Jangoikuan legia
Gaur poz-pozik. Meza katoliko baten egotia tokau jatak, bataixo bat zala ta. Aurreko baten aittatu najuan legez, ba da zerga iraultzaillia ordaintzeko momentu bat: zaku edo banasta bat pasatzen dok dirua bertara botatzeko, eta ni beti sentidu izan naiz oso derrigortuta momentu horretan. Hau da, borondatezkua dok teorikoki, baiña ez ba dok ezer botatzen, ba txarto. Ba gaur, bape pentsatu barik, oso erantzun naturala urten jatak eliztarrak banastia eskaini deztanian: eskua stop posiziñuan, irrifarre bat eta buruakin ezetz egin detzat. Hain zuzen be, CD saltzen ibiltzen diran baltzei egitten detzaten kiñu bardiña: sinpatixaz (hain ofizixo txarrian dabillenakin alkartasunangaittik), baiña argi lagata ez dotela ezer erosiko.
Eta gustau jata erantzuna, ¡arraixua! Bakoitzari beria, jangoikuan legia.