan nunbaitt bere erreferentzixia klikatzia, eta atzo arte ez nintzan konturatu, arrarua zala bere mezurik aspaldixan ez agertzia. Bueno, konpondu dot zereko zera, eta justo proposamen geek bat egin deztan momentuan. Bantia jasoko juat lurretik ba. Testigua zeiñek emon deztan: Asier Sarasuak

Nire ordenagailluan daukadazen musika artxibuen tamaiñua: "Nere" ordenagailuan gitxi, baina "radixoko" ordenadoretan... ¿100 bat giga?

Erosi doten azkenengo diskua: Erosi, gitxi nik, eta erosten dotenian nobedaderik ez. Azkena "Agur Intxorta maite" izango zan, Tapiarena.

Orain entzuten nagoan kantua: "Dansse Real", erdi aroko musikia.

Sarrittan entzuten ditudazen edo neretako esanahi berezixa dauken 5 kantu:

  • Terrorismo policial (RIP). Nere edadeko jente askoren modura, nik RRV dalakua berandu deskubridu neban. 1992 aldian Valencian bizi nintzala, bertako Radio Klara irratixan entzun neban kantu hau estrainekotz, eta oillo-popa azala jarri zestan. Gero enteratu nintzan, izenez ezaguna baina musikaz ezezaguna jatan talde hau. Arrasatekua zala.
  • Living on my Own (Freddy Mercury). Dantzako musikiak ez zeukan neretako bape baliorik; Freddyk kantu honekin bere duintasunez, artistatasunez, potentziaz eta alaittasunez jantzi zeban neretako, eta ordutik nere diskotekan leku bat dauka musika estilo honek.
  • Diamonds and Rust (Joan Baez, Judas Priest-en bertsiñuan). Kantu emozionantia, doiñu erakargarrixa, alarauka kantatzen dot sukaldian entzutzen doten bakotxian, vibrato heavy-xakin.
  • Ace of Spades (Motorhead). Sinplia eta indartsua. Speed purua, daukan onarekin. Parranda baten hasiera bikaiña. Gidatzeko ez oso egokixa.
  • Eskutitza (Hemendik At). Ez neban pentsatuko hain talde iñuxentiak hain kantu ona egin zeikianik. Doiñuak eta mezuak oso barrura heltzen jataz, kartzela ekartzen dezta gogora.

¿Eta lekukoa zeiñi? ¡Je! Zer suposatzen da, nik hamen bateronbat jartzen badot berak irakorri biharko dabela lekukua pasatu detzatela jakitzeko (hau da, nik ezin detzat esan), ¿ezta? Neuri lau katurek irakortzen nabe barren, eta ez dot uste blog hauetakuak izango diranik: - Kixmi - Etnomet - Nire begietatik - Referentziak - Amatiño

anasagasti hippyxak

orakulua 2005/06/11 23:40

Anasagasti look-a jente nausi elegantia bakarrik gastatzen zebalakuan… gaur Ñoñostian jipi bat ikusi juat (jipixak kontizu, norbere itxuriagaittik arduratzen ez da) “anasagasti” orrazkeriakin. Pertsona normalian erridikulua suertatzen badok, ba… etara kontuak. Bere arropa jipixekin, buruko azala moreno-moreno (ikusten jakon ta), eta… ule luze urdindutakua koleta txiki baten batuta, belarri gaiñian erreixa ziztrin batetik bilduta, buruko azal morenua nekez estalitta.

¡Konplejuak gaindittu, gizonak! ¡Buru soil harro bat lau ule mehiar baiño askoz be sexyxagua dala! (¿Baietz neskak?)

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025